Aita Franciscoren hitzak entzuten jarraituko dugu. Inoiz txarrena zarela pentsatu baduzu; Une horretan hain zuzen ere, Berak nahiago zaitu.
Gure aztarna uzteko etorri gara. Oso tristea da bizitzan aztarnarik ez uztea. Ez utzi zuen arima anestesiaturik, maitasunaren bila joan. Arrakasta bila joatea eta geure buruan bakarrik pentsatzea oso arriskutsua izan daiteke; dragak bezain kaltegarria.
Erreportaje honetan ikusiko duzue nola pertsona batzuk guda garaian bakearen aldeko apostua egiteko prest dauden. Hori dela eta, Nobel saria lortzeko hautatuak izan dira bide heroiko bezain isila erakusten baitigute. Gugandik gertu gerta daitezkeen gatazketan bakearen aldeko apostua egiteko gai izango ahal garen! Horretarako ahulak aukeratu beharko ditugu, arriskuan egon bagaitezke ere.
Uda honetan Poloniako nazio arteko mailan ospatu den gazteen jardunaldian parte hartu dugu. Aita Franciscok proposatu zituen zenbait mezu elkarbanatu nahi dtugu zuekin:
Ondokoen minaren erantzuna gara.
Gorputza zauriz beterik dutenen erantzuna
Arima zauriturik dutenen erantzuna
Kristauak izanda dugun sinesgarritasuna kolokan dago.
Paraolimpiadak amaituberriak dira. Lehiaketerik ikusi al duzu? Gogoko kirolaririk izan duzu? Oso irudi harrigarriak ikusteko aukera eskaini dizkigute; norberaren mugak gainditzea lor daitekeela gogorarazten digutenak.