Share Button

NEURE BURUA ZAINTZEN DUT

MOTA Masajea – automasajea                    Ebal. Hara

MUSIKA danza bendición

NOLA EGIN

Automasajea

Automasajea garrantzi handikoa da gorputzaren atalekin harremanetan jartzeko eta bertan blokeoa dagoen ala ez sumatzeko

Ezker aldetik hasi behar da, gorputzaren eta lurraren polo magnetiko hartzailea baita eta, bestetik, ezker aldea estimuluak eta bulkadak organoetara hobeto zuzentzen dituena delako.

Inportantea da erlaxatzea arnasketa batzuk eginez edo puntu jakin batean arreta bilduz. Masajea presarik gabe eta leunki egin behar dugu.

Eskuak igurtzi energia aktibatzeko eta, segidan, gorputzaren atal hauetara eraman:

1.-Burua. Masajea egin kolpe leunak emanez buruan.

2.-Bekokia. Erditik albo bietara.

3.-Begiak. Eskuak harrotuz.

4.-Sudurra. Eskuek triangelu bat osatuz.

5.-Ezpainak. Esku bat goiko ezpainean eta bestea behekoan.

6.-Belarriak. Belarri-gingilatik tiraka.

7.-Barne belarria . Lokietan egin masajea. Hatzen artean.

8.-Garondoa eta lepoa. Garondotik hasita masajea beherantz egin.

9.-Sorbaldak. Ezker ukondoa altxatu eskuin eskuaz eta alderantziz.

10.-Klabikulak. Eskuak gurutzatuz.

11.-Besoak.-Barneko aldetik jaitsiz eta kanpoko aldetik igoz.

12.- Atzamarrak: Erlaxatuz eta luzatuz.

Amaitu arnasketaldi sakon batekin.

Share Button
Share Button
Share Button

ESERI NIREKIN

Share Button
Share Button

BAKOITZAK BERE GAITASUNAK DITU

MOTA Irudikatzea           Ebal. Hara

MUSIKA AMELIE La Noyée

NOLA EGIN

Irudika ezazu animalia bat (animaliaren nolakotasunak, bertuteak…)

Basoa zoragarri bat irudikatu (Etenaldia) apurka-apurka sarrerarantz hurbilduz zoaz.

Basoan zain duzu animalia bat. Begira iezaiozu arretaz (etenaldia).

Animaliak basoan zehar laguntzen dizu eta txokorik ederrenak erakusten dizkizu: ur-jauziak, aintzirak, kolore eta tamaina guztietako loreak, zuhaitzak… (etenaldia)

Entzun basoko hotsak… usaindu bere lurrinak… ibili eta gozatu natura (etenaldia)

Orain animaliak erdialdean dagoen ehun urtetik gorako zuhaitzeraino zaramatza. Urte askotan zehar bildutako jakinduriaz eta energiaz, lurraz eta eguzkiaz beteta dago zuhaitza. Sekulakoa da. Begira iezaiozu eta hurbil zaitez zuhaitzera. Orain besarkatu eta konta iezazkiozu zure kezkak, sufrimenduak, haserreak, beldurrak eta tristurak. (etenaldia). Sumatzen duzu bideak eragin dizun nekea zuhaitzak berak nola hartzen duen, nola ematen dizkizun deskantsua eta bakea.

Orain sentitu zure kezkak eta beldurrak desagertzen direla. Konfiantza, samurtasuna eta poztasuna agertzen dira. (Etenaldia)

Esker onez egiten diozu agur zuhaitzari eta jarraitzen duzu paseoan, baso zoragarri horri begira. (Etenaldia)

Basoaren mugaraino iritsi zara. Lagundu dizun animaliari ere eskerrak ematen dizkiozu eta agur esaten diozu.

GOGOETA: Zer iradoki dizu bidaiak? Zein animalia irudikatu duzu? Zein bertute ditu? Idatzi bizi izan duzunaren oharren bat eta zein bertute izan ahal dituen animalia horrek. (Ikasleei lagunduko diegu ikusten aipatu dituzten animaliaren bertuteak haienak direla. Zailtasunak baldin badituzte animaliaren nolakotasunak aurkitzen, lagundu ahal diegu)

Share Button

Haurrek BAKEA nahi dugu

1981. urtean, Nazio Batuen Batzar Nagusiak (NBE) irailaren 21a aukeratu zuen Bakearen Nazioarteko Eguna izateko.
Aurten gogoratzen dugu eta otoitz bat egiten dugu Ukrainan gerra pairatzen duten pertsona guztiengatik, bereziki eskolarik ez duten, gurasoak galdu dituzten, beren herrialdea utzi behar izan duten haur guztiengatik.
Begiak itxi eta isiltasun eta otoitz pixka bat egingo dugu.
Gero bideoa ikusiko dugu.

(MINUTU BATEKO ISILUNEA BEGIAK ITXITA)

Stelios Kerasidis 9 urteko ume greziarra da. Pianoa jotzen du eta musika hau sortu du gerra gelditzeko.

Share Button
Share Button

Nori balio dio zure dohainek?

Share Button