ZEURE BURUA MAITATU ETA INGURUKOAK ALAITUKO DITUZU

DBHko ikasle batek proposaturiko iragarkia duzu.

Zenbait ideia proposatzen dira, gehien gustatzen zaizuna aukeratu.

Share Button

HELTZEN ZAIZKIZUN GAUZAK EZIN DITUZU AUKERATU; BAINA HORIEK BIZITZEKO ERA GURE ESKU DAGO.

VF max 17 sep

Bigarren Munduko Gudan zehar Victor Frankl preso egon zen kontzentrazio esparru batean. Infernu horretatik bizirik ateratzea lortu zuen; baita lagun askori lagundu ere. Berari esker kideek itxaropenari eutsi zioten eta askatu arte haiek ere bizirik irautea lortu zuten. Ez zuten mina aldatzerik izan, baina sufrimendua bizitzeko era berri bat ikasi zuten.

Share Button

OSO EDERRA ZARA

Zeu zarenean, benetakoa zarenean.

……,………, …….. esan zioten batzuetan­ hitzen bidez, besteetan isiltasun edo begirada baten bidez. Berdin dio neska edo mutila izan; 11, 18 edo 40 urte izan: besteen onarpena jasotzeko desberdina izan behar zarela uste duzu? Zure iz­aera edo gorputza dela eta, inoiz gaizki sentitu zara? Gaizki pasatu duzu? Beste alde batetik, besteak diren bezala onartzen dituzu? Hobezinak izan ez arren, laguntzen diezu saiatzen zara baliogarriak sentitzen?

Share Button

«guztiok anai-arrebak garela “. Parte hartu nahi duzu?

Zer iradokitzen dizu UEFAk egindako iragarkiak? Aurpegi ezagunik ikusi al duzu? Zerk lotzen ditu aurpegi horiek? (kirolaz gain iragarki honek jolas eta kultura desberdinen arteko begirunearen aldeko apustua egin nahi, ezinduen kirola barne)

Share Button

EGUNSENTI BAKOITZEAN

Egunsentiak berriz hasteko aukera eskaintzen digu, edozein gauza lor dezakegu: erronkak, pertsonak, lanak, ametsak, irribarreak, topaketak,… baita akatsak ere, hazten eta eskertzen lagunduko digutenak.

Egunero aurkituko dituzun erronkei aurre egiten lagundu nahi dizute blog honek eta goizero landuko duzun gogoetak edo maximak. Ikasturte berri bat hasi da eta berriz gure ametsari ekin nahi diogu. Nahiko genuke amets horretan guztiok parte hartzea eta zuen iradokizunak helaraztea.

Beraz, zerbait kontatu nahi badiguzu edo uste baduzu zerbait elkarbanatzea merezi duela (lagundu dizulako, gustatzen zaizulako, horri esker aurpegian irribarrea agertu zaizulako, erronka baten aurrean konfiantzaz jokatzen lagundu dizulako, egoerak ulertzen lagungarria izateagatik, … IDATZ IEZAGUZU!

Badakizu blog hau ikastetxe menetarren 2000 pertsonak baino gehiagoren eskura dagoela, beraz zerbait esan edo iradoki nahi badiguzu jarraian zehazten dizkizugunen artean hautatu nahi duzuna:

Berdin dio ikasle, hezitzaile edo gurasoak zareten, behar duzun aukera klikatu:

  • IDEIA BAT DAUKAT (gogoetarako zerbait iradoki nahi izatekotan)

  • EBALUAZIOA (ikusitako gogoetaren bati buruz zerbait esateko)

  • #MeneJoven twiteatzeko edo gai menetarrei buruzko informazioa ezagutzeko)

  • GEROKO SARRERAK/GOGOETAK (aurreratzeko)

  • JARRAI NAZAZU (sarrerak zure posta elektronikora heltzeko)

ESKERRIK ASKO!

Share Button