EZJAKINARI ENTZUNGOR EGITEA

Batzuek uste dute beren iritzia egia dela, hain egia non askok berak bezala pentsatzen duten… hainbestek, non berdin ikusten ez dutenak oker baitaude eta ez baitute merezi entzutea. Honek EZJAKIN bihurtzen ditu, pentsatzen dutena, dakitena esaten duten ahotsak bakarrik entzuten baitituzte, eta berriz ere beren buruari arrazoia ematen diote zirkulu itsugarri autoerreferentzial batean.

Ez da erraza, agerikoa dirudi, baina oso erraza da EZJAKINTASUN zirkulu horietako batzuen barruan egotea konturatu gabe eta erabat konbentzituta DAKIGUNAK direla.

Share Button

(Si el día 25 visteis el video contra la violencia de género  «¿ES NORMAL?» visualizar el de MENESIANOS EN ESPAÑA y viceversa)

 

 

Share Button

ITXARONALDIA, ITXAROPEN-DENBORA

Share Button

MENESIAR LAU HITZ

Share Button

ZORTZI MENESIAR TREBETASUN

Menesiar trebetasunetako zortzi aurkezten dizkizugu. Banaka edo ikasgela gisa, esteka honen bidez, horietako bakoitzean zer praktika duzuen ebaluatzea, kolore-puntua eskuinerantz irristatuz. ESKERRIK ASKO

LINK       https://bit.ly/MENTIMAXIMA

 

Share Button

“BELDURRAREN ORDEZ MAITASUNA ZABALDU, GEHIAGO IRABAZIKO DUZU» (Juan María)

MOTA Irakurketa – entzuketa

     Ebal. Hara

MUSIKA  Rene Aubry   La Grande Cascade

NOLA EGIN

Juan Mariaren astea prestatzen ari gara. Orain dela 200 urte baino gehiago bere ametsa martxan jarri zuen: eskola menetarrak Bretainian. Bere proiektuak gaur egun martxan dirau anai menetarrek munduan zehar egiten duten lanari esker.

Urte asko igaro dira, baina bere gutun eta idatzi asko eta asko ditugu gordeta. Ezin dugu bere ahotsa entzun, baina bai bere hitzak irakurri, gaur egun ere gauza bera esango liguke eta. Bere berbak entzuteko, bihotzetik entzuteko, “oinarrizko jarrera” hartzea proposatzen dizuet eta guztion artean berak esandakoak irakurtzea. Ados?
(Cada alumno, según el orden en que están sentados, va diciendo una de las frases de Juan María. Entre una y otra dejamos unos segundos de silencio. Volvemos a quien leyó al principio, si fuera necesario, para terminar de leer todas las frases…)

  1. “Zerbait handia egitera deituak zarete” (JM)
  2. “Seme-alabok, zenbat maite zaituztedan!” (JM)
  3. “Maitasuna nagusi izan dadila zuen artean, alai zaitezte besteen poztasunarekin eta pairatu besteen penak” (JM)
  4. “Zuekiko dudan maitasuna ez da aldatu.” (JM)
  5. “Eutsi esperantzari etsipenaren aurrean.” (JM)
  6. “Esker onez gogoratu jaso duzun guztia.” (JM)
  7. “Zailtasun oro aukera berria da, eskertzeko altxorra.” (JM)
  8. “Itxaropena dut egunero ereindako alea haziko dela.” (JM)
  9. “Gertatzen dena gertatzen dela, ez galdu bakea, ez etsi.” (JM)
  10. “Pertsonetatik zoriontsuena izango zinateke mundu guztia apaltasunez tratatuko bazenu” (JM)
  11. “Zailtasunen aurrean beldurtzen zara eta beldur horrek areagotu egiten ditu.” (JM)
  12. “Jaungoikoa nirekin dago. Nori izango diot beldur?” (JM)
  13. “Jaungoikoak ez digu sekula ere huts egiten” (JM)
  14. “Maitatu eta otoitza erraza gertatuko zaizu; maitatu eta otoitzea izango da zure nahia, zure poza areago maitatzeko” (JM)
  15. “Zure maitasunak, Jauna, inguratu egiten gaitu alde guztietatik!” (JM)
  16. “Gehiago irabaziko duzu maite bazaituzte beldurra badizute baino.”(JM)
  17. “Ez zaitez fida txalo eta laudorio errazez” (JM)
  18. “Urreari zaion maitasunak bihotza gogortzen digu.” (JM)
  19. “Justizia bilatzen badugu, ez dago zertan beldurrik izan.”(JM)
  20. “Elkarrekin gauden bitartean indartsu izango gara, zoriontsu izango gara.” (JM)
  21. “Bihotzak memoria galarazten dien pertsona horiek ditut atsegin. Ikaragarria da ezer ere ez ahaztea.” (JM)
  22. “Batzuetan, apur bat triste zaudela, ongi egiten dizu maite dituzunen eskutitzak irakurtzeak.” (JM)
  23. “Ez zait gustatzen arreta elkarren akatsetan jartzen dutenean.” (JM)
  24. “Jesukristo ezagutaraztea eta maitaraztea, zer misio ederra! ” (JM)
  25. “Jaungoikoaren lanak gerizpean baino ez dira hazten, eta gauez jausten da ihintza zerutik”. (JM)
  26. “Esan esan behar duzuna, baina apaltasunez eta diskrezioz.” (JM)
  27. ”Izan apalak, zuen bizitzaren apaltasunagatik irabaziko duzue-eta guztien maitasuna.” (Gabriel Deshayes)

Gogoeta:

Zein esaldi nahiago duzu? Jakingo bazenu zure esaldiren bat 200 urte geroago gogoratuko dutela, zer idatziko zenuke?

Share Button
Share Button

ZUK ERE BORROKATU DEZAKEZU POBREZIAREN AURKA

Agian erantzun asko ditugu, lasaitzen gaituzten ideiak, irakatsi dizkiguten arrazoiak, ez begiratzeko, ez pentsatzeko topiko tipikoak…

Share Button

NIGAN SINESTEN DUT

Share Button

ESKERRIK ASKO DAUKADAN GUZTIAGATIK

Share Button