Beckam izan nahi dut

Estándar

Jessen gurasoek nahi dute alaba Indiako  neska arrunta izatea (Parminder Nagra), baina bere nahia ez da hori. Berak futbola gogoko du eta nagusitan Beckam bezala jokatu nahi du, eta egunen batean  Manchester Unitedeko izar bihurtu nahi du. Julesek (Keira Knightley), bere adineko neska batek, bertako emakumeentzako futbol taldean parte hartzeko gonbidapena egin dio. Jessek goi mailako ikasketak egin beharrean, futbolean jokatu nahi du eta horixe da, hain zuzen ere, gurasoek ulertzen ez dutena. Gurasoei gustatuko litzaike Jesse Pinkyren antza izatea; hots, ahizpa nagusia bezalakoa izatea. Pinky gutxi barru ezkonduko da eta seme-alabak izango ditu. Gainera hau gutxi izango balitz, Jess futbol taldeko entrenatzailearekin maitemindu da.

Ikusi hurrengo eta esan familiaren zein balore nagusitzen dira?

LAGUNTZEKO: aurreiritziak, kultura jakin bateko familiaren irudia, balorea, ,… seme-alaben ametsak eta gurasoen nahiak, norberaren nahiak edota ametsak oztopatzen dituzten ohiturak,  seme-alabak heztean dauden konbentzionalismoak,…

Share

Juan María bezala

Estándar

Agian Juan Mariari buruzko Adimen Anitzak islatzen dituen paleta lantzeko aukera izango duzu jada. Hala ere, jarraian dituzun argazkiak ikusteak ez zaitu nekatuko oso baliogarriak izango zaizkizulako enpatizatzen ikasteko. Erantzuna argazkien oinean aurkituko duzu, Juan Mariaren hitzetan hain zuzuen ere.

Share

Ematen duzunari esker aberatsa zara, eta ez duzunagatik.

Estándar

Oraingoan 7 minutuko bideoa duzu, luzeegia dela pentsatuko duzu baina aukera bat emaiozu oso bideo ona baita. Zenbaitetan gure senide edota lagunen irudi okerrak sortzen ditugu eta gainazalean geratzen gara, horren atzean zer dagoen jakin barik; nahiz eta zenbaitetan begi bistakoa izan. Gero, denbora aurrera doan heinean, konturatzen gara ekintza guztien atzean badagoela zergati edo helburu bat. Orduan momentu horretan hitzik gabe geratzen gara, ez dakigu zer egin, ezta zer esan ere. Zenbaitetan berandu izanagatik ere, ekintza horien ondorioak ulertzen ditugu eta gai izaten gara senide eta lagun horiei egindako edota esandako eskertzeko. Askotan irribarre batekin nahikoa izaten da. Ea zer deritzozun!

Share