GUZTION ETXEAN BIZI GARA
Ikasturte hasieran
Ikasturte honen hasieran opa nahi dizut:
- Jainko Onak begira zaitzala eta lagun diezazula.
- Jainko Onak bihotza alai diezazula.
- Jainko Onak bihotz alaitasunez bete zaitzala.
- Jainko Onak bizitza ulertzeko jakinduria eman diezazula.
- Jainko Onak egun bakoitza zerbait berezia izango balitz bezala ulertzeko jakinduria eman diezazula.
- Jainko Onak egun ilunetan indarrez bete zaitzala..
- Jainko Onak ikasturte hau “maitasunez beteriko unez “betetzeko samurtasuna eman diezazula.
- Jainko Onak zure inguruan dituzun pertsonei laguntzeko sentikortasuna eman diezazula.
- Jainko Ona zure helmuga izan dadila.
Desiratzen dizut:
- Jainko Aitak eta Amak egunero zain zaitzatela.
- Jainko Semeak, zure bidean lagun diezazula eta zure laguna izan dadila
- Jainko Espiritu Santua zure indarra izan dadila eta zure ametsak betetzen lagun diezazula.
Ikasturte honetan zehar gure ikastetxean guztion laguntzari eta lanari esker desio hauek egia izan daitezela.
Errefuxiatuentzako Munduko Eguna
The race of life
Jainkoa Familia da

“Nigatik eta nire ikaskide guztiengatik”
Javier Martosek, UNICEF-ek zuzendariak, kanpainiaren esanahia azaltzen du:
“Umeak ginenean eta ezkutaketan jolasten ginenean esaldi hori erabiltzen genuen: “Nigatik eta nire ikaskide guztiengatik” Esaldi honek gure lagunekiko eskuzabaltasuna adierazten du. Ideia horrek bideratzen du UNICEF-en oraingo lana: haurtzaroaren arazoei irtenbideak bilatzea umeei bizitza hobea eskaintzeko. Umeen bizitzak oztopatzen dituzten bidegabekeriak desager daitezkeela pentsatzea ez da kimera bat. Bazter dezagun ezintasuna eta urrats eraginkorra eman dezagun umeen jolas honen arauak aldatzeko. Jakin badakigu, gizarteak lagunduko digula, beti bezala.”.
Lessons in Tennis. Lessons in Life.
“Reach”
Ahmed Elmatarawi , film labur honen egileak baieztatzen du “altruismoa ilustratu eta sustatzeaz gain , ekintza onek saria dutela erakusten dut” Egilearen ustez, film labur animatuek “gure haurtzaroan eragin handia izan zutela eta gurekin batera hazi ziren baloreak irakatsi zizkiguten”
Zein balore nahi digu erakutsi film labur honek?


