Urritasuna duten Pertsonen Nazioarteko Eguna dela eta, larunbat honetan, abenduak 3, María Corrientora Hezkuntza Bereziko Ikastetxeak eta Garrigou Fundazioak bideo hau kaleratu dute, «Maldita Nerea» ren «Galtzerdiak» abestiarekin. «Izan zaitez beti zuk nahi duzuna» leloa abestiko esaldi batzuetatik hartua dago.
Autor: rafaal
prest egon
aurreratu
OPARIRIK ONENA
bizirik nahi dugu elkar
Arima osasuntsua gorputz osasuntsuan
MOTA Erlaxazio progresiboa |
MUSIKA Enchantament 2 |
NOLA EGINEseri eroso aulki batean, hankak gurutzatu barik. Egin, astiro, arnasketa sakon bat. Orain berriro. Gero, txandaka, gihar batzuk tenkatu eta erlaxatu. Hori egin ostean, giharra tenkatu aurretik baino erlaxatuago egongo da. Arreta giharretan bilduko dugu, nola tenkatu eta nola erlaxatu egiten diren sentituz. Apurka-apurka sumatuko dugu gihar jakin baten tentsioa eta, ondorioz, gai izango gara tentsio hori murrizteko. Lantzen ari garen giharrak bakarrik tenkatu behar ditugu, ez beste talde batekoak. Ez dugu arnasketa gelditu behar, ezta hortzak edota begiak estutu. Arnastu astiro eta erregulartasunez eta pentsatu soilik tentsio eta erlaxazioaren arteko desberdintasunean. Tentsio bakoitzak 5 bat segundoz iraun behar du; erlaxazio bakoitzak ere, 5 bat segundoz. Zenbatu “1, 2, 3…” Kontuz ibili behar gara lesioren bat edo giharrak zurrun baditugu. (Denbora gutxi baldin badugu, atalen bat ez dugu egingo)
AMAIERA: Gorputz osoa sentitu behar dugu erlaxatuta. Eskertu sentipen hori eta gorputz osasuntsua eta biziz beteta duzula. |
EZJAKINARI ENTZUNGOR EGITEA
Batzuek uste dute beren iritzia egia dela, hain egia non askok berak bezala pentsatzen duten… hainbestek, non berdin ikusten ez dutenak oker baitaude eta ez baitute merezi entzutea. Honek EZJAKIN bihurtzen ditu, pentsatzen dutena, dakitena esaten duten ahotsak bakarrik entzuten baitituzte, eta berriz ere beren buruari arrazoia ematen diote zirkulu itsugarri autoerreferentzial batean.
Ez da erraza, agerikoa dirudi, baina oso erraza da EZJAKINTASUN zirkulu horietako batzuen barruan egotea konturatu gabe eta erabat konbentzituta DAKIGUNAK direla.
(Si el día 25 visteis el video contra la violencia de género «¿ES NORMAL?» visualizar el de MENESIANOS EN ESPAÑA y viceversa)


