Miley Cyrus bere ametsez zerbait kontatzen digu, amets egin dezagun!
b
Miley Cyrus bere ametsez zerbait kontatzen digu, amets egin dezagun!
b
Ikasturte hasiera honetan gutun bat helarazi nahi dizuegu. Hezitzaileei eta ikasleei zuzenduta dago. Menejoven ordezkariek joan den ikasturteko maiatzeko batzarrean ikasturte berrirako idatzi zuten:
![]()
NOLA EGIN (Beharreko prestakuntza hurrengo saioetarako)
Hara saioetarako sarrera:
Ikasturtea hasi berria dugu eta aurten esperientzia desberdin bat bizitzera animatu nahi zaituztegu. Gogoeta batzuk egiteko beste modu bat. Zuen barneko gauzarik baliotsuena aurkitzen, ezagutzen, sentitzen lagundu nahi dizuegu. Barnealde horrekin topo egiten lagundu nahi dizuegu. Hori dela eta, ildo horretan astean behin eta ikasgai jakin batzuetan gogoetaren bat egiteko asmoa dugu. Bide luze eta astitsua hasten dugu gaur, bide aberats eta pozgarria izango delakoan. Izan ere, gureganako bidea da, gure alde jatorrenetik besteekin elkartzera eta loturak sortzera eramango gaituen bidea hain zuzen ere.
Oinarrizko jarrera:
Gaur erlaxaziorako oinarrizko jarrera ikasiko dugu. Hurrengo saioetan erlaxatzen ikasiko dugu, gure irudimenaz bidaiatzen, arreta biltzen, geure burua zaintzen.
Prest zaudete? Gogorik ba al duzue? Guztiok ahalegindu beharko ginateke guzti-guztiok eroso sentitu ahal izateko. Erreza da eta merezi izango du.
Eseriko gara.
Arreta jarriko dugu gure arnasketan:
Badago, nahikoa izan da gaurkoz (laburregi izan bada eta denborarik baldin badago, berdin errepikatu ahal da zutik)
Hausnarketa
Oso erraza izan da, baina, nola sentitu zarete? Zailtasunik izan duzue? Interesgarria iruditzen zaizue bide berri hau ibiltzea?
Ariketa hau nahi duzuen guztietan egitera animatzen zaitugu, modu erraz eta diskretuan, zeure buruarentzat, metroan, etxean. Nahi baduzu, otoitz egiteko edo beste pertsonak gogora ekartzeko unea izan ahal da, arnasaldi bakoitzean Jauna, Aita edo pertsona horren izena errepikatuz.
Bihar errefuxiatuen nazioarteko eguna da.
https://youtu.be/O1o64IPka1M
Inoiz ez da erraza jakitea artista bat benetakoa eta zintzoa izaten ari den kamera baten aurrean, baita «lapurtutako» itxurazko horren aurrean ere, non Lady Gaga erori, ahul agertu eta arima irekitzen dion. Onar dezagun muntaia bat ez dela, eta ikus dezagun zer iradokitzen digun:
[youtube=http://www.youtube.com/watch?v=JpFFASssVDE]
Zerbaitek harritzen zaitu? Imajinatzen al zenuten hauskortasun hori? Bere ahuleziaz oso kontziente da, baina gainditu eta indar guztia ateratzen dio. Zerk eragiten dio zailtasunei aurre egitea?
Azkenik, otoitz egin, zergatik egingo du? Eta zuek, otoitz egiten duzue? Zergatik?