HEGOALDEKO SUDAN Guztion anai-arrebak!

Estándar

Egun on! HAE GKEak sortutako 2013-2014 ikasturteko egutegia aurkeztu nahi dizuegu.

Zein irudi agertzen da bertan?…
Bideo bat ikusiko dugu (2 minutu baino ez) eta bertan Hegoaldeko Sudan zelan eratu zen ikusi ahal izango duzue. http://www.rtve.es/alacarta/videos/telediario/nace-nuevo-estado-sudan-del-sur/1148901/
Hegoaldeko Sudan 8,26 milioi pertsona bizi dira, gehienak (%83 ) nekazal eremuetan bizi dira eta nekazariak zein abeltzainak dira.
DATOSANAIA MENETARREN LANA:
Mapan ikusten den bezala, anaia menetarrak Afrikako bederatzi lurraldetan daude. Iaz lurralde berri honetan (mapan arrosaz margotu duguna) beste misio bat irekitzeko erabakia hartu zuten. 2013ko uztailaren 19an Ugandako lehen anaiak heldu ziren Yambiora. Lanean hasteko ondoko biztanleria nahiz bertako familiekin harremanetan daude; baita instalazioak prestatu ere.Mapa honetan anaia menetarrak heldu zireneko argazkia duzue.

HAE GKEak Hegoaldeko Sudaneko anaiei lagundu nahi die. Hori dela eta ikasturte honetako egutegiak HEGOALDEKO SUDAN agertzen da eta bertan duzuen leloak “GUZTION ANAIA-ARREBAK” lurralde berri honetako biztanleen anai-arrebak ere bagarela adierazi nahi dugu.- SUDÁN DEL SUR. Piráe de población

Share

Errukiak aztarna iraunkorra uzten du

Estándar

»Bazegoen gizon behin luxuz janzten zuena eta egunero oturuntza handiak eskaintzan zituena. Bere etxeko sarreran Lazaro izeneko eskale bat esertzen zen, zauriz beterik zegoen eta aberatsaren mahaitik erortzen ziren hondakinak gustura hartuko zituen zerbait jan ahal izateko. Txakurrak ere berarengana hurbiltzen ziren zauriak miazkatzeko. Lc 15, 19-21

Maitasunez edo errukiz beteriko keinu bat, behar duena maitatu,…ez dira alferrikakoak izaten, horrela jokatzeak adore ematen digu, itxaropenez jokatzen dugu arazoen aurrean, ingurukoak maitasunez zaintzen ditugu,. Gogora ezazu noiz lagundu dizuten, nola sentitu zara?

Share

MAITASUNA SARIA DA

Estándar

Bizitzan zehar zer aurkitu du Aviciik?

Nori oparituko zenioke daukazun saririk onena?

Share

Gorputz kontzientzia

Estándar

MOTA: Gorputz kontzientzia

MUSIKA  American Beauty

NOLA EGIN:  Gorputzaren kontzientzia hartu, gorputz eskema aztertuz:

Emeki eta astiro hitz egingo diegu, isilune bat eginez esaldien artean.

  1. Sentitu eskuin oina eta lurrera lotzen duten sustraiak. (musika edo isilunea)
  2. Orain sumatu ezker oina eta lurrera lotzen duten sustraiak. (musika edo isilunea)
  3. Sentitu belaunak   (musika edo isilunea)
  4. Arreta jarri izterretan  (musika edo isilunea)
  5. Eserita, bi ipurmasailen pisua sentitu eta saia zaitez, aulkian, pisu hori orekatzen  (musika edo isilunea)
  6. Sentitu zure bizkarra zuzena  (musika edo isilunea)
  7. Arreta bildu zure buruan, sentitu zuzen, sabaitik hari bat burugainetik tiraka bazenu bezala, eta kokotsa apur bat makurtuta bular aldera.  (musika edo isilunea)
  8. Sentitu zure eskuak hanken gainean. (musika edo isilunea)

 

Oharrak:

Erraza gertatu zaizu? Zeure gorputzari entzuten diozu? Gose, logura zarenean, mina duzunean…

 

Share

ZURE BARNE-ARGITASUNA BILATU.

Estándar

Bizitza osoa ematen dugu suntsikor nahiz huskeriaren bila, horretara eramaten gaituzten ezagutzen ez ditugun bultzadak, kontrolgaitzak direnak. Amets batean bezala, ez ditugu une horiek gozatzen. Hobe litzateke gure barnea aztertuko bagenu, bertan baitugu distira zoragarria guk noiz piztu zain dagoena. Hori gertatzen denean, gure bizitza nahiz gure ondoan daudenen bizitza argitasunez beteko dugu.

Erabil ditzagun zenbait minutu gure arima aztertzeko, barne-behaketari eutsi behar diogu garrantzi handiakoa eta oso baliagarria izan daitekeelako.

Bide honetan emandako urratsek lagunduko digute geure burua hobeto ezagutzen. Honek lagunduko digu ulertzen gure bizitzan gertatzen den guztiak munduan dagoen lekuren batera eramaten gaituela; bertan bakea, poza,… aurkituko ditugu.

Gure barne-bizitza zein barne-indarra ezagututa geure burua hobeto ezagutzea dugu eta horrek gure bizitza, eta ez beste batena, bizi ahal izatea dakar. Ez ahaztu jaiotzean orijinalak bezain bakanak garela, mesedez ez hil beste baten kopia izanda,…gauzez beteriko kopia, alegia.

Izateak (eta ez edukitzeak) gure bizitzari zentzua ematen dio, beraz zu zeu izan zaitez; zeure buruari, zeure nortasunari begirunea zor diozu eta.

Share

BIDEA LUZEA IZATEA ESKA EZAZU

Estándar

KAVAFISEN POEMA (Ítakarako bidaia)

Zein mezu helarazi nahi digu poeta honek?  

Cuando emprendas tu viaje a Itaca 
pide que el camino sea largo, 
lleno de aventuras, lleno de experiencias. 
No temas a los lestrigones ni a los cíclopes 
ni al colérico Poseidón, 
seres tales jamás hallarás en tu camino, 
si tu pensar es elevado, si selecta 
es la emoción que toca tu espíritu y tu cuerpo. 


Ni a los lestrigones ni a los cíclopes 
ni al salvaje Poseidón encontrarás, 
si no los llevas dentro de tu alma, 
si no los yergue tu alma ante ti.

Pide que el camino sea largo. 
Que muchas sean las mañanas de verano 
en que llegues -¡con qué placer y alegría!- 
a puertos nunca vistos antes. 
Detente en los emporios de Fenicia 
y hazte con hermosas mercancías, 
nácar y coral, ámbar y ébano 
y toda suerte de perfumes sensuales, 
cuantos más abundantes perfumes sensuales puedas. 
Ve a muchas ciudades egipcias 
a aprender, a aprender de sus sabios.

Ten siempre a Itaca en tu mente. 
Llegar allí es tu destino. 
Mas no apresures nunca el viaje. 
Mejor que dure muchos años 
y atracar, viejo ya, en la isla, 
enriquecido de cuanto ganaste en el camino 
sin aguantar a que Itaca te enriquezca.

Itaca te brindó tan hermoso viaje. 
Sin ella no habrías emprendido el camino. 
Pero no tiene ya nada que darte.

Aunque la halles pobre, Itaca no te ha engañado. 
Así, sabio como te has vuelto, con tanta experiencia, 
entenderás ya qué significan las Itacas.

Share

ASKO DAUKAZU, ASKO EMATEKO

Estándar

Krisialdia gora, krisialdia behera, ematen du ez dagoela hizpide gehiagorik. Dena den ematen du aurrerapausoak badaudela. Ikusiko duzun bideoan gauzak ikusteko edota aztertzeko era berri bat proposatzen dizute. Pentsa dezakezu erokeria dela, baina irtenbide bat izan daiteke, zergatik ez?

Zein konponbide proposatzen digute? Esaten duena alde batera utzita, zer iradokitzen dizute irudiek?

Share

BIZITZAK EMATEN DIDANA… maitatu ahal izateko bihotz bat

Estándar

 Zer iradoki nahi digu Pablo Alboránek sortutako kanta honekin?

Norbaiti huts egin diogunean, berriz hastea merezi duela uste duzu?

 

 

Tengo que aprender a conformarme 
con lo que la vida me da, 
dos manos y una voz pa cantarte 
y un corazón para poder amar.

Tengo que dejar de ser cobarde 
y afrontar lo que el miedo me da , 
la oscuridad sin piso de la noche 
el silencio de la amarga soledad..

(…)
Volver a empezar de cero contigo o sin ti , 
volver a empezar de cero de nuevo estoy aquí.

Se viste el día de colores, 
me levanto lleno de alegría 
y miles de promesas incumplí ya ves 
pero mira sigo estando aquí ,

ya era hora de cambiar de aires 
volverme loco x primera vez 
ya se que algunas cosas hice mal 
pero deja déjalo en mi ayer.

Share

ZEURE BURUA MAITATU ETA INGURUKOAK ALAITUKO DITUZU

Estándar

DBHko ikasle batek proposaturiko iragarkia duzu.

Zenbait ideia proposatzen dira, gehien gustatzen zaizuna aukeratu.

Share

HELTZEN ZAIZKIZUN GAUZAK EZIN DITUZU AUKERATU; BAINA HORIEK BIZITZEKO ERA GURE ESKU DAGO.

Estándar

VF max 17 sep

Bigarren Munduko Gudan zehar Victor Frankl preso egon zen kontzentrazio esparru batean. Infernu horretatik bizirik ateratzea lortu zuen; baita lagun askori lagundu ere. Berari esker kideek itxaropenari eutsi zioten eta askatu arte haiek ere bizirik irautea lortu zuten. Ez zuten mina aldatzerik izan, baina sufrimendua bizitzeko era berri bat ikasi zuten.

Share