(Bigarren Hezkuntzako ikasle batek proposaturikoa)
Oso errealitate tristea aurkezten digu, nahiz eta gazteak izan gerta daieteke zuetariko baten batek antzeko zerbait bizi behar izatea. Maite zaituenak ez zaitu minduko, aske utziko zaitu eta zarena baino pertsona hobea izaten laguntzen dizu.
Indartsuagoa izan zaitez, aurrera jarraitu, ez etsi, ez isildu,…
Egun oro berria da, baina arretaz zaintzen ez baduzu zentzu gabeko eguneroko ohikeria bihur daiteke ia gu ohartu gabe. Gaurko bideak zenbait gauza proposatzen dizkizu, zein hautatu duzu arretaz zaintzeko?
Gure zentzumenak martxan jartzen baditugu, erne bagaude gure ingurunean bizitzaren unerik preziatuenak aurki ditzakegu. Eta ez hori bakarrik, hurrengoa ere aurkitu ahal duzu.
Jainkoa badagoela eta inguratzen gaituzten gauza guztietan nahiz gertatzen zaizkigunetan ikus daitekeela (JMª)
Pertsonez inguraturik bizi zara, haiekin ikasten duzu, hitz egiten duzu eta ondo pasatzen duzu. Haietariko batzuk oso garrantzitsuak dira zuretzat. DBHko ikasle batek proposaturiko kanta honen bidez, aipatutako pertsona horietariko bat hautatu, entzun bitartean pentsatu zein garrantzitsua den, bera gabe zure bizitzak zentzua galdu duela ematen duela, bizitzek gogoa ematen dizula…
Zenbaitetan bakarrik zaudela pentsa dezakezu, triste zaude, lagunik eta laguntza gabeko pertsona zarela uste duzu,.. Zuetariko batzuek pentsa dezakezue maitasunik gabe bizitzea posiblea dela, maitasuna ez dela hain garrantzitsua, maitasunak ez duela ezertarako balio,… baina pertsona oker dabiltza. Maitasuna gauza guzien gainean dago eta gure bizitzak argiztatzen ditu. Maitatu eta maitatuko zaituzte, horixe baita zoriontasuna lortzeko erarik eraginkorrena.
Hausnarketa hau egiteko hurrengo bidean oinarritu nintzen, bertan ikusiko duzue maitasuna adierazteko eta erakusteko aukera asko dagoen. GUSTATZEA ESPERO DUT.
MAITASUNA LEKU GUZTIETAN DAGO
Maitasuna lore bat bezalakoa da,
zaindu ezean ihartu egiten da.
Baina zainduz gero,
lorerik politena bihurtuko da.
Bakarrik bazaude, triste
zure ondoan egon nahi duen pertsona alaia aurkitu behar duzu.
Sinesgaitza bada ere,
guztiok gure bizitzan inoiz tristura ezagutu dugu,
maitasuna duenak zaindu behar du bizirik iraun dezan.
Gaur denboraldi berezi bati hasiera emango diogu; Garizuma alegia. Berrogei egun ditugu Jainkoaren bizitzaren azken egunak, Gurutzerako bidea hain zuzen, ezagutzeko. Inolako dudarik gabe oso bide zaila eta gogorra, MAITE ZAITUT esateko duen era da, besoak zabalduko dizkigu , baldintzarik gabeko besarkada oparitzeko. Ez da presarik, nahiz eta asko berandutu gure zain egongo da.
Dani Martinek uste du bizitza POLITA dela; nahiz eta batzuetan “zerbait kentzen digun”, “despistatu egiten den”,…Zer eskertu nahi dio kanta honek bizitzari?
Eta nik, zer eskertu nahi diot neure bizitzari? Atsegina dena baino ez? Egoera gogorrak eta desatseginak badaude ere, uste duzu bizitza polita izan daitekeela?
Me-note: Azken aste hau gogora ezazu eta idatz itzazu eskertu nahi dituzunak, bizitza polita dela sentitu duzunean.