Otsailaren 4an Minbiziaren Aurkako Munduko Eguna ospatzen da, Osasunaren Mundu Erakundeak sustatuta
Minbizia pairatzen duenari ez ezik, bere ingurune hurbilenari ere eragiten dion gaixotasuna da. Horregatik, guztiok parte hartu behar dugu gai horretan. Hauxe litzateke 2021erako jardunaldiaren leloa: «Elkarrekin, gure etorkizunaren alde».
Ez nintzen inoiz jaio… (Barne-hezitzailea eta Menesianosen laguna den Elena Andresengandik hartua).
1948ko egun berean arima handi bat hil zuten New Delhin: Mohandas Karamchand Gandhi.
Beste askok bezala, Gandhiren bizitza ezagutu nuen eskolan. Urte batzuk geroago, neure kabuz hurbildu nintzaion autobiografiaren eta beste irakurketa batzuen bidez. Liluratu egin ninduen. Ikaratu egiten ninduen eta oraindik ikaratu egiten nau mundu honetan bera bezalako norbait bizi izan dela pentsatzeak. Txundituta utzi ninduen hilketaren egunean jaioa nintzela jakiteak. Ordudanik nire urtebetetzea bereziagoa iruditu zitzaidan, Gandhiren urratsak jarraitzeko gonbidapen bat bezala.
Gaztetatik sentitzen dut bakearen eraikitzaile izateko deia. Bokazio hori nire bizi-testuingurutik dator, baina baita Gandhik nigan utzitako arrastotik ere.
Ez dut ulertzen haren irudia, haren sakontasun pertsonala ez ezagutaraztea. Mundu justuago baten aldeko konpromiso sozialetatik eta borroka baketsutik aldentzea dela dirudien gure garai gorabeheratsuetan, gizon txiki hau fisikoki baina barrutik handia, eredu bat izan liteke, inspirazio bat, maisu bat.
Erakuts diezagukeen gauzetako bat da maitasunera irekitako bihotz bat, bere erlijioa edozein dela ere, berehala sartzen dela guztiekin komunioan. Gandhik ondo ezagutzen zuen kristautasuna, Biblia irakurtzen zuen, ez zen gizon itxia bere munduan, bere arrazan, bere fedean… unibertsala zen gizon eta emakume handi guztiak bezala.
Gizaki handi honen legatuaren partikula ñimiño bat bildu eta Bizitzak eramaten nauen lekura eraman nahi dut.
Nazio Batuek urtarrilaren 24a Hezkuntzaren Nazioarteko Eguna. Hezkuntza funtsezkoa da garapen jasangarrirako.
Garapen Jasangarrirako 2030 Agenda onartu zenean, nazioarteko komunitateak onartu zuen hezkuntza funtsezkoa dela bere 17 helburuak lortzeko. Garapen Iraunkorraren 4. helburuak, zehazki, helburu hau du 2030erako: «Kalitatezko hezkuntza inklusiboa eta ekitatiboa bermatzea eta guztientzako etengabeko ikaskuntzarako aukerak sustatzea».
2020rako leloa honakoa da: «Ikaskuntza herrientzat, planetarentzat, oparotasunarentzat eta bakearentzat»
Jesusek, Galileako itsasbazterretik igarotean, Simon eta honen anaia Andres ikusi zituan sareak uretara botaten, arrantzaleak ziran-eta. Jesusek esan eutsen: – «Zatoze Nigaz, eta giza arrantzale egingo zaituet». Hareek bat-batean sareak itzi eta jarraitu egin eutsoen. (Mk 1, 15)
Traineru estropada batean, Orioko Sandra Piñeirok berak gidatzen duen arraunari eusten dion toletea apurtuko du eta ezin izango du bere kideekin arraunean jarraitu. Ezin du arraunean egin. Karga bat da.
Bizitza solidarioan, justiziaren aldeko borrokan ez dago inor soberan. Guztiok, ahulenak bereziki, beharrezkoak gara bizitzaren karrera honetan.
El mundo te necesita, no te duermas, compañero,
que este viaje lo hacemos juntos cantando, soñando y riendo.
Que no se nos quede nadie en medio de esta aventura,
que vamos a cambiar el mundo aunque diga que es locura.
Y LO HARÉ CONTIGO QUE SOLO NO PUEDO
Y LO HARÉ CON OTROS, Y LO HAREMOS JUNTOS
PORQUE ASÍ NO HAY MIEDOS (BIS)
Cantamos a la vida que no queremos barreras,
que acaben las injusticias y que cuidemos la Tierra.
El mundo es cosa de todos y no solo de unos cuantos,
así que, ponte las pilas, vamos a vivir la vida.
Mira siempre la vida, sin miedo, con valentía,
no te quedes ahí parado que la vida son dos días.
Que no se nos quede nadie en medio de esta aventura,
que vamos a cambiar el mundo aunque digan que es locura.
Aita Santuak hasten den urte berri honetan erronka berri bat proposatzen digu: anaidiago izatea. «Egin dezagun amets gizateria bakar gisa, guztiok babesten gaituen lur honen beraren seme-alaba gisa, bakoitza bere fedearen edo sinesmenen aberastasunarekin, bakoitza bere ahotsarekin, guztiak anai-arrebak»