Askatasuna nagusi dadila

Berrio-Otxoa ikasle batek hurrengo kanta proposatu digu. Ez dakit Magic Magnok horrela azaltzen duen baina bere kanta otoitz bihur dezakegu, goiz honetan ikastetxe guztiak elkartuko dituen otoitza hain zuzen ere.

“Zorionekoak ezer espero gabe ematen dutenak, ahaztu gabe jasotzen dakitenak”

Share Button

Jainkoa “irentsi”

Atzo “Corpus Cristi” eguna ospatu genuen, Eukaristia eguna alegia. Jainkoa “ogi zein ardo” bihurtutik. Gerta daiteke sakramentu hau ongi ez ulertzea; egia esan ulertzeko gauza gutxi dago. Izan ere norbaitengan sinesteko gonbidapena da, zergatik gogortzekoa: Jainkoa gurekin dagoela, gure ondoan dugula, bere maitasuna bizi eta gogora eta elkarbana dezagun. Jainkoa “irensten dugunean “ baimena ematen diogu gure barnean sartzeko, bere maitasuna nahiz pentsaera gure bihotzean nagusi daitezen. Egia da zenbaitetan “irentsi” hori oso zaila egiten zaigula eta askotan lagundu beharrean oztopoak jartzen dizkigu barkarazten eta maitarazten digulako.

Cuenta conmigo – CSC B

Share Button
Share Button

Zuek lekukoak izango zarete:

Zergatik larritzen zarete? Zergatik sortzen zaizkizue dudak? Entzun dezagun mutil honek bizi izandakoa, orain egin nahi duena,…

“Nik besteentzat tresna bihurtu nahi dut, besteek dituzten oztopoak gainditzen lagunduko dien tresna, alegia”

Share Button

ESKERRAK EMATEKO ITZULI DA

“sendaturik zegoela ikusita buelta eman eta,… Jainkoaren aurrean belaunikatu zen eskerrak emateko”

Inori zure esker ona erakutsi nahi diozu? Edo uste duzu ez diozula inori ezer zor? Idatzi /pentsatu lagundu dizuten pertsonen izenak, edo zure ondoan Egon direnenak,… ahal duzuen ez galdu eskertzeko aukera!

Share Button

FEDEDUNAK IZANGO BAGINA EDOZEIN GAUZAU ERALDATUKO LITZATEKE

Ikusiko duzun bideoak sinesteko bi era konparatzen ditu. Ez da ulerterraza, beraz arreta jarri.

VIDEO

Fedea: INTERESAGATIK SINESTE, ongi datorkidalako, arazoak konpontzen dizkidatelako,…

FEDEA: INTERESIK GABEKOA, baldintzarik gabea, pertsona nahiz Jainkoarengan sinestea , nahiz eta oso erabilgarria ez izan. Ez dago inolako trikimailurik, baina bizitza, harreman, arazo, zailtasunei,… aurre egiteko baikortasunez jokatzen baduzu dena aldatu egiten da.endearengan sinesten duzunean, BERARENGAN sinesten duzunean.

“Si tuvierais fe como un granito de mostaza…” (Lc 17, 10)

 

Share Button