Jainkoari lagundu behar diot.

Zenbaitetan Europa doluz janzten da…oso triste. Etxe askotan senide edo maite zuten norbait hil delako negarrez ari dira.( atentatuetan, biolentzia dela eta, etorkinak itota,…)

Zergatik moztu behar diete zenbait pertsonari bizitzeko eskubidea?

Non zegoen gure Jainkoa? Zeu zara herria zaintzeaz arduratu behar zena, ezta?

Isiltasun honetan norbaiten kanta entzun dut: “Neu Jainkoa negarrez ikusi nuen”, Auschwitzeko kontzentrazio- esparruan kazetari gazte batek idatzi zuen: Jainkoari lagundu behar diot.” (Etty Hillesum).

Share Button