Zinemari esker egoera idealak eta fantasiaz beterikoak ezagutu ahal ditugu.

Baina bizitzak berak askotan fikzioa gainditzen du. Egunerokoa oso bizia izan

daiteke, nahiz eta askotan errutinak itotzen gaituen

Hasi dugun urte berri honek aukera ezin hobea eskaintzen digu gure pelikula

sortzeko, geure gidoia idatzi ahal dugu, protagonistak, lekuak nahiz abenturak

guk geuk hautatzeko aukera dugu; hortaz aprobetxa dezagun:

Share Button
Share Button

Guztiok desberdinak gara baina helburu bera dugu

DBHko ikasle batek berriro Macaco abeslariaren kanta hau proposatu nahi digu; baina oraingoan zerbait berezia dauka: bideoan parte hatzen duten guztiek zerbait berria kontatu nahi digute Parte hartu nahi duzu?

Share Button

Karitatezko keinu bat bukaerarik gabeko kiribil bihurtzen da.

Zer jaso zenuen atzo? Eta zuk zer eman dezakezu gaur?

Share Button

«HEZIKETA ARMARIK BALIOTSUENA DA»

Ostiral honetan pelikula berria estreinatuko dute, baina nekez ikusiko dugu. Bertan munduko lau lurraldetako ume irribarretsuak agertzen dira eskolarako bidean. Ez ditugu hemengo umeekin alderatuko, baina bai hobeto ezagutu eta urrun egonda ere, ikaskide bezala sentitu.

 

[http://www.youtube.com/watch?v=AiiZxkU-Bis]

Share Button

Gehien behar dutenak maitatu

Jauna, ¿noiz ikusi zintugun gose eta jaten eman genizun; egarri eta edaten eman genizun? 

Noiz ikusi zintugun bidean eta aterpea eskaini genizun? Biluzik eta arropa jantzi genizun? 
Noiz ikusi zintugun gaixorik eta bisitan joan gintzaizkizun?.
Eta Erregeak erantzungo die: nire anai-arreben txikienekin egin zenuten bakoitzean nirekin egin zenutela ziurtatzen dizuet”

Share Button

Bizitzak egun berria oparitzen digu

Zoriontasuna gripea bezalakoa izaten da, eskerrik asko ni kutsatzeagatik!!!

Share Button

Mila esker 2014 bidaia nirekin batera egiteagatik

«Bidaiaren arrakasta gugan dugun onena elkarbanatzean datza,….»

Share Button

Share Button

ZUREKIN EGOTEKO GARAIA

Uste genuen iragarki hau gurasoei zuzenduta zegoela eta horregatik ez zela egokia ikasleekin lantzeko baina DBHko ikasle batek helarazi zigun eta hurrengo galdera proposatu zigun: Zer da benetan nahi duguna?

Zuk zein eskutitz aukeratuko zenuke? Gure bizimodua dela eta, normalean aukera gutxi izaten dugu familiarekin egoteko baina,zer egin dezakezu senitartekoen arteko uneak ugariagoak izan daitezen?

Share Button