Barkatu ostean maite zaituenak EZ DAUKA PAREKORIK.

VIDEO

Gure artean, gehien maite dugun jendearekin ere, akatsak izaten ditugu. Zenbaitetan nahi gabe gertatzen dira, gaizki ulertuak izaten dira. Huts egitetik sortzen dira, baita berekoikeriak sortutakoak ere. Zenbaitetan gauzak gaizki egiten ditugu eta horrek ingurukoak mintzen ditu. Geure baitan dugun txarrena ateratzen den neurrian, geure burua ere mindu egiten dugu.

Akatsa onartu, beste baten konfiantza berreskuratzeko lan egin, apurtutakoa berriz konpontzeko konpromisoa hartu, harremanak konpondu eta sendotzeko gertatutakoari buruz mintzatu, gauzak ondo egiten ikasi,… hori guztia egin nahi dut aintzat hartzen zaitudalako eta zure barkamena behar dudalako.

 

Me-Note Gogoratzen duzu noiz apurtu zen pertsona batekin (familia, lagunak,…) zeneukan harremana? Arazoa konpondu zenuten, harremanak sendotu ziren? Nola?

Share Button