Mila esker maitasun handiz zaindu gaituzuelako

Ume guztien partetik: gure familiari, gure premiak asetzeko lan egin duten langile guztiei mila esker; baita urrutiko hezkuntza izateko lan egin duten irakasle guztiei ere. Gaixoak zaintzen eta azken agurrean lagundu diezuen guztiei mila esker, bihoz-bihotzetik.

 

Share Button

Lanean Segurtasun nahiz Osasunaren Nazioarteko Eguna.

Covid-19 dela eta, gazteen lanak ere pandemiaren ondorio latzak jasan beharko ditu.

Share Button

Ganas de ti

GANAS DE TI (Luis Guitarra). Covid-19-k eragindako pandemia dela eta, etxean egon behar dugu. Gaurkoan aste hauetan sortutako kanta duzu.

Share Button

“Oinarrizko jarrera”

SINTONÍA iraila-1                                Ebal. Hara
Oinarrizko jarrera

MOTA Erlaxazioa
MUSIKA Maurice Ravel Pavane for a Dead Princess
NOLA EGIN (Beharreko prestakuntza hurrengo saioetarako)

Hara saioetarako sarrera:
Ikasturtea hasi berria dugu eta aurten esperientzia desberdin bat bizitzera animatu nahi zaituztegu. Gogoeta batzuk egiteko beste modu bat. Zuen barneko gauzarik baliotsuena aurkitzen, ezagutzen, sentitzen lagundu nahi dizuegu. Barnealde horrekin topo egiten lagundu nahi dizuegu. Hori dela eta, ildo horretan astean behin eta ikasgai jakin batzuetan gogoetaren bat egiteko asmoa dugu. Bide luze eta astitsua hasten dugu gaur, bide aberats eta pozgarria izango delakoan. Izan ere, gureganako bidea da, gure alde jatorrenetik besteekin elkartzera eta loturak sortzera eramango gaituen bidea hain zuzen ere.

Oinarrizko jarrera:
Gaur erlaxaziorako oinarrizko jarrera ikasiko dugu. Hurrengo saioetan erlaxatzen ikasiko dugu, gure irudimenaz bidaiatzen, arreta biltzen, geure burua zaintzen.

Prest zaudete? Gogorik ba al duzue? Guztiok ahalegindu beharko ginateke guzti-guztiok eroso sentitu ahal izateko. Erreza da eta merezi izango du.
Eseriko gara.
1. Hankak angelu zuzenean, oinazpiak lurrean, apur bat bereizita.
2. Bizkarra bizkarraldera egokitu, zuzen baina ez zurrun, lepoa pixka bat tenkatu, gure gainean puztuki bat balego bezala gure burutik emeki tiraka.
3. Besoak mahai gainean edo zintzilik albo banatan. Sorbaldak igo eta jaitsi bi aldiz.
4. Izan konfiantza, itxi begiak eta, ahal baduzu, ahaztu inguruko guztia (zarata, ahotsak, beste ikasgelak). Edozer gerta daiteke, baina zuk zeure baitan bildu ahal duzu arreta osoa.
Arreta jarriko dugu gure arnasketan:
5. Zeure arnasketa sentitu, aldatu barik, nola aire hotza sartzen den sudur zuloetatik eta nola irteten den, epel.
6. Arnasketa moteltzen, lasaitzen, sakonago egiten saiatu, baina esfortzu barik.
7. Arnasketa abdominala egin, hau da, airea hartuta, sabel aldera eraman eta horixe puztu, ez bularra.
8. Errepikatu behin baino gehiagotan arnasketa mota hori.
9. Arnasa hartu bitartean, ekarri gogora hitzen bat, eta errepikatu arnasaldi bakoitzean. Izan ahal da izen bat, aurpegi bat, kolore bat, sentipen bat… Adibidez, BAKEA, otoitz bat…
Badago, nahikoa izan da gaurkoz (laburregi izan bada eta denborarik baldin badago, berdin errepikatu ahal da zutik)
Hausnarketa

Oso erraza izan da, baina, nola sentitu zarete? Zailtasunik izan duzue? Interesgarria iruditzen zaizue bide berri hau ibiltzea?
Ariketa hau nahi duzuen guztietan egitera animatzen zaitugu, modu erraz eta diskretuan, zeure buruarentzat, metroan, etxean. Nahi baduzu, otoitz egiteko edo beste pertsonak gogora ekartzeko unea izan ahal da, arnasaldi bakoitzean Jauna, Aita edo pertsona horren izena errepikatuz.

Share Button

Orduan begiak edegi jakezan

«Hareekin mahaian egoala, Jesusek, ogia harturik, bedeinkapen-otoitza esan, zatitu eta emon egin eutsen. Orduan begiak edegi jakezan eta ezagutu egin eben». Lk 24, 30

Share Button

Begietsi

Begietsi
Apirilaren 23an Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen da. Honen helburua bada irakurketa nahiz liburugintza sustatzea, baita egilearen eskubideen bidez jabetza intelektuala babestea ere.
Oinarrizko jarrera hartuko dugu, gure arnasketari erreparatuko diogu, …musika entzuten bitartean bideoa begietsiko dugu musikaz gozatzen, gure bihotza zabaltzen dugularik.

Share Button

Ama Lurarren nazioarteko eguna

Nature Is Speaking – Julia Roberts is Mother Nature

Share Button

Aita, ama eutsi!!!

Share Button

Bakea zuei

Sartu zan Jesus, ateak itxita egozala, eta erdian jarririk esan eutsen: «Bakea zuei». (Jn 20, 26)

Share Button

BENDICE

En Casa con Jesús y Juan María  (H. José Antonio Vivas).  DOMINGO DE PASCUA

Share Button