ZUREKIN ESKUTIK

Share Button

Gure pentsamenduak menderatzen ditugu

SINTONIA
MODALITATEA: 
ERLAXAZIO                     Evaluación Hara

MUSIKA: https://www.youtube.com/watch?v=Yrdyhx-nA_g

GIDOIA:
Gure pertsona guztiaren jabe izan gaitezke, gure gorputza, elikadura eta arnasketa entrenatu ditzakegu, baina gure burua da kontrolatzen zailena. Gogogabetzen, estutzen, blokeatzen gaituena burutik kentzea… Ariketa txiki bat egingo dugu gauza bati adi egoten ikasteko, eta saiatuko gara besteek ez gaitzaten «erabat inbaditu» guk nahi izan gabe.
Oinarrizko jarrera.
Oinarrizko jarreran erlaxatzen saiatuko gara.
Arnasari erreparatuko diogu, airea nola sartzen eta ateratzen den, ezertan ez pentsatzen saiatuz.
Baina gure burua mila gauzari adi egon daiteke, sakabanatua eta bizkortua benetan ahitu arte.
Horregatik, gaur pixka bat «etxekotzen» saiatuko gara.
Gure helburua arreta geure arnasketan eta barneko bakean mantentzea izango da.
Ezinbestean entzungo ditugu zaratak, etorriko zaizkigu ideiak, sentsazioak, oroitzapenak, kezkak…
Gure helburura itzultzeko, gure baitan zerbait sortzen denean, haren izena jartzen saiatuko gara, eta haren izena ahoskatu ondoren, identifikatu dugun liburu bat balitz bezala, eta apaleko bere lekuan jarri, eta ahaztu egin zaigu, arnasari erreparatuko diogu berriro.
Adib.: horri esaten diot «hotza», «Nekea», «Azterketa», «Kezka», «Ilusioa», «Ilusioa».
Izena jarri eta aparkatu egingo dugu, arnasari berriro heltzeko.
Eta horrela behin eta berriz, «Isiltasun» garaia gero eta handiagoa izan dadin saiatuz.

Komentatzen dugu:
Erraza izan da? Zerk lagundu dizu? Ezagutzen al dituzu lagundu gabe buruan bueltaka darabilzun ideiak?

Share Button

AHAL DUZU, ZIN EGITEN DIZUT

Share Button

NICK VUJICIC

Share Button

ZUREKIN… SUTAN DAGO GURE BIHOTZA

Share Button

AMETSETAKO POZA

Share Button

Mailakako erlaxazioa

Mailakako erlaxazioa Jacobson II
  1. MODALITATEA   Mailakako erlaxazioa        EBAL

MUSIKA  CHRIS SPHEERIS & PAUL VOUDOURIS – Enchantment
https://www.youtube.com/watch?v=fq-Ht00wsm0

GIDOIA

Aulki batean eseri, eroso sentitu eta ez gurutzatu hankak. Arnasketa sakon osoa egin ezazu; astiro, inolako presarik gabe. Errepikatu. Ondoren gihar multzoak txandaka tenkatu eta lasaituko ditugu. Gihar bat tenkatutakoan, hau erlaxatuago dagoela nabarituko duzu; tentsioa eta erlaxazioaren arteko desberdintasuna kontuan izan. Denboraz, gihar zehatz bat tentsiorik duzun erraz nabarituko duzu eta horrela erraztasunez lortuko duzu erlaxatzea.

Ez tenkatu multzo desberdinetako giharrik, arnasketari eutsi eta begiak itxi. Saia zaitez inolako pentsamendurik ez harrapatzen, burura heltzen bazaizkizu ez hartu, utzi joaten. Tentsio bakoitzak 5 segundo iraungo du, erlaxazioak beste. Zoaz zenbatzen “bat, bi,hiru…”

  1. Eskuak. Ukabilak tenkatu, ondoren erlaxatu. Atzamarrak luzatu eta erlaxatu.
  2. Besoak – bizeps. Bizepsak tenkatu, ondoren erlaxatu.
  3. Sorbalda. Atzerantz eraman itzazu, ondoren erlaxatu.
  4. Lepoa (albokoa). Sorbaldak zuzen eta erlaxaturik dituzularik, burua eskuinetara eraman, ondoren erlaxatu. Ariketa bera egin ezkerretarantz.
  5. Lepoa (aurrerantz). Kokotsa bularrerantz eraman, erlaxatu. (Ez da aholkatzen burua atzerantz eramatea).
  6. Ahoa zabalik duzularik,  mingaina luzatu, erlaxatu. Mingaina atzerantz eraman, erlaxatu.
  7. Begiak. Indarrez zabaldu,erlaxatu. Tentsioak egindakoan begiak, bekokia nahiz sudurra guztiz erlaxaturik ditugula ziurtatu.
  8. Arnasketa. Arnasa hartu, sai zaitez sakonera handikoa izaten. Orduan saiatu arnas apur bat gehiago hartzen, ondoren arnasa bota eta 15 segundotan normaltasunez arnastu. Jarraitzeko, ahal duzun aire guztia bota; apur bat gehiago bota eta, ondoren, 15 segundotan normaltasunez arnastu.
  9. Ipurmasailekoak eta izterrak. Hankak luzatu eta altxatu (10cm. inguru), sabela tenkatu barik, ondoren erlaxatu.
  10. Sabela.Barrurantz sartu, erlaxatu. Oraingoan kanporantz eraman, erlaxatu.
  11. Oinak. Behatzak estutu (oinak altxatu barik); erlaxatu. Behatz-puntak gorantza jarri, ondoren erlaxatu.

AMAIERA zure gorputz osoa erlaxaturik nabaritu behar duzu; hala ere, alderen batek oraindik tentsioa duela sumatzen baduzu ariketa errepikatzea daukazu. Gorputz osasuntsua eta energiaz beterik dugula eskertuko dugu.

Share Button

NOLANAHI ERE

Share Button

BIZI GURI BIZIA EMATEKO

Share Button
Share Button