Gu geu garen bezalakoak ikusten ditugu.

Gu geu garen bezalakoak ikusten ditugu.

Zinemari esker egoera idealak eta fantasiaz beterikoak ezagutu ahal ditugu.
Baina bizitzak berak askotan fikzioa gainditzen du. Egunerokoa oso bizia izan
daiteke, nahiz eta askotan errutinak itotzen gaituen
Hasi dugun urte berri honek aukera ezin hobea eskaintzen digu gure pelikula
sortzeko, geure gidoia idatzi ahal dugu, protagonistak, lekuak nahiz abenturak
guk geuk hautatzeko aukera dugu; hortaz aprobetxa dezagun:
DBHko ikasle batek berriro Macaco abeslariaren kanta hau proposatu nahi digu; baina oraingoan zerbait berezia dauka: bideoan parte hatzen duten guztiek zerbait berria kontatu nahi digute Parte hartu nahi duzu?
Zer jaso zenuen atzo? Eta zuk zer eman dezakezu gaur?

Ostiral honetan pelikula berria estreinatuko dute, baina nekez ikusiko dugu. Bertan munduko lau lurraldetako ume irribarretsuak agertzen dira eskolarako bidean. Ez ditugu hemengo umeekin alderatuko, baina bai hobeto ezagutu eta urrun egonda ere, ikaskide bezala sentitu.
[http://www.youtube.com/watch?v=AiiZxkU-Bis]
Jauna, ¿noiz ikusi zintugun gose eta jaten eman genizun; egarri eta edaten eman genizun?
Noiz ikusi zintugun bidean eta aterpea eskaini genizun? Biluzik eta arropa jantzi genizun?
Noiz ikusi zintugun gaixorik eta bisitan joan gintzaizkizun?.
Eta Erregeak erantzungo die: nire anai-arreben txikienekin egin zenuten bakoitzean nirekin egin zenutela ziurtatzen dizuet”
Zoriontasuna gripea bezalakoa izaten da, eskerrik asko ni kutsatzeagatik!!!
«Bidaiaren arrakasta gugan dugun onena elkarbanatzean datza,….»