HUMAN pelikularen zati bat; Yann Arthus-Bertranden pelikula.
Arazoak, minak, galerak,…egonda ere, edalontzia erdi beteta ez ezik, ederra ere badela ikusten ikasi beharko genuke.
HUMAN pelikularen zati bat; Yann Arthus-Bertranden pelikula.
Arazoak, minak, galerak,…egonda ere, edalontzia erdi beteta ez ezik, ederra ere badela ikusten ikasi beharko genuke.
Adibide txiki batzuk, segundo batzuk,…sufritzen dutenak, amets egiten dutenak gogoratzeko..
Gaur Brad Cohen ezagutuko dugu; hobeto ezagutu nahi baduzu bilatu Youtuben. Gizaki guztiok bereziak gara, imitaezinak. Baina berezitasun horretan oztopoa ikusi beharrean zergatik ez diogu geure buruari hurrengo galdera botatzen: Zertan lagun dezakegu?
Abenduaren 18 eta 19an MeneJoven ordezkariak elkartu ginen eta bilera horretan landu genuen gai bat goizeko otoitza edo maximak izan ziren. Ekimen horretan ordezkariek ere laguntzen dute: iradokizunen bitartez, gogoratzen, zuzentzen,…Entzun dezagun irakasleei idatzi zieten gutuna:
Gutun honen bitartez irakasleei azaldu nahi diegu zergatik hasi nahi dugun eguna maxima bat ikusten edo hausnarketa egiten
Beste kontu bat, gehien gustatzen zaizkigunak bideoak dituztenak izaten dira; hori ere kontuan izan, mesedez. Zergatik? Hauek erraztasun handiagoz lortzen baitute gure arreta, eta askoz erosoagoa baita bideo bat ikustea albiste bat irakurtzea baino.
Eta MeneJoven topaketan egindakoa ikus dezazuen hurrengoa duzue:
Eta guk zer egingo genukeen? Klasean, etxean, ,… gertatzen diren antzeko gauzekin zer egiten dugu?