Gorputz kontzientzia

MOTA: Gorputz kontzientzia

MUSIKA  American Beauty

NOLA EGIN:  Gorputzaren kontzientzia hartu, gorputz eskema aztertuz:

Emeki eta astiro hitz egingo diegu, isilune bat eginez esaldien artean.

  1. Sentitu eskuin oina eta lurrera lotzen duten sustraiak. (musika edo isilunea)
  2. Orain sumatu ezker oina eta lurrera lotzen duten sustraiak. (musika edo isilunea)
  3. Sentitu belaunak   (musika edo isilunea)
  4. Arreta jarri izterretan  (musika edo isilunea)
  5. Eserita, bi ipurmasailen pisua sentitu eta saia zaitez, aulkian, pisu hori orekatzen  (musika edo isilunea)
  6. Sentitu zure bizkarra zuzena  (musika edo isilunea)
  7. Arreta bildu zure buruan, sentitu zuzen, sabaitik hari bat burugainetik tiraka bazenu bezala, eta kokotsa apur bat makurtuta bular aldera.  (musika edo isilunea)
  8. Sentitu zure eskuak hanken gainean. (musika edo isilunea)

 

Oharrak:

Erraza gertatu zaizu? Zeure gorputzari entzuten diozu? Gose, logura zarenean, mina duzunean…

 

Share Button