Amildegiaren ertzean

«Sortutako mina bueltan izango dugu. Gogora ezazue hurrengo istorioa» (Bilboko ikasle batek proposaturikoa)

Bideo honetan agertzen diren pertsonaiekin identifikatzen zara?

Share Button

Bideo honetan ikus dezakezue zer den zoriontsua izatea. Gizarteak ezarri nahi dizkigun ereduen gainetik ipini beharko genuke. (Portugaleteko Batxilergoko ikasle batek proposaturikoa)

Share Button

Worth the fight

"Borrokatzea merezi du” horixe da Portugaleteko ikasle batek komentatzen diguna Cimorelliren hurrengo maxima proposatu digunean.

Ikasturtea amaitzear dago eta dudarik gabe zenbait arlotan borrokatu behar izan duzu.. Gutxi barru ikusiko duzu borroka horrek merezi izan duela eta erronka berriak bilatzeko prest egongo zara.

Share Button

Ausarta ez da beldur ez dena; beldur horri aurre egiten diona baizik.

Beldurra, zer da beldurra? Baztertua izateari diogun beldurra, bakarrik geratzeari dioguna,… Hauxe da Bilboko ikasle batek komentu diguna eta horretaz hausnartzeko hurrengo bideoa proposatu nahi dugu.

Share Button

Dudarik ez!

Ama, aita eta seme-alabentzat.

Zenbaitetan ez dugu geure burua zaintzen eta behar bezala maite. Hori dela eta, askotan ez gara inguruan ditugunek pentsatzen edo sentitzen dutenaz ohartzen. Are gehiago, ondokoak nahiko lukeenaren kontrakoa pentsatu edo sentitu ahal dugu.   ( Madrileko ikasle batek proposaturikoa)

Share Button

JATEN EMAIEZUE

Bideo honetan ikusten dugu hau benetan gertatzen dela. Agian ez dugu gehien behar duenari jaten emateko aukerarik; baina gertu gure laguntza, maitasuna, gure denbora,… behar duen norbait dugu. Beraz, zuek ere “jaten eman diezaiekezu”

Share Button

MUNDU OSOAN ZEHAR MUGITZEN GARA orain dela 60 urte eta une honetan… (Alemania, Erresuma Batua…)

“Nire aitite-amonekin inmigratzen dut”… hauxe da gazte baten poltsa batean irakur daitekeen mezua. Europarako hegaldi baten zain dago, etorkizun hobea izateko aukera izango duelakoan.

Prestatuen dagoen belaunaldia omen da; hala ere, guztiz galduta dagoena ere bada.

Haietariko askok alde egin behar izan dute langabezia-tasak bultzaturik.

Share Button

Zure azalean jarriko naiz

Portugaleteko DBHko ikasleek prestatu dute bideo hau. Entzutean saia zaitezte enpatia garatzen eta besteen lekuan jartzen.

Share Button

Hego Sudanen gaude

Segurtasun falta, uzta eskasak eta lurraldean dauden pertsonen mugimenduak direla eta, Hego Sudanek, munduko lurralderik gazteenak, elikadura arazoak ditu. Afrikako lurralde honen populazioaren erdiak gosete itzela pairatu behar du. Nazio Batuen Ordezkari baten txosten berri baten arabera, bertako egoera gero eta larriagoa da eta horrela jarraituz gero populazioaren 5,3 milioi biztanlek aurre egin beharko dio egoera latz honi.

Hori dela eta lurralde barruan 1,69 milioi biztanlek bizilekuz aldatu behar izan dute eta 712.000 pertsonak ondoko lurraldeetara jo du babes bila. Ba al zenekien Anaia menetarrek Hego Sudanen 2013. Urtean azken komunitatea sortu zutela?

Bertan lehen hezkuntzako umeentzako eskola bat eraikitzen ari dira bi anaia.

HAE, gure GKEak ere parte hartzen du proiektu honetan RTVE  A LA CARTA  LINK.

 Proiektu honetan laguntzeko HAE; GKEak antolatutako kanpainaren bat aipa zenezake?

Share Button

Noiz itzuliko naiz Siriara?

Ghada 13 urteko Siriako neska da eta Libanon duen bizimodua kontatzen digu. Pozik dago eskolara joateko aukera duelako eta ikastea asko gustatzen zaiolako baina,…bere hiriaren falta sumatzen du, Alepo. Bertan familia, lagunak, auzokideak, haurtzaroko gauzak,…utzi behar izan zituen. Siria bere lurraldea da baina noiz bultatuko da?

Share Button