ZINTZOTASUNAREN LOREA

Irakurri hurrengo ipuina eta zabaltzen duen mezua gozatu.

K.A. 250. urtean antzinako Txinan iparraldeko printze bat enperadore koroatuko zuten baina legearen arabera hori gertatu aurretik ezkondu behar zen. Hau jakinda, Gortean bizi ziren nesken artean lehiaketa bat antolatzea erabaki zuen. Hurrengo egunean printzeak jakinarazi zien ospakizun berezi bata egongo zela emakume guztiak ezagutzeko baita gainditu beharreko erronka azaltzeko ere.

Jauregian zerbitzari lan egiten zuen agure batek festa antolatzeko prestatze-lanak entzun zituen. Oso goibel geratu zen bazekiela bere alaba gaztea printzearekin maitemindurik zegoela. Etxera heltzean prestatze-lanak azaldu zizkion alabari eta aho bete hortz gertatu zen alabak esan zionean jaialdian parte hartu nahi zuela. Agureak ezin zuen sinestu eta hurrengoa galdetu zio:

Alaba maitea, baina zer egingo duzu jaialdi horretan? Gorteko emakume gazte eta ederrenak bertan egongo dira. Ideia hori baztertu beharko duzu. Badakit sufrimenduak zure bihotzak goibeltzen duela baina ez utzi sufrimendua erotasun bihurtzen. Hitz hauen aurrean alabak zera erantzun zion:

-Ez ama, ez nago triste; ezta ero ere. Jakin badakit printzeak ez nauela inoiz hautatuko baina hauxe da printzearengana hurbiltzeko dudan aukera eta aprobetxatu behar dut.

Gauean gaztea jauregira heldu zen; bertan erreinuko neskarik politenak oso dotore jantzita zeuden. Orduan printzea agertu zen eta erronka azaldu zien: hazi bana emango dizuet; sei hilabete barru lorerik ederrena ekarriko didana nire emaztea izango da eta Txinako enperatriz bihurtuko da.

Ohiturak, lagunak, harremanak,…edozein gauza lantzeko ohitura zuen herrialdearen legea jarraitzen zuen erronkak.

Denbora aurrera zihoan baina gaztea ez zen batere trebea loreaz zaintzen; hala ere, ez zuen etsi eta egunero maitasunez eta pazientzia handiz zaintzen zuen landarea. Berak bazekien landarea, bere maitasunaren moduan hazten bazen, erreinuko landarerik politena izango zela.

Hiru hilabete pasa ondoren hazi ez zen hozitu. Neska ahalegin handi egin bazituen ere, emaitza oso mingarria zen. Egunez egun gero eta urrunago ikusten zuen ametza. Epea amaitu zenean ez zeukan lorerik. Berak bazekien egin ahal zuen guztia egin zuela; nahiz eta emaitza hain eskasa izan. Hala ere, printzeak zehazturiko egunean eta orduan jauregira joango zela erabaki zuen eta horrela jakinarazi zion bere amari.

Lorerik gabeko lorontzi bat eskuan zuela, jauregirantz abiatu zen. Gainontzeko neskek lore eder bana zuten; oso lore ederrak. Neskak guztiz liluraturik zegoen ez baitzuen inoiz horren irudi polita ikusi.

Hainbeste espero zuten unea heldu zen eta printzea agertu zen. Honek hautagaiek zeukaten lore guztiak arreta handiz aztertu zituen.Guztiak ikusitakoan, bere erabakiaren berri eman zien: lorerik gabe aurkeztu zen neska bere emaztea izango zen. Bertan zeuden guztiak harritu ziren ez baitzuten ulertzen printzearen erabakia. Orduan printzea hartutako erabakia azaldu zien:

Zintzotasunez jokatu duen bakarra neska hau izan da; bera izanda zintzotasunaren lorea landatzen jakin duen bakarra. Banatu nizkizuen hazi guztiak antzuak baitziren.

Share Button