SORTU AURRETIK EZ IRUDIKATU ARAZOAK

Estándar

“Gizon batek irudi bat eskegi nahi du horman, iltzea bazeukan baina mailurik ez. Auzokideak bazeukan bat, beraz gure protagonistak eskatzea erabaki zuen, baina eskatzeko unea duda bat sortu zitzaion:


– eta, esaten badit ez didala utzi nahi? Atzo interes gutxirekin agurtu ninduen, agian presaka zebilen. Edo presa hori aitzakiatzat hartuta, ez zidan ezer gehiagorik esan; agian ari da zerbait prestatzen ni kaltetzeko. Zer izango ote da? … Nik ez diot ezer txarrik egin… Agian zerbait sartu zaio buruan eta horregatik nire kontra egingo du. Berak lan tresnarik eskatuko balit nik, inolako dudarik gabe, utziko nioke. Zergatik ez luke berak berdin jokatuko?… Hauek bezalako pertsonek garraztu egiten naute. Gainera, gero pentsatuko du mesedea itzuli beharko diodala… nik behar dudan maliua berak duelako! Hori besterik ez genuen behar!

Asko pentsatu ondoren, gure gizona auzokidearen etxera doa. Txirrina jo du. Atea zabaldu diote… eta auzokideak ezer egin edo esateko aukerarik izan aurretik, gure protagonistak haserre bizian oihukatzen dio:

- Gorde ezazu zure mailu madarikatu hori! … … …”

Me-note: Egoera barregarria izan daiteke baina guk uste baino gehiagotan gertatzen da. Zer gertatzen zaio gizon honi? Zuri ere horrelakoak gertatzen zaizkizu? Antzeko egoeran egon zara, non arazoak sortu aurretik zuk jada konponbideak aurkitzeari ekin diozun?

Share

Estándar

MOTA Irudikapena

MUSIKA  Tubular bells

NOLA EGIN

Oinarrizko jarrera hartuko dugu irudikapena egiteko.

Bi irudi proposatzen dizkizuet nork bere gustukoa aukeratzeko: sustraietatik ura hartzen ari den ala urtzen ari den altzairuzko robota, “Terminator II” motatako bat.

Gogoratu lurrean itsatsita daudela oinak, egin kolpe txikiak hatzekin teklak joko bazenitu bezala eta arreta bildu mugimendu horretan. Sentitu uraren beharra duen zuhaitz hori zarela edo indarra eta malgutasuna berreskuratu behar dituen gorputz zurruna.  (isilunea)

Irudika ezazu zure behatzen puntako hezetasuna eta sentitu nola eraldatzen zaituen zugan sartzen den likidoa horrek. Bete zure oinazpiak orkatiletaraino, belaunetaraino, izterretaraino…

Sentitu nola freskotasunak, biziz betetako likidoak betetzen zaituen, apurka-apurka, bizitasun eta maitasun olatu batek bete eta eraldatuko bazintu bezala.

Sentitu nola betetzen zaituen gerriraino, bularreraino… (isilunea)

Nola iristen den zure sorbaldetaraino eta nola jaisten den, zure besoak eraldatzen, eskuetaraino iritsi arte, atzamar guztiak bete arte.

Sentitu nola igotzen den zure lepotik eta betetzen dituen zure aurpegia eta buru osoa.

Sentitu zure gorputz osoa likido horretaz bete-beteta, indar eta biziz beteta.

Orain ondo sentitzen zara, eguna hasteko ilusio handiz, bakez, maitasunez eta grinaz sentipen hori besteei sentiarazteko. Pentsatu nori sentiarazi nahiko zenioke zuk sentitzen duzun bakea. Imajinatu bere aurpegia, bere esker oneko begirada.

Gogoeta

Erraza gertatu zaizu? Nola sentitu zara? Pertsonaren bat irudikatu duzu?

 

 

Share

NIK DAUKADAN ONENA ZUGAN IKUSTEN DUT

Estándar

Iragarki honen protagonistak zer ikusten du besteengan? 

Nork ikusten du zure baitan duzun onena? Eta zuk, nola begiratzen diezu zure ingurukoei? Zer ikusten duzu zure ikaskideengan? Gure begirada dela eta, lagun urkoa traketsa, bazterturik,… senti daiteke. (askotan irribarre edota hitz bat nahiko izaten dira pertsona bat mintzeko) Baina kontrakoa ere lor dezakegu; hots, begirada baten bidez ondoan dugun pertsona eroso senti daiteke, bera den bezalakoxe izateko eta gu harritzeko; erratzeko eskubidea duela pentsa dezake.

Gure begiradek nahiz pertsonak tratatzeko moduek nolakoak garen erakusten dute.

Share

DANTZA EGIN DEZAGUN

Estándar

Zer deritzori aita honek dioenari? Ezaguna egiten al zaizu? Zer iradoki nahi digu bideo honek?

Bideo honen protagonistentzat zer esan nahi du “Dantza egiteak”? Zuretzat, zein adiera dauka? Agian ez da batere erraza oreka edota unea aurkitzea,… baina hartu beharreko erabakia da eta aurrera joan ahala lor dezakezu zure bizitza “dantza egitea” bezalakoa izatea.

Share

astelehena ZER EGIN DEZAKET?

Estándar

Egun batean maitasuna ikara bihurtu zelako bakarrik, triste, gero eta ahulago sentitzen diren emakumeak gogoratuko ditugu gaurkoan. Honen bidez besarkada bana bidaliko diegu, baita gure hurbiltasuna erakutsi ere.

Zer egin dezakegu? Nola hautsi emakumeei zuzendutako indarkeriak eragiten duen beldur kate hau?

Share

ZURE ALAITASUNA DELA ETA NEU ERE ALAITZEN NAIZ, ETA ZURE SUFRIMENDUA DELA ETA NEU ERE SUFRITZEN DUT

Estándar

Anai-arreben arteko maitasuna elkarte bereko kideen artean zabal dadila. Ondokoen alaitasunak gainontzekoak alai ditzala; halaber, baten sufrimenduak, minak,… besteak goibel ditzala. Jainkoarengana joateko prest egon daitezela eta bere lana aurrera eramaten saia daitezela. Borrokak, liskarrak, izkutuko inbidiak, isekak eta mintzen duena bazter ditzatela; baita karitatea aldentzen duena ere.”

Zer iradokitzen dizue Juan Mariaren esaldiak? Jaio berri hauen lehen bainuari zer deritzozu?

Share

Estándar

MOTA Irakurketa – entzuketa

MUSIKA  Rene Aubry   La Grande Cascade

NOLA EGIN

Juan Mariaren astean gaude. 150 urte baino gehiago dira bere egitasmoa bere lanari jarraitzen diogun menetar askoren esku utzi zuela. Juan Maria gustura ezagutuko zintuztekeen, zuen ondoan egoteko eta entzuteko prest. Urte asko igaro dira, baina bere gutun eta idatzi asko eta asko ditugu gordeta. Ezin dugu bere ahotsa entzun, baina bai bere hitzak irakurri, gaur egun ere gauza bera esango liguke eta. Bere berbak entzuteko, bihotzetik entzuteko, “oinarrizko jarrera” hartzea proposatzen dizuet eta guztion artean berak esandakoak irakurtzea. Ados? (ikasle batek orria pasatu die besteei, beste ikasleek esaldi bana irakurtzeko).

  1. “Zerbait handia egitera deituak zarete” (JM)
  2. “Seme-alabok, zenbat maite zaituztedan!” (JM)
  3. “Maitasuna nagusi izan dadila zuen artean, alai zaitezte besteen poztasunarekin eta pairatu besteen penak” (JM)
  4. “Zuekiko dudan maitasuna ez da aldatu.” (JM)
  5. “Eutsi esperantzari etsipenaren aurrean.” (JM)
  6. “Esker onez gogoratu jaso duzun guztia.” (JM)
  7. “Zailtasun oro aukera berria da, eskertzeko altxorra.” (JM)
  8. “Itxaropena dut egunero ereindako alea haziko dela.” (JM)
  9. “Gertatzen dena gertatzen dela, ez galdu bakea, ez etsi.” (JM)
  10. “Pertsonetatik zoriontsuena izango zinateke mundu guztia apaltasunez tratatuko bazenu” (JM)
  11. “Zailtasunen aurrean beldurtzen zara eta beldur horrek areagotu egiten ditu.” (JM)
  12. “Jaungoikoa nirekin dago. Nori izango diot beldur?” (JM)
  13. “Jaungoikoak ez digu sekula ere huts egiten” (JM)
  14. “Maitatu eta otoitza erraza gertatuko zaizu; maitatu eta otoitzea izango da zure nahia, zure poza areago maitatzeko” (JM)
  15. “Zure maitasunak, Jauna, inguratu egiten gaitu alde guztietatik!” (JM)
  16. “Gehiago irabaziko duzu maite bazaituzte beldurra badizute baino.”(JM)
  17. “Ez zaitez fida txalo eta laudorio errazez” (JM)
  18. “Urreari zaion maitasunak bihotza gogortzen digu.” (JM)
  19. “Justizia bilatzen badugu, ez dago zertan beldurrik izan.”(JM)
  20. “Elkarrekin gauden bitartean indartsu izango gara, zoriontsu izango gara.” (JM)
  21. “Bihotzak memoria galarazten dien pertsona horiek ditut atsegin. Ikaragarria da ezer ere ez ahaztea.” (JM)
  22. “Batzuetan, apur bat triste zaudela, ongi egiten dizu maite dituzunen eskutitzak irakurtzeak.” (JM)
  23. “Ez zait gustatzen arreta elkarren akatsetan jartzen dutenean.” (JM)
  24. “Jesukristo ezagutaraztea eta maitaraztea, zer misio ederra! ” (JM)
  25. “Jaungoikoaren lanak gerizpean baino ez dira hazten, eta gauez jausten da ihintza zerutik”. (JM)
  26. “Esan esan behar duzuna, baina apaltasunez eta diskrezioz.” (JM)
  27. ”Izan apalak, zuen bizitzaren apaltasunagatik irabaziko duzue-eta guztien maitasuna.” (Gabriel Deshayes)

Gogoeta:

Zein esaldi nahiago duzu? Jakingo bazenu zure esaldiren bat 200 urte geroago gogoratuko dutela, zer idatziko zenuke?

Share

ASKOZ HOBETO HEMEN BAZAUDE

Estándar

donwload    text

cartel-2013-menesianos-lihgt.pngcartel-2013-menesianos-lihgt.pngcropped-banner-hermanos1.png

Zure ustez, zein da kanta honen mezua?

 Zein esaldi aukeratuko zenuke?
 Ikastetxe Menetar baten ikasleek zergatik erabili dute euren denbora eta ilusioa kanta hau eraldatzeko?

Share

neba-arrebak deitzen dizuet

Estándar

Zuei, nire proiektua elkarbanatzen
eta aurrera eramaten duzuenoi;

zuei, nire hitza hartzen
eta praktikan jartzen duzuenoi;
zuei, nire izenean batzen
eta nire presentziari dei egiten diozuenoi

neba-arrebak deitzen dizuet.

Zuei, aurre geiteko eta
laguntzeko prest zaretenoi;
zuei beti behartsuenen alde zaudetenoi,

neba-arrebak deitzen dizuet.

Zuei,errealitateari aurre egiten diozuenoi
eta hobetzen saiatzen zaretenoi;
zuei, ez diozue utopiari uko egiten
eta harengana ibiltzen zaretenoi;
zuei, etorkizun hobe bati
aukera ematen diozuenoi,

neba-arrebak deitzen dizuet.

 Zuei, sinesten duzuena ospatzen duzuenoieta daukazuen guztia elkarbanatzen duzuenoi;
zuei jaian eta elkarrekin borrokan;
zuei nire sentimenduak
eta nire Espiritua daukazuenoi

 

neba-arrebak deitzen dizuet.

Share

ESKUAK ELKARTUZ

Estándar

JUNTA TUS MANOS, FORMA UNA RED,
SIGUE A JESÚS DE NAZARET,
SON TANTAS REDES SON TANTAS MANOS,
SOMOS FAMILIA SOMOS…
Hermanos que saben compartir su tiempo y su pan. Que no guardan para sí sus ganas de ayudar.
Hermanos, que caminan a tu lado día a día, que viven con intensidad, que contagian alegría…

Hermanos que sueñan con lograr que el mundo sea mejor, que regalan sus esfuerzos, que ponen el corazón.
Hermanos que responden a la ofensa con la pazQue son fuertes en la entrega y en la solidaridad…

Aprendemos a querernos y a cuidarnos como hermanos
Juan María es el ejemplo, el sentir es menesiano.
El amor es el motor, la razón y el motivo
Dios es bueno, todo es nuevo, déjame cantar contigo…

 

Share