Estándar

MOTA   Erlaxazio progresiboa

MUSIKA   Enchantament 2

NOLA EGIN

Eseri eroso aulki batean, hankak gurutzatu barik. Egin, astiro, arnasketa sakon bat. Orain berriro. Gero, txandaka, gihar batzuk tenkatu eta erlaxatu. Hori egin ostean, giharra tenkatu aurretik baino erlaxatuago egongo da. Arreta giharretan bilduko dugu, nola tenkatu eta nola erlaxatu egiten diren sentituz. Apurka-apurka sumatuko dugu gihar jakin baten tentsioa eta, ondorioz, gai izango gara tentsio hori murrizteko.

Lantzen ari garen giharrak bakarrik tenkatu behar ditugu, ez beste talde batekoak. Ez dugu arnasketa gelditu behar, ezta hortzak edota begiak estutu. Arnastu astiro eta erregulartasunez eta pentsatu soilik tentsio eta erlaxazioaren arteko desberdintasunean. Tentsio bakoitzak 5 bat segundoz iraun behar du; erlaxazio bakoitzak ere, 5 bat segundoz. Zenbatu “1, 2, 3…”

Kontuz ibili behar gara lesioren bat edo giharrak zurrun baditugu. (Denbora gutxi baldin badugu, atalen bat ez dugu egingo)

  1. Eskuak. Ukabilak estutu, tenkatu eta erlaxatu. Hatzak luzatu eta gero erlaxatu.
  2. Besoak – bizepsak. Bizepsak tenkatu eta gero erlaxatu.
  3. Sorbaldak. Atzerantz eraman (kontu handiz) eta erlaxatu.
  4. Lepoa (albo batera eta bestera begira). Sorbaldak zuzen eta erlaxaturik, tolestu astiro burua,ahal duzuneraino, eskuinerantz eta gero erlaxatu. Errepikatu gauza bera ezkerrerantz.
  5. Lepoa (aurrerantz). Eraman kokotsa bularreraino, gero erlaxatu. (Atzerantz eramatea ez da gomendatzen).
  6. Ahoa (luzatu eta atzera egin). Ahoa zabalik, luzatu mihia ahalik eta gehien eta gero erlaxatu ahoaren beheko aldean. Eraman mihia ahoaren atzeko aldera ahalik eta gehien eta erlaxatu.
  7. Begiak. Zabaldu ahalik eta gehien eta erlaxatu. Tentsio bakoitzaren ostean, guztiz erlaxatuta geratu behar dira begiak, bekokia eta sudurra.
  8. Arnasketa. Hartu arnasa ahalik eta sakonen. Orduan har ezazu apur bat gehiago. Arnasa bota eta arnastu normaltasunez 15 segundoz. Gero berriz bota ahalik eta aire gehien ateraz. Apur bat gehiago. Arnastu normaltasunez 15 segundoz.
  9. Ipurmasailak eta izterrak. Luzatu hankak eta altxatu 10 cm. Ez tenkatu sabela, erlaxatu. Zapaldu lurra indarrez; erlaxatu.
  10. Sabela. Sartu sabela ahalik eta barruenera; erlaxatu erabat. Atera sabela ahalik eta kanpoenera; erlaxatu.
  11. Oinak. Behatzak estutu (hankak altxatu barik); erlaxatu. Altxatu behatzak gorantz ahalik eta gehien; erlaxatu.

AMAIERA: Gorputz osoa sentitu behar dugu erlaxatuta. Eskertu sentipen hori eta gorputz osasuntsua eta biziz beteta duzula.

Share

Leave a Reply