Errukia bizi

Merezi duten jarrerei erreferentzia egiten dieten zenbait ADITZ proposatu nahi dizkizuegu. Errukia bizi ahal izateko egin dezakegunarekin lotura dute. Horiek bizitzeko Jainkoak eta nire ondoan dauden guztiek behar naute.

mensianosJainkoak egun berri bat eskaintzen badizu, egunsenti horrekin batera beste aukera bat duzu. Eta zuk zergatik ez diozu zeure buruari aukerarik eskaintzen?

Share Button

Askatasuna zabal dadin

Berrio-Otxoa ikastetxeko ikasle batek hurrengo kanta proposatu digu. Ez dakit Magic Magnok horrela planteatzen duen, baina uste dut kanta hau otoitz bihurtzea daukagula.

Share Button
Share Button
Share Button

Norazko berberari begira

“Maitatzea ez da elkarri begiratzea, baizik eta norazko berberari begiratzea.”

– Antonine de Saint-Exupery –

Share Button

Bidaia bereko partaideak gara

Gure planeta mila gauzaz osaturik dago, zein da gehien baloratzen duzuna?   Bidaia zoragarri honetaz gozatu.

Share Button

Elizaren haziak

Erlijio kontuak direla eta, jazarpenak eta sarraskiak izan direlako albisteek harritzen gaituzte. Horrelakoetan hil diren guztiei omenaldia egin nahi die kanta honek.

Share Button

Barneratu bizipen berriak ezagutzeko

Tristura, bakardadea,… heltzen direnean, zutitzen da bertan murgiltzeko.

Egoera zaila bada ere, adi egoten da, konfiantza dauka, isilik egoten da,…bere baitan duen argi bat aurkitu arte. Argi horri esker gauzak beste era batera uler ditzake.

DENBORA HARTU.

Une batez geure burua
baztertu behar dugu
lagun hurkoarengan pentsatzeko.

Share Button

Maitemintzen ari naiz

Hurrengo bidearen kanta proposatu nahi dizuet. Gure arteko desberdintasunik ez dagoela aldarrikatzen duelako; garen bezalakoak bereziak garelako azpimarratzen duelako eta ezinbestekoa delako geure burua den bezalakoa onartzea. Agian zure ezaugarriren bat aldatuko zenuke gogoko ez duzulako, baina berezitasun hori izan daiteke, hain zuzen ere besteei gustatuko zaiena. (Berrio-Otxoa ikastetxeko ikasle batek proposaturikoa)

“gaixotasunei aurre egiteko biderik onena MAITASUNA da”

Share Button

Horiek bezalako ondoriorik ez zenuke atera beharko.

Zenbaitetan gure konplexuak direla eta, gaizki ulertuak izaten ditugu eta besteek pentsatzen ez dutena ulertarazten digute.

Share Button