Ematen duzunari esker aberatsa zara, eta ez duzunagatik.

Oraingoan 7 minutuko bideoa duzu, luzeegia dela pentsatuko duzu baina aukera bat emaiozu oso bideo ona baita. Zenbaitetan gure senide edota lagunen irudi okerrak sortzen ditugu eta gainazalean geratzen gara, horren atzean zer dagoen jakin barik; nahiz eta zenbaitetan begi bistakoa izan. Gero, denbora aurrera doan heinean, konturatzen gara ekintza guztien atzean badagoela zergati edo helburu bat. Orduan momentu horretan hitzik gabe geratzen gara, ez dakigu zer egin, ezta zer esan ere. Zenbaitetan berandu izanagatik ere, ekintza horien ondorioak ulertzen ditugu eta gai izaten gara senide eta lagun horiei egindako edota esandako eskertzeko. Askotan irribarre batekin nahikoa izaten da. Ea zer deritzozun!

Share Button