Mugarik Gabeko Medikuak kanpaina bat egin zuen Zimbabweko Tsholotsho hirian haurdun dauden emakumeei animo eta babes hitzak bidaltzeko eskatuz.

Erantzuna ikaragarria izan da: 4000 mezu baino gehiago jaso ditugu online eta posta bidez!

Jakin nahi duzue nola jaso dituzten? Ez galdu bideo hau!

MSFk Tsholotshon lan egiten du 2004az geroztik, eta hiesaren birusa amaren eta semearen artean ez transmititzeko tratamendua ematen du. Horrela, 10.000 haur baino gehiago osasuntsu jaiotzen dira urtero.

Zorionak besteekiko konpromisoa hartzen duten guztiei, mezu erraz batekin bada ere.

Share Button

GOGOGABETZEKO TENTATUAK

Share Button

EGIN DEZAGUN ZUBI BAT

Beste aldean ikusten bazaitut, gurutzatu egingo naiz zurekin topo egiteko.

Ederra da zubiak egitea gu aurkitzeko.

Share Button

Nire ondoan, zure ondoan.

MODALITATEA   Ikustarazpena     Hara ebaluazioa

MUSIKA  (BraveHert – Love)

Oinarrizko jarrera eserita. Gure arnasketari erreparatuko diogu…mingainaren pisua nabarituko dugu…
Imajinatu zuen ondoan libre dagoen aulki bat duzuela. Zuk asko maite duzun pertsona bat heltzen da eta bertan esertzen da. Sentitu zein atsegina da pertsona horren hurbiltasuna izatea, pertsona hori zure barnean sentitzea. Pertsona hori gogoan duzularik errepikatu:
– Gauzak ondo ateratzea opa dizut.
– Ilusioak bidean lagun diezazula opa dizut.
– Bakea zure bihotzean zabal dadila opa dizut.
– Mila esker nire bizitzara heldu izateagatik.

Pertsona horrek alde egiten du; berriro aulkia hutsik dago. Imajinatu beste pertsona bat hurbiltzen dela. Oraingoan klaseko ikaskide bat da. Zure ondoan eseri da… Imajinatu zeure burua bere ondoan eta esaiozu:
– Gauzak ondo ateratzea opa dizut.
– Ilusioak bidean lagun diezazula opa dizut.
– Bakea zure bihotzean zabal dadila dizut.
– Mila esker nire bizitzara heldu izateagatik.

Ikasle honek ere alde egiten du eta berriz aulkia hutsi dago. Baina laster beste pertsona bat hurbiltzen zaizu; oraingoan, berriz, ez da zure gustukoa, berarekin egotea ez zaizu asko gustatzen, berarekin hitz egiteko arazoak izaten dituzu, . Pentsa ezazu nor izan daitekeen,…zure ondoan eser da, aulkian dago. Errepikatu hurrengo esaldiak:
– Gauzak ondo ateratzea opa dizut.
– Ilusioak bidean lagun diezazula opa dizut.
– Bakea zure bihotzean zabal dadila opa dizut.
-Mila esker nire bizitzara heldu izateagatik.

Azken honek ere alde egiten du. Bakarrik zaude eta isiltasunean jarraitzen duzu; zure arnasketari erreparatzen diozu, unea eskertu egiten duzu.
Amaituta.

Partekatzeko: nola sentitu naiz bisualizazioarekin?

 

Share Button

Etxera itzuliko naiz

Inoiz hanka sartu duzu? Norbaiti min egin diozu? Etxean?…
Ebanjelioak Aita Onaren edo seme oparoaren kontakizunarekin kontatzen digu. Rembrandten koadro ikusgarri honek xehetasun askotan islatzen du eta Cristobal Fonesek bere esperientziatik abesten du.

Guzti honekin gaur ERRAUTS ASTEAZKENA ospatzen dugu eta garizumari hasiera ematen diogu. Bide ona.

 

Share Button

INORK EZ DIT EMATEN ZUK EMATEN DIDAZUNA

Share Button

ONDO SENTITZEN GAITU, BAT EGITEN DUZU?

«Maitatu zuen etsaiak» Mt 5, 38

Share Button

ONARTZEA & ONARTU

Share Button

Barrutik sortzen den hitza

MODALITATEA Erlaxazio pasiboa.  Evaluación Hara

MUSIKA  Granados. Danza española 2 oriental

GIDOIA

(Herbert Benson) Erlaxazioa lortzeko azalpen errazak:

Isiltasunean eseri edo etzan.

Begiak itxi.

Oinak zoruan jarrita, gorputzeko giharrak erlaxatu. Pentsa ezazu hankek eta oinek ohi baino gehiago pisatzen dutela. Sentsazio hori gorputz osoan zehar zabalduko dugu eta arreta jarriko dugu erlaxazioa lortzeko.

Oinekin hasiko gara. Pentsa oso pisutsuak direla, ohi baino askoz gehiago pisatzen dizutela, ezin dituzu mugitu; horregatik zoruan jarriko dituzu. Jarraian nabaritu nola pisu hori mugitzen den, askatasunez, inolako trabarik gabe… aurrera doa. Nabaritu nola nagusitzen den zure gorputz osoan zehar: hanketan, eskuetan, besoetan, tripan eta horrela jarraitu aurpegiko giharretaraino heldu arte.

Arnasa hartu sudurretik. Arnasketari erreparatu, arnasa hartzean esaiozu zeure buruari “bat”, gero “bi” eta horrela

jarraitu… Nahi izanez gero beste hitz bat aukeratzea duzu, adibidez “ESKERRIK ASKO”.

Horrela jarraitu zenbait minututan.

Ez larritu erlaxazio sakonik lortzen ez baduzu. Lasai egon eta itxaron erlaxazioa agertu arte, presaz ibiltzeak ez dizu erlaxazioa lortzen lagunduko. Pentsamendu nahasgarriak sortzen bazaizkizu saia zaitez baztertzen, ez utzi zure arreta bereganatzen eta erreparatu aukeratutako hitzari, arnasketari… Praktikak lagunduko dizu erlaxazioa lortzen.

Idatz dezagun

Zer egin dut? Nola sentitu naiz? Zer ikasi dut?… Aukeratutako hitza…

Share Button

sarrera doan

Share Button