Esanguratsua den esaldia aukeratu:
Me-note: gorde ezazu.
Esanguratsua den esaldia aukeratu:
Me-note: gorde ezazu.
Pertsonez inguraturik bizi zara, haiekin ikasten duzu, hitz egiten duzu eta ondo pasatzen duzu. Haietariko batzuk oso garrantzitsuak dira zuretzat. DBHko ikasle batek proposaturiko kanta honen bidez, aipatutako pertsona horietariko bat hautatu, entzun bitartean pentsatu zein garrantzitsua den, bera gabe zure bizitzak zentzua galdu duela ematen duela, bizitzek gogoa ematen dizula…
(DBHko ikasle batek proposaturikoa)
Zenbaitetan bakarrik zaudela pentsa dezakezu, triste zaude, lagunik eta laguntza gabeko pertsona zarela uste duzu,.. Zuetariko batzuek pentsa dezakezue maitasunik gabe bizitzea posiblea dela, maitasuna ez dela hain garrantzitsua, maitasunak ez duela ezertarako balio,… baina pertsona oker dabiltza. Maitasuna gauza guzien gainean dago eta gure bizitzak argiztatzen ditu. Maitatu eta maitatuko zaituzte, horixe baita zoriontasuna lortzeko erarik eraginkorrena.
Hausnarketa hau egiteko hurrengo bidean oinarritu nintzen, bertan ikusiko duzue maitasuna adierazteko eta erakusteko aukera asko dagoen. GUSTATZEA ESPERO DUT.
MAITASUNA LEKU GUZTIETAN DAGO
Maitasuna lore bat bezalakoa da,
zaindu ezean ihartu egiten da.
Baina zainduz gero,
lorerik politena bihurtuko da.
Bakarrik bazaude, triste
zure ondoan egon nahi duen pertsona alaia
aurkitu behar duzu.
Sinesgaitza bada ere,
guztiok gure bizitzan inoiz tristura ezagutu dugu,
maitasuna duenak zaindu behar du
bizirik iraun dezan.
AURKEZPENA PREZI
Zein iruzkin edo komiki iruditzen zaizu deigarriagoa? Bat datoz zure egungo inguruarekin?
HAUESTERRE-EGUNA
Gaur denboraldi berezi bati hasiera emango diogu; Garizuma alegia. Berrogei egun ditugu Jainkoaren bizitzaren azken egunak, Gurutzerako bidea hain zuzen, ezagutzeko. Inolako dudarik gabe oso bide zaila eta gogorra, MAITE ZAITUT esateko duen era da, besoak zabalduko dizkigu , baldintzarik gabeko besarkada oparitzeko. Ez da presarik, nahiz eta asko berandutu gure zain egongo da.
Dani Martinek uste du bizitza POLITA dela; nahiz eta batzuetan “zerbait kentzen digun”, “despistatu egiten den”,…Zer eskertu nahi dio kanta honek bizitzari?
Eta nik, zer eskertu nahi diot neure bizitzari? Atsegina dena baino ez? Egoera gogorrak eta desatseginak badaude ere, uste duzu bizitza polita izan daitekeela?
Me-note: Azken aste hau gogora ezazu eta idatz itzazu eskertu nahi dituzunak, bizitza polita dela sentitu duzunean.
Bere lehen aharrausia, bere lehen panpina, lehen urratsak erori gabe, lehen “aita” edota “ama”,… Jaioberri batzuek eguneroko bat daramate besopean, non gurasoek haurtzaroko une aipagarrienak idazten dituzten. Zion umeak ere bazuen bat; hala ere, mundu honetara heldu zenerako bazuen heriotzarako unea zehazturik: Edwards delako gaixotasuna. Oso gaixotasuna arraroa da eta bizirik irauteko oso aukera gutxi eskaintzen duena. Eritasun honek oso arazo larriak eragiten dizkie bihotzari nahiz giltzurrunei.
Nahiz eta iragarpenak oso txarrak izan, Zion jaio zen. Bere amak besoetan hartu zuenean Illinoiesko (EEBB) medikuek esan zioten ordu gutxiren buruan hilko zela. Baina borrokalari txiki honek bederatzi egunetan bizirik iraun zuen. Egun horietan bere gurasoek, John eta Robbyn Blickek, amore eman beharrean une guztiak ospatu nahi izan zituzten eta egun horietan bizi izandakoa jaso eta grabatu zuten bideo itxurako egunerokoa sortuz. Zionen bizitza sei minutuko grabazioan sartzen da; hala ere Zionek aukera izan zuen lau anai-arrebekin lo egiteko; tapauki berri bat estreinatzeko, panpina bat besarkatzeko. Egunak ospatzeko tarta bat ere izan zuen.
Zion urtarrilaren 11an jaio zen eta hil bereko 21ean hil zen. Oso bizitza motza, motzegia; baina guraso, anai-arreba eta ospitaleko langileei esker maitasunez beterikoa. “We love Zion” irakurtzen zen lo egiteko erabiltzen zuen kuxin batean. Orain sehaska hutsik dago eta bizitzeko gogo horiek pertsona askoren bihotzean bizirik diraute.
Neska ezagutzen al duzu? Hasieran nondik dabil? Zer irakasten digu?
Goya animazio saria lortu duen bideo polit hau eskertzen dugu.
Me-note: Nola sentitzen naiz bideoa ikusitakoan? Irribarre batez amaitzen zaigu!!! Zer iradokitzen dizu?
Jesusek muga oso urrun jarri zuen. Mintzen gaituztenak, lapurtzen digutenak, izorratzen gaituztenak maitatzeko eskatzen digu, baita barre egiten digutenak ere. Burutik dagoela esan genezake baina hauxe da Ebanjelioak eskaintzen digun jakinduria; gure esku dago hartzea edo baztertzea.
(Batxilergoko 1 mailako ikasle batek proposatutakoa)
Beti ez ditugulako gauzak gogoz egiten, beste momentu baterako uzteko aitzakiak erraztasun handiz aurkitzen dituzulako. Zenbaitetan, nahiz eta saiatu emaitzarik lortzen ez duzula ematen duelako,…
Haz clic en la solapa roja, parte superior derecha, si quieres dejar un comentario contestando la carta a Casimiro y se lo haremos llegar a la comunidad, familias… de nuestros colegios de S. Borja (Bolivia) GRACIAS