Besteok bezala tratatzea baino ez dut nahi

Gaur Brad Cohen ezagutuko dugu; hobeto ezagutu nahi baduzu bilatu Youtuben. Gizaki guztiok bereziak gara, imitaezinak. Baina berezitasun horretan oztopoa ikusi beharrean zergatik ez diogu geure buruari hurrengo galdera botatzen: Zertan lagun dezakegu?

Share Button

Irakasleak adi, mesedez

Abenduaren 18 eta 19an MeneJoven ordezkariak elkartu ginen eta bilera horretan landu genuen gai bat goizeko otoitza edo maximak izan ziren. Ekimen horretan ordezkariek ere laguntzen dute: iradokizunen bitartez, gogoratzen, zuzentzen,…Entzun dezagun irakasleei idatzi zieten gutuna:

Gutun honen bitartez irakasleei azaldu nahi diegu zergatik hasi nahi dugun eguna maxima bat ikusten edo hausnarketa egiten

  • Eguna erlaxatuago hasten laguntzen digutelako.
  • Maxima askok hausnarketa bultzatzen dute; beste batzuk oso egokiak izaten dira ikasleen motibazioa suspertzeko. Honi esker beste ikuspegi batzuk daudela ikasten dugu. Beste batzuek pertsona hobeak izaten laguntzen digute. Zenbaitetan lanak nahiz esfortzuek merezi dutela ikusi dugu, azkenean helburua lortzen baituzu.
  • Ez delako gauza bera klasean sartu eta hasi gaiak lantzen edo sartu eta izan bost minutu lasaitzeko eta hausnartzeko.
  • Maxima batzuk egunerokotasunaren ingurukoak ziren; hauek oso baliogarriak izaten dira munduan gertatzen ari dena ulertzen laguntzen baitigute.
  • Sentimenduak eta irudimena bultzatzen dituztelako.

Beste kontu bat, gehien gustatzen zaizkigunak bideoak dituztenak izaten dira; hori ere kontuan izan, mesedez. Zergatik? Hauek erraztasun handiagoz lortzen baitute gure arreta, eta askoz erosoagoa baita bideo bat ikustea albiste bat irakurtzea baino.

Eta MeneJoven topaketan egindakoa ikus dezazuen hurrengoa duzue:

 

Share Button
Share Button

Erreakzionatu

Eta guk zer egingo genukeen? Klasean, etxean, ,… gertatzen diren antzeko gauzekin zer egiten dugu?

Share Button
Share Button
Share Button
Share Button
Share Button