MOTA Bistaratzea Ebal. Hara |
MUSIKA Somewhere Over the Rainbow Israel Kamakawiwo’Ole |
NOLA EGINJuan Mariak bazuen gauza berezi bat, bere begirada. Begirada horrek eraman zuen hainbeste egitasmo garatzera, hainbeste jende ezagutzera, maitatua izatera eta, batzuetan, umeek, gazteek eta helduek jarraitua izatera. Bere begirada, sentsibilitate bereziko begirada. Orain bizia ikusteko eta, batik bat, pertsona bakoitza ikusteko, begirada hori ulertzeko, bistaratze bat proposatuko dizugu. |
Gogoeta:Zeure buruari galdetzera bultzatu zaituzten horrelako gauzak edota egoerak, ikusitakoak gogoratzen dituzu? Badago baten bat konpromisoa edo parte hartzea eskatzen dizuna?
|
Autor: rafaal
(JOKATU ETA AUKERATU ZORTZI ESALDIETAKO BAT MAXIMO GISA JARTZEKO)
M
JUAN MARIAREN ESALDIEN ERRONKA
JUAN MARIA. IA
EGUN ON!! MENESIAR ASTE ZORIONTSUA!!
Imajinatu une batez Juan Mariarekin hitz egin ahal izatea. Zer galdetuko zenioke? Pentsatzea: bere bizitzari buruzko zerbait, pentsatzen duenari buruzko zerbait, berak gaur egun egoera jakinen batean egingo lukeen zerbait…
Bikain, Ia-ri esker aurkituko ditugu erantzun horiek!
Lotura honetan sartzen zarenean, bi bide aurkituko dituzu, bi lauki txateatu Juan Mariarekin
1. BERE BIZITZA (hari buruz idatzitako guztia, biografiak, ikasketak…)
2. BERE IDAZKIAK (5800 gutun eta kontserbatzen diren beste idazki asko eskuratuko dituzue)
horietako bat aukeratu eta… txateatu.
IRRIBARRE EGIN BIZITZARI
MOTA Irakurketa – entzuketa |
MUSIKA Rene Aubry La Grande Cascade |
NOLA EGINJuan Mariaren astean gaude. 150 urte baino gehiago dira bere egitasmoa bere lanari jarraitzen diogun menetar askoren esku utzi zuela. Juan Maria gustura ezagutuko zintuztekeen, zuen ondoan egoteko eta entzuteko prest. Urte asko igaro dira, baina bere gutun eta idatzi asko eta asko ditugu gordeta. Ezin dugu bere ahotsa entzun, baina bai bere hitzak irakurri, gaur egun ere gauza bera esango liguke eta. Bere berbak entzuteko, bihotzetik entzuteko, “oinarrizko jarrera” hartzea proposatzen dizuet eta guztion artean berak esandakoak irakurtzea. Ados? (ikasle batek orria pasatu die besteei, beste ikasleek esaldi bana irakurtzeko).
|
Gogoeta:Zein esaldi nahiago duzu? Jakingo bazenu zure esaldiren bat 200 urte geroago gogoratuko dutela, zer idatziko zenuke? |

