ZURE BARNE-ARGITASUNA BILATU.

Bizitza osoa ematen dugu suntsikor nahiz huskeriaren bila, horretara eramaten gaituzten ezagutzen ez ditugun bultzadak, kontrolgaitzak direnak. Amets batean bezala, ez ditugu une horiek gozatzen. Hobe litzateke gure barnea aztertuko bagenu, bertan baitugu distira zoragarria guk noiz piztu zain dagoena. Hori gertatzen denean, gure bizitza nahiz gure ondoan daudenen bizitza argitasunez beteko dugu.

Erabil ditzagun zenbait minutu gure arima aztertzeko, barne-behaketari eutsi behar diogu garrantzi handiakoa eta oso baliagarria izan daitekeelako.

Bide honetan emandako urratsek lagunduko digute geure burua hobeto ezagutzen. Honek lagunduko digu ulertzen gure bizitzan gertatzen den guztiak munduan dagoen lekuren batera eramaten gaituela; bertan bakea, poza,… aurkituko ditugu.

Gure barne-bizitza zein barne-indarra ezagututa geure burua hobeto ezagutzea dugu eta horrek gure bizitza, eta ez beste batena, bizi ahal izatea dakar. Ez ahaztu jaiotzean orijinalak bezain bakanak garela, mesedez ez hil beste baten kopia izanda,…gauzez beteriko kopia, alegia.

Izateak (eta ez edukitzeak) gure bizitzari zentzua ematen dio, beraz zu zeu izan zaitez; zeure buruari, zeure nortasunari begirunea zor diozu eta.

Share Button