Zoritxar saihestezinaren aurrean erakusten duen baikortasuna mundua ikusteko era bilakatu da. Orainaldiaz gozatzea ezinbestekoa da, ez baitakigu bihar zer gertatuko den. «Bedeinkatua izan naizela sentitzen dut maite ditudan pertsonekin egunero egoteko aukera baitut. Austin aquariumera eraman dezaket», guztiz emozionaturik eskertzen du. Nickek bideo hau grabatu zuenean, minak bere bihotza estutzen bazuen ere, berak bazekin heriotzaren aurrean erakutsi beharreko indarrak ondokoen bizitza aldatu ahal izango zuela. Austin txikiegia da hori ulertzeko, ez daki grabaketa hau agurra dela. Hemendik aurrera ezin izango da aitarekin aquariumera joan. Baina ez da beharrezkoa izango inork kontatzea nor zen, nahiz eta tripako minez ibili, bere ondoan jolasten egoten zen gizon hori.
Sin categoría
Jainkoak kendu beharrean, gehiago ematen dizu.
Italiako “Ahotsa” telesaioan lehiakideek irakasle bat hautatu behar dute,…
Francisco Aita Santuak Ebanjelioaren mezua zabaltzea nahi du, eta horretara, hain zuzen ere nator. Jainkoak ez dizu ezer kentzen alderantziz, gehiago ematen dizu.
AUSARTU ZAITEZ!!
Ez dakigu mundua aldatu ahal den, baina zerbait egin dezakegu, behintzat saitu, hasi … Ez dakigu Jainkoa existitzen den, baina gure konfiantza eskaini ahal dugu, konpromisoa hartu eta BERARENGAN sinestu. Ausartu zaitez, merezi du eta.
Norbaitek izan behar du lehenengoa
(Lehen Hezkuntzako ikasle batek proposaturikoa)
Iragarki hau sortzeko tailandian gertatutako istorio batean oinarritu ziren, baina edozein lekutan gertatzen da behin eta berriro. Zuek zeren edo noren deia jaso duzue?
LURRIN BERRIA: ZU ZEU
Egun batean, Interneten ari nintzela, abeslari hungariar baten bideoa aurkitu nuen. Bere lehen bideoklipa erabiltzen du publizitate munduan ukitu gehiegi egiten direla salatzeko. Eraldatze horiek emakume maiz edertasunaren irudi faltsua zabaltzen dute.
“Boggie”k norberaren edertasuna aldarrikatzen du eta horren alde aritzen da horixe baita da norberak duen lurrinik gozoena.
MAITE ZAITUENAK ASKE UZTEN ZAITU
(Bigarren Hezkuntzako ikasle batek proposaturikoa)
Oso errealitate tristea aurkezten digu, nahiz eta gazteak izan gerta daieteke zuetariko baten batek antzeko zerbait bizi behar izatea. Maite zaituenak ez zaitu minduko, aske utziko zaitu eta zarena baino pertsona hobea izaten laguntzen dizu.
Indartsuagoa izan zaitez, aurrera jarraitu, ez etsi, ez isildu,…
EGUN BERRI ZORONTSUA!
Egun oro berria da, baina arretaz zaintzen ez baduzu zentzu gabeko eguneroko ohikeria bihur daiteke ia gu ohartu gabe. Gaurko bideak zenbait gauza proposatzen dizkizu, zein hautatu duzu arretaz zaintzeko?
Barre egin, jolastu, maitatu, … horietan ez ezik beste batzuetan ere Jainkoa aurki dezakezu.
Jainkoa badagoela eta inguratzen gaituzten gauza guztietan nahiz gertatzen zaizkigunetan ikus daitekeela (JMª)
Zu maitatzeak zaren bezalako izaten laguntzen dizu.
Esanguratsua den esaldia aukeratu:
Me-note: gorde ezazu.

