Gaur Brad Cohen ezagutuko dugu; hobeto ezagutu nahi baduzu bilatu Youtuben. Gizaki guztiok bereziak gara, imitaezinak. Baina berezitasun horretan oztopoa ikusi beharrean zergatik ez diogu geure buruari hurrengo galdera botatzen: Zertan lagun dezakegu?
Autor: rafaal
Irakasleak adi, mesedez
Abenduaren 18 eta 19an MeneJoven ordezkariak elkartu ginen eta bilera horretan landu genuen gai bat goizeko otoitza edo maximak izan ziren. Ekimen horretan ordezkariek ere laguntzen dute: iradokizunen bitartez, gogoratzen, zuzentzen,…Entzun dezagun irakasleei idatzi zieten gutuna:
Gutun honen bitartez irakasleei azaldu nahi diegu zergatik hasi nahi dugun eguna maxima bat ikusten edo hausnarketa egiten
- Eguna erlaxatuago hasten laguntzen digutelako.
- Maxima askok hausnarketa bultzatzen dute; beste batzuk oso egokiak izaten dira ikasleen motibazioa suspertzeko. Honi esker beste ikuspegi batzuk daudela ikasten dugu. Beste batzuek pertsona hobeak izaten laguntzen digute. Zenbaitetan lanak nahiz esfortzuek merezi dutela ikusi dugu, azkenean helburua lortzen baituzu.
- Ez delako gauza bera klasean sartu eta hasi gaiak lantzen edo sartu eta izan bost minutu lasaitzeko eta hausnartzeko.
- Maxima batzuk egunerokotasunaren ingurukoak ziren; hauek oso baliogarriak izaten dira munduan gertatzen ari dena ulertzen laguntzen baitigute.
- Sentimenduak eta irudimena bultzatzen dituztelako.
Beste kontu bat, gehien gustatzen zaizkigunak bideoak dituztenak izaten dira; hori ere kontuan izan, mesedez. Zergatik? Hauek erraztasun handiagoz lortzen baitute gure arreta, eta askoz erosoagoa baita bideo bat ikustea albiste bat irakurtzea baino.
Eta MeneJoven topaketan egindakoa ikus dezazuen hurrengoa duzue:
Erreakzionatu
Eta guk zer egingo genukeen? Klasean, etxean, ,… gertatzen diren antzeko gauzekin zer egiten dugu?
Zerbait egizu
(Portugaleteko ikastetxeko ikasle batek proposaturikoa)
Ba al dago aldatuko zenukeen zerbait? Kanta honek gogorarazi nahi digu ez dugula denbora alferrik galdu behar, eta zerbait aldatu behar dugula uste badugu horren alde borrokatu behar dela. Denbora aurrera doa eta ez badugu ezer egiten gauzak ez dira berez aldatuko. Hortaz, Altxa zure eskua eta aldatzeko zerbait egizu.
Nork ematen du gutxien?
Hurrengo bideoa ez da erraza ikusten. Europan dauden gobernariez dihardu, gobernari horiek gu ordezkatzen gaituzte eta gure iritziaren araberako erabakiak hartzen dituzte. Hori dela eta, gure iritzia oso garrantzitsua da eta bideo honi esker gure iritzia osatu ahal dugu.

