“Maitatzea ez da elkarri begiratzea, baizik eta norazko berberari begiratzea.”
– Antonine de Saint-Exupery –
“Maitatzea ez da elkarri begiratzea, baizik eta norazko berberari begiratzea.”
– Antonine de Saint-Exupery –
Gure planeta mila gauzaz osaturik dago, zein da gehien baloratzen duzuna? Bidaia zoragarri honetaz gozatu.
Erlijio kontuak direla eta, jazarpenak eta sarraskiak izan direlako albisteek harritzen gaituzte. Horrelakoetan hil diren guztiei omenaldia egin nahi die kanta honek.
Tristura, bakardadea,… heltzen direnean, zutitzen da bertan murgiltzeko.
Egoera zaila bada ere, adi egoten da, konfiantza dauka, isilik egoten da,…bere baitan duen argi bat aurkitu arte. Argi horri esker gauzak beste era batera uler ditzake.
DENBORA HARTU.
Une batez geure burua
baztertu behar dugu
lagun hurkoarengan pentsatzeko.
Berrio-Otxoa ikasle batek hurrengo kanta proposatu digu. Ez dakit Magic Magnok horrela azaltzen duen baina bere kanta otoitz bihur dezakegu, goiz honetan ikastetxe guztiak elkartuko dituen otoitza hain zuzen ere.
“Zorionekoak ezer espero gabe ematen dutenak, ahaztu gabe jasotzen dakitenak”
Hurrengo bidearen kanta proposatu nahi dizuet. Gure arteko desberdintasunik ez dagoela aldarrikatzen duelako; garen bezalakoak bereziak garelako azpimarratzen duelako eta ezinbestekoa delako geure burua den bezalakoa onartzea. Agian zure ezaugarriren bat aldatuko zenuke gogoko ez duzulako, baina berezitasun hori izan daiteke, hain zuzen ere besteei gustatuko zaiena. (Berrio-Otxoa ikastetxeko ikasle batek proposaturikoa)
“gaixotasunei aurre egiteko biderik onena MAITASUNA da”
Zenbaitetan gure konplexuak direla eta, gaizki ulertuak izaten ditugu eta besteek pentsatzen ez dutena ulertarazten digute.
Atzo maiteminduen eguna izan zen eta Berrio-Otxoako ikasle batek kanta hau jartzea nahi du.
Maitasunak gure barnean dugun onena aterarazten digu; izan ere gure etsaiak maitatzeko gai ere bagara.
Gaizki ateratako gauzak edo espero ez zenituenak ere eskertu behar dira. Hori guztia zure bizitza osatzen du eta zerbait ikasteko gertatzen dira.