MOTA Irudikapena

MUSIKA  Tubular bells

NOLA EGIN

Oinarrizko jarrera hartuko dugu irudikapena egiteko.

Bi irudi proposatzen dizkizuet nork bere gustukoa aukeratzeko: sustraietatik ura hartzen ari den ala urtzen ari den altzairuzko robota, “Terminator II” motatako bat.

Gogoratu lurrean itsatsita daudela oinak, egin kolpe txikiak hatzekin teklak joko bazenitu bezala eta arreta bildu mugimendu horretan. Sentitu uraren beharra duen zuhaitz hori zarela edo indarra eta malgutasuna berreskuratu behar dituen gorputz zurruna.  (isilunea)

Irudika ezazu zure behatzen puntako hezetasuna eta sentitu nola eraldatzen zaituen zugan sartzen den likidoa horrek. Bete zure oinazpiak orkatiletaraino, belaunetaraino, izterretaraino…

Sentitu nola freskotasunak, biziz betetako likidoak betetzen zaituen, apurka-apurka, bizitasun eta maitasun olatu batek bete eta eraldatuko bazintu bezala.

Sentitu nola betetzen zaituen gerriraino, bularreraino… (isilunea)

Nola iristen den zure sorbaldetaraino eta nola jaisten den, zure besoak eraldatzen, eskuetaraino iritsi arte, atzamar guztiak bete arte.

Sentitu nola igotzen den zure lepotik eta betetzen dituen zure aurpegia eta buru osoa.

Sentitu zure gorputz osoa likido horretaz bete-beteta, indar eta biziz beteta.

Orain ondo sentitzen zara, eguna hasteko ilusio handiz, bakez, maitasunez eta grinaz sentipen hori besteei sentiarazteko. Pentsatu nori sentiarazi nahiko zenioke zuk sentitzen duzun bakea. Imajinatu bere aurpegia, bere esker oneko begirada.

Gogoeta

Erraza gertatu zaizu? Nola sentitu zara? Pertsonaren bat irudikatu duzu?

Share

Share

Nigandik kanpo

Portugaleteko Santa María ikastetxeko ikasle batek sortutako bideoa duzue hau.

Share

Sinetsiko duzu?

Ez dudala ezertarako balio sentiarazten nauen inor ezagutzen al dut? Kontuz, hauxe oso arriskutsua izan daiteke, eguneroko kontu bihurtzen bada azkenena gezur hori begi itxita sinetsiko duzu; are gehiago maite, behar, miresten dudan edota zaintzen dudan pertsona batek sentimendu hori eragiten badit; hala nola lagun batek, senide batek, hezitzaile batek,… Horrelakoetan oso zaila izaten da sortarazten didaten minaz ohartzeaz.

Share

Share

MOTA Irakurketa – entzuketa

     Ebal. Hara

MUSIKA  Rene Aubry   La Grande Cascade

NOLA EGIN

Juan Mariaren astean gaude. 150 urte baino gehiago dira bere egitasmoa bere lanari jarraitzen diogun menetar askoren esku utzi zuela. Juan Maria gustura ezagutuko zintuztekeen, zuen ondoan egoteko eta entzuteko prest. Urte asko igaro dira, baina bere gutun eta idatzi asko eta asko ditugu gordeta. Ezin dugu bere ahotsa entzun, baina bai bere hitzak irakurri, gaur egun ere gauza bera esango liguke eta. Bere berbak entzuteko, bihotzetik entzuteko, “oinarrizko jarrera” hartzea proposatzen dizuet eta guztion artean berak esandakoak irakurtzea. Ados? (ikasle batek orria pasatu die besteei, beste ikasleek esaldi bana irakurtzeko).

  1. “Zerbait handia egitera deituak zarete” (JM)
  2. “Seme-alabok, zenbat maite zaituztedan!” (JM)
  3. “Maitasuna nagusi izan dadila zuen artean, alai zaitezte besteen poztasunarekin eta pairatu besteen penak” (JM)
  4. “Zuekiko dudan maitasuna ez da aldatu.” (JM)
  5. “Eutsi esperantzari etsipenaren aurrean.” (JM)
  6. “Esker onez gogoratu jaso duzun guztia.” (JM)
  7. “Zailtasun oro aukera berria da, eskertzeko altxorra.” (JM)
  8. “Itxaropena dut egunero ereindako alea haziko dela.” (JM)
  9. “Gertatzen dena gertatzen dela, ez galdu bakea, ez etsi.” (JM)
  10. “Pertsonetatik zoriontsuena izango zinateke mundu guztia apaltasunez tratatuko bazenu” (JM)
  11. “Zailtasunen aurrean beldurtzen zara eta beldur horrek areagotu egiten ditu.” (JM)
  12. “Jaungoikoa nirekin dago. Nori izango diot beldur?” (JM)
  13. “Jaungoikoak ez digu sekula ere huts egiten” (JM)
  14. “Maitatu eta otoitza erraza gertatuko zaizu; maitatu eta otoitzea izango da zure nahia, zure poza areago maitatzeko” (JM)
  15. “Zure maitasunak, Jauna, inguratu egiten gaitu alde guztietatik!” (JM)
  16. “Gehiago irabaziko duzu maite bazaituzte beldurra badizute baino.”(JM)
  17. “Ez zaitez fida txalo eta laudorio errazez” (JM)
  18. “Urreari zaion maitasunak bihotza gogortzen digu.” (JM)
  19. “Justizia bilatzen badugu, ez dago zertan beldurrik izan.”(JM)
  20. “Elkarrekin gauden bitartean indartsu izango gara, zoriontsu izango gara.” (JM)
  21. “Bihotzak memoria galarazten dien pertsona horiek ditut atsegin. Ikaragarria da ezer ere ez ahaztea.” (JM)
  22. “Batzuetan, apur bat triste zaudela, ongi egiten dizu maite dituzunen eskutitzak irakurtzeak.” (JM)
  23. “Ez zait gustatzen arreta elkarren akatsetan jartzen dutenean.” (JM)
  24. “Jesukristo ezagutaraztea eta maitaraztea, zer misio ederra! ” (JM)
  25. “Jaungoikoaren lanak gerizpean baino ez dira hazten, eta gauez jausten da ihintza zerutik”. (JM)
  26. “Esan esan behar duzuna, baina apaltasunez eta diskrezioz.” (JM)
  27. ”Izan apalak, zuen bizitzaren apaltasunagatik irabaziko duzue-eta guztien maitasuna.” (Gabriel Deshayes)

Gogoeta:

Zein esaldi nahiago duzu? Jakingo bazenu zure esaldiren bat 200 urte geroago gogoratuko dutela, zer idatziko zenuke?

Share

JM Boooom

BOOM

boom

Share

#WhereisLaMennais ?

Share

#WhereisLaMennais ?

Menetar sentitzen bazara, ONGIETORRI TALDERA, hemendik Aurrera zure koloreak harro erakutsi ahal dituzu.
Ikastetxeko harreran eskatu MENETARREN TAPAUKIA, zoazen lekura zoazela atera ezazu argazki bat eta hurrengo hagstag #WhereisLaMennais  erabili sare sozialetan argitaratzeko. Argibide gehiagorako  eta  orain arte argitaratutako argazkiak ikusteko.

Share

Zuen aingeruak izango gara

200 urteurrenaren himnoa ezagutzen al duzue? Madrilgo ikastetxeko ikasleek eta irakasleek sortu dute eta munduko bazter guztiak alaitzen hasi da. Jarraian ikusiko duzuen bideoan Anaia Meneterrek Filipinetan duten ikastetxe bateko ikasleek sortutako koreografia duzue… Estiloa eta arropa oso deigarriak izango zaizkizue, baina oso hezigarria izaten da beste kultura bateko ohiturak ikustea, aztertzea, lantzea, bigarren hezkuntzako ikasleek hauek zer adierazi nahi duten ulertzen saiatzea,…

Share