NIRE SAMURTASUNA OPARITU NAHI DIZUT.

MODALITATEA Masajea, bi pertsonak hirugarren bati emandakoa.

MUSIKA Nightmares On Wax   Les Nuits                              EBAL.

GIDOIA

Besoetako masajea (bizkarrarena antzekoa da)

GIDOIA  eskuetako masajea (bizkarreko masajearen ezaugarriak gogoratu : ots.3)

Pertsona bat eseriko da eta “oinarrizko jarrera” hartuko du masajea hartzeko. Bizkarra zuzen jarriko du, besoak luzatuko ditu eta arnasketari erreparatuko dio masajea hobeto hartzeko. Bere ondoan bi ikaskide egongo dira eta prestatuko dira beso banatan masajea emateko; 10 segundotan eskuak igurtziko dituzte berotu arte.

Eskuak prest dituzuelarik, barnea prestatzeari ekingo diozue: zuen ikaskidea zaintzeko nahia, lasaitasuna “oparitzeko” nahia… zuen eskuek pertsona hori bedeinkatuko dutela pentsa dezakezue, gure eskuen bidez Jainkoak maitasuna zein ontasuna helarazten dizkigu. Prest zaudetela uste duzuenean masajea ematen has zaitezkete.

Masajearen faseak:

1.- Besoa berotu, horretarako zuen esku-azpiak lagunaren besoetara hurbilduko dituzu, oso gertu baina ia ukitu barik. Horrela masajea hartuko duenak zuen eskuen hurbiltasuna nahiz beroz nabarituko ditu. Segundo batzuen buruan har iezaiozu besoa eta igurtzi.

2.- Besoa oratu. Besoa berotu dituzuenean, har iezaiozue beso bana eta hasi ferekatzen, oratu nahiko bazeniote bezala. Sorbaldatik hasiko gara, eskuetara heldu arte; amaituko dugu masajea atzamarrak ferekatuz. Hori guztia kontu handiz egingo dugu.

3.-Besoak eskobatu. Hartzailearen besoak hartu eta gorantz jarri; ondoren zuen esku-azpiak mugitu besoak eskobatu nahiko bazenute bezala, oso astiro.

4.- Energia emateko jar itzazu zure eskuak bere besoen gainean. Amaitzeko hartzaileak esango dizuen puntuan eskuak kokatu eta begi itxita horrela egon zenbait segundotan. Bitartean desio onena opa izan.

Ez ahaztu lasai egon behar duzula, “maitasunez” beterik egon behar duzu hori guztia masajea hartuko duenari emateko. Hortaz, isiltasuna ez ezik, arnasketa ere kontuan hartu beharko dituzu ariketa egin eta hartu ahal izateko.

Idatz dezagun

Nola sentitu zara? Guztiok besteen zainketak behar ditugu gure baitan daramagun politena kanporatzeko. Uste duzu zure ingurukoek zure zainketak, zure eskuak, zure irribarrea, zure hitza…behar dituztela ? Besteek euren baitan duten onena kanporatzen laguntzeko prest ikusten al duzu zeure burua? Nork laguntzen dizu zuri onena ateratzen?

Share Button

MOTA Irudikatzea

MUSIKA     AMELIE La Noyée

NOLA EGIN

Irudika ezazu animalia bat  (animaliaren nolakotasunak, bertuteak…)

 

Basoa zoragarri bat irudikatu (Etenaldia)  apurka-apurka sarrerarantz hurbilduz zoaz.

 

Basoan zain duzu animalia bat. Begira iezaiozu arretaz (etenaldia).

 

Animaliak basoan zehar laguntzen dizu eta txokorik ederrenak erakusten dizkizu: ur-jauziak, aintzirak, kolore eta tamaina guztietako loreak, zuhaitzak… (etenaldia)

Entzun basoko hotsak… usaindu bere lurrinak… ibili eta gozatu natura (etenaldia)

 

Orain animaliak erdialdean dagoen ehun urtetik gorako zuhaitzeraino zaramatza. Urte askotan zehar bildutako jakinduriaz eta energiaz, lurraz eta eguzkiaz beteta dago zuhaitza. Sekulakoa da. Begira iezaiozu eta hurbil zaitez zuhaitzera. Orain besarkatu eta konta iezazkiozu zure kezkak, sufrimenduak, haserreak, beldurrak eta tristurak. (etenaldia). Sumatzen duzu bideak eragin dizun nekea zuhaitzak berak nola hartzen duen, nola ematen dizkizun deskantsua eta bakea.

Orain sentitu zure kezkak eta beldurrak desagertzen direla. Konfiantza, samurtasuna eta poztasuna agertzen dira. (Etenaldia)

 

Esker onez egiten diozu agur zuhaitzari eta jarraitzen duzu paseoan, baso zoragarri horri begira. (Etenaldia)

 

Basoaren mugaraino iritsi zara. Lagundu dizun animaliari ere eskerrak ematen dizkiozu eta agur esaten diozu.

 

GOGOETA: Zer iradoki dizu bidaiak? Zein animalia irudikatu duzu? Zein bertute ditu? Idatzi bizi izan duzunaren oharren bat eta zein bertute izan ahal dituen animalia horrek. (Ikasleei lagunduko diegu ikusten aipatu dituzten animaliaren bertuteak haienak direla. Zailtasunak baldin badituzte animaliaren nolakotasunak aurkitzen, lagundu ahal diegu)

 

 

Share Button

MOTA Asnarketaren bidezko erlaxazioa

MUSIKA     Enchantement 1

NOLA EGIN

Arreta jarri asnarketan.

Orain asnarketa sentituko dugu. Egingo dugu nahi beste arnasaldi sakon, airea sudurretik hartuz eta sudurretik botaz.

Arnasaldi horien ostean, erreparatu eta sentitu nola arnasten duzun normalean, arnasketa kontrolatu barik.

(musika edo isilunea)

Aldizkako asnarketa: (hobe musu zapia eskura edukitzea)

Aldizka hartzen dugu arnasa sudur zulo bietatik. Horretarako sudur zuloak estaliko ditugu hatz lodiarekin eta hatz erakuslearekin. Hatz erakuslea  altxatzen dugu eta airea hartu, gero estali eta lodia altxatuz airea bota. Hatz lodia altxatuta, airea hartzen dugu eta sudur zuloa estali, hatz erakuslea jaiki eta arnasa bota… Horrela hurrenez hurren, presarik gabe, sentitzen airea nola sartzen eta irteten den, bere tenperatura, bere indarra, eta erlaxatu egiten gara.

 

Hausnarketa

Erlaxatuta sentitu zara? Zerk lagundu dizu gehien? Zerbait aipatu nahi duzu?

 

 

Share Button

MOTA: Arnasketa

MUSIKA Vangelis 1492 Conquest of Paradise

NOLA EGIN

Hiru arnasketa-mailak edo motak ezagutu eta 10 diafragma-arnasaldi egin. (puztukia)

Hiru mailak. Arnasketa osoa.

Ariketa hau arnasketa hobetzeko erabiltzen da.

Hiru mailatan bereiziko dugu arnasaldia: abdominala, torazikoa eta klabikularra. Ikasi behar dugu kontrolatzen airea biriketara sartzen eta biriketatik ateratzen eta bidaltzen nahi dugun lehenengo, bigarren edo hirugarren mailetara une bakoitzeko beharren arabera:

1. Abdominala erregulartasunez eta oxigeno gehiago behar dugunean.

2. Toraziko-abdominala, oxigeno beharra are handiagoa denean.

3. Klabikular-toraziko-abdominala, birikak erabat bete nahi ditugunean.

Identifikatu ahal ditugu gorputz eta buruko sentipenak hiru arnasketa motei lotuta:

Arnasketa abdominalak egonkortasun eta ongizate sentipenak sortarazten dizkigu.

Beste biek, asaldura eta ezinegon egoerak.

-Puztukia

Ariketa honek diafragma giharra erabiltzen irakasten digu. Puztukia puztuko bagenu bezalakoa da ariketa hau: Arnasa hartzean, airea biriken azpiraino iritsi behar da sabela puztuz (puztukia); arnasa botatzean, sabela barnerantz sartu behar dugu (puztukia hustu egiten da). Sabelaldearen mugimendu hau, barnerantz eta kanporantz, diafragma giharrak eraginda da: uzkurtu egiten denean diafragma jaisten da, presioa egiten du sabelaren barnean eta kanporantz ateratzen du. Airea botatzean, giharra erlaxatu egiten da eta igo, eta sabela barnerantz sartzen da. Egin arnasketa mota hau 10 aldiz gutxienez.

Share Button

MOTA Irudikapena

MUSIKA  Tubular bells

NOLA EGIN

Oinarrizko jarrera hartuko dugu irudikapena egiteko.

Bi irudi proposatzen dizkizuet nork bere gustukoa aukeratzeko: sustraietatik ura hartzen ari den ala urtzen ari den altzairuzko robota, “Terminator II” motatako bat.

Gogoratu lurrean itsatsita daudela oinak, egin kolpe txikiak hatzekin teklak joko bazenitu bezala eta arreta bildu mugimendu horretan. Sentitu uraren beharra duen zuhaitz hori zarela edo indarra eta malgutasuna berreskuratu behar dituen gorputz zurruna.  (isilunea)

Irudika ezazu zure behatzen puntako hezetasuna eta sentitu nola eraldatzen zaituen zugan sartzen den likidoa horrek. Bete zure oinazpiak orkatiletaraino, belaunetaraino, izterretaraino…

Sentitu nola freskotasunak, biziz betetako likidoak betetzen zaituen, apurka-apurka, bizitasun eta maitasun olatu batek bete eta eraldatuko bazintu bezala.

Sentitu nola betetzen zaituen gerriraino, bularreraino… (isilunea)

Nola iristen den zure sorbaldetaraino eta nola jaisten den, zure besoak eraldatzen, eskuetaraino iritsi arte, atzamar guztiak bete arte.

Sentitu nola igotzen den zure lepotik eta betetzen dituen zure aurpegia eta buru osoa.

Sentitu zure gorputz osoa likido horretaz bete-beteta, indar eta biziz beteta.

Orain ondo sentitzen zara, eguna hasteko ilusio handiz, bakez, maitasunez eta grinaz sentipen hori besteei sentiarazteko. Pentsatu nori sentiarazi nahiko zenioke zuk sentitzen duzun bakea. Imajinatu bere aurpegia, bere esker oneko begirada.

Gogoeta

Erraza gertatu zaizu? Nola sentitu zara? Pertsonaren bat irudikatu duzu?

 

 

Share Button

MOTA  Bistaratzea

MUSIKA  Somewhere Over the Rainbow   Israel Kamakawiwo’Ole

NOLA EGIN

Juan Mariak bazuen gauza berezi bat, bere begirada. Begirada horrek eraman zuen hainbeste egitasmo garatzera, hainbeste jende ezagutzera, maitatua izatera eta, batzuetan, umeek, gazteek eta helduek jarraitua izatera. Bere begirada, sentsibilitate bereziko begirada. Orain bizia ikusteko eta, batik bat, pertsona bakoitza ikusteko, begirada hori ulertzeko, bistaratze bat proposatuko dizugu.

Oinarrizko jarrera.

Imajina ezazu une batez Juan Maria zarela. Bai, Juan Maria zure adina zeukalarik. Saint Maloko itsas portuko kaleetan dabilen gazte bat zara.  Ilunabarrean, itsas brisak laztantzen zaitu, hotz egiten du eta segundo batzuez itsasoari eta eguzki sartzeari begira zaude. (isilunea) … Bakarrik pentsatzen duzu… Zer polita!

Zarata batek harritzen zaitu, iraultzaile talde baten oihuak eta barreak dira. Gazte bat daramate lotuta, iraintzen dute, badirudi apaiza dela, norbaitek salatu duela eta atxilotuko dute… Hurbil zaude eta bere aurpegiak ikusten dituzu. Gaztea kezkatuta eta ikaratuta dago aldi berean eta, hala ere, bare. (isilunea) …

Ez duzu ezer ulertzen, bihotza ukabil batean sartuta duzu eta zeure buruari galdetzen diozu: Zergatik egiten diote hori? Zergatik? Jarraitzen duzu kalean aurrera amorruz eta ezintasunez… eta beste galdera bat: Eta gazte hori, zergatik jarraitzen du apaiza izaten? Zerk  bultzatu du jarraitzera horrek bere bizia arriskuan jartzen duela jakinda?

Pentsa eta pentsa, S. Maloko kale ezezagunetan sartu zara, zikin daude eta arrisku sentipena duzu. Jarraitzen duzu. Hurrengo kalean biratu eta zure adineko gazte talde bat ikusten duzu. Ez zara gerturatzen, behatu egiten dituzu, utziak, zikinak, jendea zirikatzen dute, atsekabea eta samintasuna igartzen dituzu beren aurpegietan, hutsunea eta bakardadea… (isilunea)… Zer gertatzen zaie? Nolatan daude hain triste? Beldur diezu eta atzera itzultzen zara. Hala ere, zure buruari galdetzen jarraitzen duzu. Zer gertatzen zaie? Zer egin ahal dut? Zer edo zer egin beharko dut…

Korrika etxeratzen zara, ez diozu pentsatzeari uzten, gazte gaixoak! Eta nik, zergatik daukat honen zorte ona? Katedralaren aurretik pasatzen zara, itxita dago eta iraultza gertatu zenetik debekatuta dago sartzea. Hala ere,  lehen ikusitakoaren eraginpean sartzen zara eta Jaungoikoari galdetzera ausartzen zara. Zergatik onartzen duzu hau guztia? Zergatik ez duzu ezer egiten? … (isilunea)  Gaua da etxera iristen zarenerako, baina zure barnean argi batek distira egiten du, intuizioa, galdera guztien erantzuna… “zeu sortu zaitut, behar zaitut”.

Gau horretan ez duzu lorik egiten, aurpegi guztiak biraka dabiltza zure buruan, kale bakoitzeko galderak… ilunabarra ere bai, baina batez ere intuizio hori: “behar zaitut”.

Gogoeta:

Zeure buruari galdetzera bultzatu zaituzten horrelako gauzak edota egoerak, ikusitakoak gogoratzen dituzu?

Egoera askotan gure beharra izaten dute (pobrezia, ekologia, familiaren maitasuna, ikasgelako giro ona, etorkinak, hiritartasuna, ondo prestatzeko erantzukizuna, auzoa, arazoak dituzten lagunak…)

Badago baten bat  konpromisoa edo parte hartzea eskatzen dizuna?

 

Share Button

MOTA Arreta

MUSIKA    Chopin     Nocturno        edo      AMELIE La valse des monstres

NOLA EGIN  Arreta hotsetan jarriz

Oinarrizko jarrera hartuko dugu (iraila-1) eta saiatuko gara pianoko pieza honen nota guztiak entzuten. Gure arreta musikan eta bestelako hotsetan jarriko dugu. Entzun baino ez dugu egingo, ezer baloratu barik. Pentsamenduak baldin badatozkigu, pasatzen utziko diegu eta musikara ekarriko dugu berriro gure arreta.  Izan ere, pentsamenduak kontrolatzea lagungarria gertatuko zaigu geure bizitza gobernatzeko.

(musika edo isilunea)

Kanpoko hotsak ere entzungo ditugu hemendik aurrera, musika bigarren mailan utzita. Zaratak besterik ez dugu orain entzuten, horiek baloratu gabe, bakarrik gure arreta zer edo zertan biltzeko erabiliko ditugu. (musika edo isilunea)

 

Share Button