Nekaturik eta larriturik zaudetenok zatozte nigana

Berrio-Otxoako DBHko ikasle batek proposaturiko bideoa.

Linkin Park taldearen kanta bat topatu dut; ez dakit zuek, baina nik neure burua ikusten dut bideoko pasarte askotan. Kantaren letra ere oso esanguratsua dela uste dut; hausnarketarako oso kanta egokia. Bertan bakarrik egon garenean edo bizitzako bolada txarra pasatzen ari garenean sentitzen dugunari buruzko hausnarketa dugu. Horrelakoetan gure buruan pisu handiko zerbait izango bagenu bezala sentitzen dugu; berdin dio zer egiten dugun, pisua arintzeko aukerarik ez dugula uste baitugu. Gainera, askotan pentsatzen dugu gertatu dena gure erruagatik izan dela eta horrek ez du laguntzen zama arintzen. Zoratzeko moduko boladak izaten dira horiek eta ezin diogula inori kontatu uste dugu; inork ez duela antzeko zerbait sentitu eta bakar-bakarrik gaudela sentitzen dugu; baina argi izan gauza bat lagun: ez zaude bakarrik!

Share Button
Share Button

Gizadiaren gaixotasunik larriena ezjakintasuna da.

Share Button
Share Button

Irribarre egin laguna

Berrio-Otxoako DBHko ikasle batek proposaturiko bideoa.

Gogoratu maximarako proposamen ona baldin baduzu hurrengo helbidera bidal diezagukezula zure IRADOKIZUNA menejoven@menesianos.org ; eta badakizu, nirekin batera EGIZU BARRE LAGUN!

Share Button

Pertsona zintzoa izan

PERTSONA ZINTZO BATI EGINDAKO ELKARRIZKETA

-. Baina urteetan zehar lortutako oso berezia da, ezta?

RAFA NADAL. Noski baietz, uste dut  denboraldi honetan lortutakoa oso garrantzitsua izan dela, dudarik Gabe lortzen oso zaila zelako. Urte askotan oso gauza garrantzitsuak lortu dira baina atzean lan eta ilusio handia daudelako. Oso pozik nago eta laguntzen didan jendeari nire esker ona helarazi nahi diot, nire taldeari baita nire familiari ere.

-. Nola egiten duzu hainbeste laudoriok zure nortasuna ez kaltetzeko?

RN -. 20 urterekin gertatu ez bazitzaidan, askoz zailagoa izango da 31 urterekin gertatzea, ezta? Oso bizitza arrunta daukat, hori da errealitatea,…sinestea zaila bada ere.

– Bai, baina horixe bera oso deigarria da.

RN – Ba egia da. Ni etxean egoten naizenean oso bizitza arrunta daukat. Manacorren nagoenean, pertsona arrunta naiz, nire lagunak bezalakoa. Argi dago egoeraren arabera ezin naitekeela nire lagunak bezalakoa izan, baina bizitzaren oinarrizko gauzetan guztiz pertsona arrunta naiez, eta nire ustez hauxe oso garrantzitsua da; kiroletan lortutako arrakastak baino garrantzitsuagoa. Nire ustez giza maila lortutako arrakastak : lagunak izatea ondoan duzun jendearekin harreman osasuntsuak izatea, ondoan duzun jendeak zutaz ondo hitz egitea,…Horixe bera bada garrantzitsuena. Azkenean pertsona zintzoa izatea litzateke premiazkoena, nire ustez, behintza,t hala da. Argi dago beste arlo batzuetan; adibidez nire kasuan kirol maila, lortutako lorpenek une zoriontsuak ekar ditzaketela; baina badaude bizitza osorako zoriontasuna ekartzen duten beste gauzak.

Share Button
Share Button
Share Button
Share Button

Jainkoak leku babesgabeetan ere maitatzeko argitzen gaitu.

Laster misiolarien eguna ospatuko dugu. Horregatik iazko Domund-en pregoilariari egindako elkarrizketaren zati bat entzungo dugu. Ez da fededuna; hala ere, pertsonengan, misiolariengan bereziki duen fedeaz mintzatzen da.

Kazetariak galdetzen dio zer sentitzen duten fededunek euren etxetik ateratzeko “mapetan ateratzen ez diren munduko lekurik babesgabeetara” joateko. Azaldu duenaren arabera, emate hau une zailetan gizartea argitzen duen benetako iraultza da. “ Fededun hauen jokaera, egiatan aizaroak argitzen dituen itsasargia da”.

Share Button