Dudarik ez!

Ama, aita eta seme-alabentzat.

Zenbaitetan ez dugu geure burua zaintzen eta behar bezala maite. Hori dela eta, askotan ez gara inguruan ditugunek pentsatzen edo sentitzen dutenaz ohartzen. Are gehiago, ondokoak nahiko lukeenaren kontrakoa pentsatu edo sentitu ahal dugu.   ( Madrileko ikasle batek proposaturikoa)

Share Button

JATEN EMAIEZUE

Bideo honetan ikusten dugu hau benetan gertatzen dela. Agian ez dugu gehien behar duenari jaten emateko aukerarik; baina gertu gure laguntza, maitasuna, gure denbora,… behar duen norbait dugu. Beraz, zuek ere “jaten eman diezaiekezu”

Share Button

MUNDU OSOAN ZEHAR MUGITZEN GARA orain dela 60 urte eta une honetan… (Alemania, Erresuma Batua…)

“Nire aitite-amonekin inmigratzen dut”… hauxe da gazte baten poltsa batean irakur daitekeen mezua. Europarako hegaldi baten zain dago, etorkizun hobea izateko aukera izango duelakoan.

Prestatuen dagoen belaunaldia omen da; hala ere, guztiz galduta dagoena ere bada.

Haietariko askok alde egin behar izan dute langabezia-tasak bultzaturik.

Share Button

Zure azalean jarriko naiz

Portugaleteko DBHko ikasleek prestatu dute bideo hau. Entzutean saia zaitezte enpatia garatzen eta besteen lekuan jartzen.

Share Button

Hego Sudanen gaude

Segurtasun falta, uzta eskasak eta lurraldean dauden pertsonen mugimenduak direla eta, Hego Sudanek, munduko lurralderik gazteenak, elikadura arazoak ditu. Afrikako lurralde honen populazioaren erdiak gosete itzela pairatu behar du. Nazio Batuen Ordezkari baten txosten berri baten arabera, bertako egoera gero eta larriagoa da eta horrela jarraituz gero populazioaren 5,3 milioi biztanlek aurre egin beharko dio egoera latz honi.

Hori dela eta lurralde barruan 1,69 milioi biztanlek bizilekuz aldatu behar izan dute eta 712.000 pertsonak ondoko lurraldeetara jo du babes bila. Ba al zenekien Anaia menetarrek Hego Sudanen 2013. Urtean azken komunitatea sortu zutela?

Bertan lehen hezkuntzako umeentzako eskola bat eraikitzen ari dira bi anaia.

HAE, gure GKEak ere parte hartzen du proiektu honetan RTVE  A LA CARTA  LINK.

 Proiektu honetan laguntzeko HAE; GKEak antolatutako kanpainaren bat aipa zenezake?

Share Button

Noiz itzuliko naiz Siriara?

Ghada 13 urteko Siriako neska da eta Libanon duen bizimodua kontatzen digu. Pozik dago eskolara joateko aukera duelako eta ikastea asko gustatzen zaiolako baina,…bere hiriaren falta sumatzen du, Alepo. Bertan familia, lagunak, auzokideak, haurtzaroko gauzak,…utzi behar izan zituen. Siria bere lurraldea da baina noiz bultatuko da?

Share Button

Migratzea ez da zigortu beharreko delitua.

Ba al dakigu zer den migratzea? Gaur egungo gertaera al da? Noiztik ezagutzen da?

Zenbait pertsona-mugimendu daude, zeintzuk dira? Munduan zehar ibiltzea ba al da zigortu beharreko delitua? Nork erabakitzen du noiz, non, zergatik…mugitu behar garen?

Ikusi arretaz hurrengo bideoa.

 Amaitzean LEHEN PENTSATZEN NUEN / ORAIN PENTSATZEN DU pentsamendu- errutinaren inguruan hausnarketa egingo dugu.

Share Button
Share Button

Bat izan gaitezen

Berrio-Otxoa ikastetxeko ikasle batek proposaturikoa:

“Birziklatzea ez da bakarrik ontzi bakoitza dagokion ontzian botatzea. Horretaz gain gure Lurra zaintzeaz ere arduratu behar gara, gure bizimodua dela eta gero eta hondatuago baitago”.

Share Button
Share Button