Porrot egin dudala sentitzen dut

Zoritxar saihestezinaren aurrean erakusten duen baikortasuna mundua ikusteko era bilakatu da. Orainaldiaz gozatzea ezinbestekoa da, ez baitakigu bihar zer gertatuko den. «Bedeinkatua izan naizela sentitzen dut maite ditudan pertsonekin egunero egoteko aukera baitut. Austin aquariumera eraman dezaket», guztiz emozionaturik eskertzen du. Nickek bideo hau grabatu zuenean, minak bere bihotza estutzen bazuen ere, berak bazekin heriotzaren aurrean erakutsi beharreko indarrak ondokoen bizitza aldatu ahal izango zuela. Austin txikiegia da hori ulertzeko, ez daki grabaketa hau agurra dela. Hemendik aurrera ezin izango da aitarekin aquariumera joan. Baina ez da beharrezkoa izango inork kontatzea nor zen, nahiz eta tripako minez ibili, bere ondoan jolasten egoten zen gizon hori.

Share Button