ZERTAN USTE DUZU?

Share Button

Let it be

Share Button

IZAN OGIA, ELIKATZEN DUENA

Share Button

igoera da

Miley Cyrus bere ametsez zerbait kontatzen digu, amets egin dezagun!

b

Share Button

GUTUN BAT DAGO ZURETZAT

Ikasturte hasiera honetan gutun bat helarazi nahi dizuegu. Hezitzaileei eta ikasleei zuzenduta dago. Menejoven ordezkariek joan den ikasturteko maiatzeko batzarrean ikasturte berrirako idatzi zuten:

MENEJOVEN ORDEZKARIEN GUTUNA

Símbolo de sobre de correo. Línea de dibujo simple icono negro de una carta  en un sobre cerrado. | Vector Premium

Share Button

MILIOI BAT AMETS, MUNDUA ALDATZEKO

Share Button

HARA – “Oinarrizko jarrera”

MOTA  Erlaxazioa

MUSIKA: Maurice Ravel  Pavane for a Dead Princess

 NOLA EGIN (Beharreko prestakuntza hurrengo saioetarako)

Hara saioetarako sarrera:
Ikasturtea hasi berria dugu eta aurten esperientzia desberdin bat bizitzera animatu nahi zaituztegu. Gogoeta batzuk egiteko beste modu bat. Zuen barneko gauzarik baliotsuena aurkitzen, ezagutzen, sentitzen lagundu nahi dizuegu. Barnealde horrekin topo egiten lagundu nahi dizuegu. Hori dela eta, ildo horretan astean behin eta ikasgai jakin batzuetan gogoetaren bat egiteko asmoa dugu. Bide luze eta astitsua hasten dugu gaur, bide aberats eta pozgarria izango delakoan. Izan ere, gureganako bidea da, gure alde jatorrenetik besteekin elkartzera eta loturak sortzera eramango gaituen bidea hain zuzen ere.

Oinarrizko jarrera:
Gaur erlaxaziorako oinarrizko jarrera ikasiko dugu. Hurrengo saioetan erlaxatzen ikasiko dugu, gure irudimenaz bidaiatzen, arreta biltzen, geure burua zaintzen.
Prest zaudete? Gogorik ba al duzue? Guztiok ahalegindu beharko ginateke guzti-guztiok eroso sentitu ahal izateko. Erreza da eta merezi izango du.

Eseriko gara.

  1. Hankak angelu zuzenean, oinazpiak lurrean, apur bat bereizita.
  2. Bizkarra bizkarraldera egokitu, zuzen baina ez zurrun, lepoa pixka bat tenkatu, gure gainean puztuki bat balego bezala gure burutik emeki tiraka.
  3. Besoak mahai gainean edo zintzilik albo banatan. Sorbaldak igo eta jaitsi bi aldiz.
  4. Izan konfiantza, itxi begiak eta, ahal baduzu, ahaztu inguruko guztia (zarata, ahotsak, beste ikasgelak). Edozer gerta daiteke, baina zuk zeure baitan bildu ahal duzu arreta osoa.

Arreta jarriko dugu gure arnasketan:

  1. Zeure arnasketa sentitu, aldatu barik, nola aire hotza sartzen den sudur zuloetatik eta nola irteten den, epel.
  2. Arnasketa moteltzen, lasaitzen, sakonago egiten saiatu, baina esfortzu barik.
  3. Arnasketa abdominala egin, hau da, airea hartuta, sabel aldera eraman eta horixe puztu, ez bularra.
  4. Errepikatu behin baino gehiagotan arnasketa mota hori.
  5. Arnasa hartu bitartean, ekarri gogora hitzen bat, eta errepikatu arnasaldi bakoitzean. Izan ahal da izen bat, aurpegi bat, kolore bat, sentipen bat… Adibidez, BAKEA, otoitz bat…

Badago, nahikoa izan da gaurkoz (laburregi izan bada eta denborarik baldin badago, berdin errepikatu ahal da zutik)

Hausnarketa
Oso erraza izan da, baina, nola sentitu zarete? Zailtasunik izan duzue? Interesgarria iruditzen zaizue bide berri hau ibiltzea?
Ariketa hau nahi duzuen guztietan egitera animatzen zaitugu, modu erraz eta diskretuan, zeure buruarentzat, metroan, etxean. Nahi baduzu, otoitz egiteko edo beste pertsonak gogora ekartzeko unea izan ahal da, arnasaldi bakoitzean Jauna, Aita edo pertsona horren izena errepikatuz.

Share Button

Hemen ez gertatzeak ez du esan nahi gertatzen ari ez denik.

Bihar errefuxiatuen nazioarteko eguna da.

Share Button

Maitatzeko jaioak gara

Share Button

LEHENENGO AUKERA

Share Button