Sin categoría
ZER IZAN NAHI DUZU?
“Pertsona guztiei esker zerbait ikasi dut; baita, ustez, irakastekorik ez zutenei ere”
ZENBAIT UNETAN ERABAKIAK HARTU BEHAR DIRA.
DBHko ikasle batek proposaturikoa.
Carlota, youtuber, lagun baten narrazioaren bidez bideo bat sortu zuen. Bertan erabaki garrantzitsuez, gure bizitza nahiz etorkizuna jokoan daudelako hartu beharrekoak diren horietakoez, mintzatzen da. Honek , muga gainditzera animatzen duen norbait ere gogorarazten dit; Jesus Nazarenekoa hain zuzen ere. Honen mezuak zera zioen: “zatoz, jarrai nazazu” Honek Carlotarekin inolako zerikusirik ez badu ere, izan ere Carlotak dio ez dela fededuna, biek bizitzeko gogo ikaragarriak erakusten dizkigute.
Zure handitasuna zaindu
BAI EDERRAK GAUZA TXIKIAK!
Hezitzaile batek proposaturikoa. Kaixo, gabon! Bideo hau hautatu dut nire familiak zenbait kide minbiziak jota hil direlako eta jendeari errealitate hau hurbiltzea gustatuko litzaidake.
Bakea zure bihotzean nagusi dadila
Bihotza kremailera bezalakoa dela esan daiteke, nahi dugunean ixten eta irekitzen duguna. Zure esku dago bakeari kremailera zabaltzea; zure bizitza bideratzeko aukera eskaintzea.DBHko ikasle batek proposaturikoa.
Gauzak ez dira ikusten diren bezalakoak.
Gu geu garen bezalakoak ikusten ditugu.

Zinemari esker egoera idealak eta fantasiaz beterikoak ezagutu ahal ditugu.
Baina bizitzak berak askotan fikzioa gainditzen du. Egunerokoa oso bizia izan
daiteke, nahiz eta askotan errutinak itotzen gaituen
Hasi dugun urte berri honek aukera ezin hobea eskaintzen digu gure pelikula
sortzeko, geure gidoia idatzi ahal dugu, protagonistak, lekuak nahiz abenturak
guk geuk hautatzeko aukera dugu; hortaz aprobetxa dezagun:
Guztiok desberdinak gara baina helburu bera dugu
DBHko ikasle batek berriro Macaco abeslariaren kanta hau proposatu nahi digu; baina oraingoan zerbait berezia dauka: bideoan parte hatzen duten guztiek zerbait berria kontatu nahi digute Parte hartu nahi duzu?


