MUSIKA  Angels (Enya)

GIDOIA       EBAL

Etzanda nago, begi itxita,….

Zaratak eta kezkak alde batera utzita, hondartzara doan bide batean irudikatzen dut neure burua,… aurrera egiten dudala ikusten dut, egun beroa dago, eguzkiak berotzen nau eta sentsazioa oso atsegina da.

Sentitzen dut nola sartzen ditudan oinak berotutiko hondarrean eta atsegin dut, oso sentsazio atsegina baita, oso atsegina….

Zeru urdina ikusten dut,… erlaxatzen nauen urdin koloreak inguraturik nagoela ematen du, lasaitu egiten nau,…

Itsasoko ur gazikararen usaina nabaritzen dut, baita hondarrarena ere. Hurbil dauden zuhaitzen hostoak astintzen dituen airea entzuten dut,….

Hondarrean etzan naiz eta hondar bero horrek erlaxatu egiten nau, bizkarra berotzen dit eta azukre­koskorra ur berotan desegiten den bezala desagertzen da tentsioa,….

Nire ondoan, nigandik oso gertu daude nire ikasgelako ikaskideak, hauek ere hondarrean daude etzanda. Eguzkiaz, usainez, aireaz,… gozatzen ari dira.

Besoak luzatzen ditut eta bai ezkerraldean bai eskuinaldean, nire ikaskideen eskuak bilatu egiten ditut. Eskutik oratuta lasaitasunez goxatzen dugu;  oraingoan, berriz denok elkarrekin.

Zeru urdinpean, olatuen erritmoak erlaxatu egiten gaitu,….

Hostoak astintzen dituen aireak ere erlaxatu egiten gaitu,…

Eguzkiak berdindu egiten gaitu, hurbil gaudela sentitzen dugu, anai­arrebak garela sentitzen dugu,…

Zenbait minututan egoera honetaz gozatzen dut, gure arteko lotura eta elkarbanatutako lasaitasuna nabaritzen ditut,… eta ariketa amaitutzat eman ahal dugu….

Ikasgelara bueltatzean lortu dudan lasaitasunari erreparatzen diot. Nigandik gertu dauden beste ikasle batzuek antzeko zerbait nabaritu dute, elkar begiratzen dugu eta elkarrekin egiten dugu barre. Egunerokotasunera bueltatzen gara, hala ere jakin badakigu zerbait dagoela gu konektatu egiten gaituena, gure baitan badagiela berdintzen gaituen bakea.

Idatz dezagun    Ikaskideekin konektatu egin duzula nabaritu duzu?

Zer egin duzu, eta nola sentitu zara jakin duzunean eskutik oratuta egon beharko zenuketela?

Ezer berririk aurkitu al duzu? Eguzkipean guztiok berdinak gara”, zer deritzozu horri?

(“Bakearen asteari” erreferentzia egingo diogu, hauxe izango baita bakearen oinarria: guztiok    berdinak gara, elkarrekin gaude, konektaturik,…)

Share