|
MOTA: Arnasketa |
|
NOLA EGIN Hiru arnasketa-mailak edo motak ezagutu eta 10 diafragma-arnasaldi egin. (puztukia) –Hiru mailak. Arnasketa osoa. Ariketa hau arnasketa hobetzeko erabiltzen da. Hiru mailatan bereiziko dugu arnasaldia: abdominala, torazikoa eta klabikularra. Ikasi behar dugu kontrolatzen airea biriketara sartzen eta biriketatik ateratzen eta bidaltzen nahi dugun lehenengo, bigarren edo hirugarren mailetara une bakoitzeko beharren arabera: 1. Abdominala erregulartasunez eta oxigeno gehiago behar dugunean. 2. Toraziko-abdominala, oxigeno beharra are handiagoa denean. 3. Klabikular-toraziko-abdominala, birikak erabat bete nahi ditugunean. Identifikatu ahal ditugu gorputz eta buruko sentipenak hiru arnasketa motei lotuta: Arnasketa abdominalak egonkortasun eta ongizate sentipenak sortarazten dizkigu. Beste biek, asaldura eta ezinegon egoerak. -Puztukia Ariketa honek diafragma giharra erabiltzen irakasten digu. Puztukia puztuko bagenu bezalakoa da ariketa hau: Arnasa hartzean, airea biriken azpiraino iritsi behar da sabela puztuz (puztukia); arnasa botatzean, sabela barnerantz sartu behar dugu (puztukia hustu egiten da). Sabelaldearen mugimendu hau, barnerantz eta kanporantz, diafragma giharrak eraginda da: uzkurtu egiten denean diafragma jaisten da, presioa egiten du sabelaren barnean eta kanporantz ateratzen du. Airea botatzean, giharra erlaxatu egiten da eta igo, eta sabela barnerantz sartzen da. Egin arnasketa mota hau 10 aldiz gutxienez.
|
MOTA Irudikapena |
MUSIKA Tubular bells |
NOLA EGINOinarrizko jarrera hartuko dugu irudikapena egiteko. Bi irudi proposatzen dizkizuet nork bere gustukoa aukeratzeko: sustraietatik ura hartzen ari den ala urtzen ari den altzairuzko robota, “Terminator II” motatako bat. Gogoratu lurrean itsatsita daudela oinak, egin kolpe txikiak hatzekin teklak joko bazenitu bezala eta arreta bildu mugimendu horretan. Sentitu uraren beharra duen zuhaitz hori zarela edo indarra eta malgutasuna berreskuratu behar dituen gorputz zurruna. (isilunea) Irudika ezazu zure behatzen puntako hezetasuna eta sentitu nola eraldatzen zaituen zugan sartzen den likidoa horrek. Bete zure oinazpiak orkatiletaraino, belaunetaraino, izterretaraino… Sentitu nola freskotasunak, biziz betetako likidoak betetzen zaituen, apurka-apurka, bizitasun eta maitasun olatu batek bete eta eraldatuko bazintu bezala. Sentitu nola betetzen zaituen gerriraino, bularreraino… (isilunea) Nola iristen den zure sorbaldetaraino eta nola jaisten den, zure besoak eraldatzen, eskuetaraino iritsi arte, atzamar guztiak bete arte. Sentitu nola igotzen den zure lepotik eta betetzen dituen zure aurpegia eta buru osoa. Sentitu zure gorputz osoa likido horretaz bete-beteta, indar eta biziz beteta. Orain ondo sentitzen zara, eguna hasteko ilusio handiz, bakez, maitasunez eta grinaz sentipen hori besteei sentiarazteko. Pentsatu nori sentiarazi nahiko zenioke zuk sentitzen duzun bakea. Imajinatu bere aurpegia, bere esker oneko begirada. |
GogoetaErraza gertatu zaizu? Nola sentitu zara? Pertsonaren bat irudikatu duzu? |
MOTA Bistaratzea |
MUSIKA Somewhere Over the Rainbow Israel Kamakawiwo’Ole |
NOLA EGINJuan Mariak bazuen gauza berezi bat, bere begirada. Begirada horrek eraman zuen hainbeste egitasmo garatzera, hainbeste jende ezagutzera, maitatua izatera eta, batzuetan, umeek, gazteek eta helduek jarraitua izatera. Bere begirada, sentsibilitate bereziko begirada. Orain bizia ikusteko eta, batik bat, pertsona bakoitza ikusteko, begirada hori ulertzeko, bistaratze bat proposatuko dizugu. Oinarrizko jarrera. Imajina ezazu une batez Juan Maria zarela. Bai, Juan Maria zure adina zeukalarik. Saint Maloko itsas portuko kaleetan dabilen gazte bat zara. Ilunabarrean, itsas brisak laztantzen zaitu, hotz egiten du eta segundo batzuez itsasoari eta eguzki sartzeari begira zaude. (isilunea) … Bakarrik pentsatzen duzu… Zer polita! Zarata batek harritzen zaitu, iraultzaile talde baten oihuak eta barreak dira. Gazte bat daramate lotuta, iraintzen dute, badirudi apaiza dela, norbaitek salatu duela eta atxilotuko dute… Hurbil zaude eta bere aurpegiak ikusten dituzu. Gaztea kezkatuta eta ikaratuta dago aldi berean eta, hala ere, bare. (isilunea) … Ez duzu ezer ulertzen, bihotza ukabil batean sartuta duzu eta zeure buruari galdetzen diozu: Zergatik egiten diote hori? Zergatik? Jarraitzen duzu kalean aurrera amorruz eta ezintasunez… eta beste galdera bat: Eta gazte hori, zergatik jarraitzen du apaiza izaten? Zerk bultzatu du jarraitzera horrek bere bizia arriskuan jartzen duela jakinda? Pentsa eta pentsa, S. Maloko kale ezezagunetan sartu zara, zikin daude eta arrisku sentipena duzu. Jarraitzen duzu. Hurrengo kalean biratu eta zure adineko gazte talde bat ikusten duzu. Ez zara gerturatzen, behatu egiten dituzu, utziak, zikinak, jendea zirikatzen dute, atsekabea eta samintasuna igartzen dituzu beren aurpegietan, hutsunea eta bakardadea… (isilunea)… Zer gertatzen zaie? Nolatan daude hain triste? Beldur diezu eta atzera itzultzen zara. Hala ere, zure buruari galdetzen jarraitzen duzu. Zer gertatzen zaie? Zer egin ahal dut? Zer edo zer egin beharko dut… Korrika etxeratzen zara, ez diozu pentsatzeari uzten, gazte gaixoak! Eta nik, zergatik daukat honen zorte ona? Katedralaren aurretik pasatzen zara, itxita dago eta iraultza gertatu zenetik debekatuta dago sartzea. Hala ere, lehen ikusitakoaren eraginpean sartzen zara eta Jaungoikoari galdetzera ausartzen zara. Zergatik onartzen duzu hau guztia? Zergatik ez duzu ezer egiten? … (isilunea) Gaua da etxera iristen zarenerako, baina zure barnean argi batek distira egiten du, intuizioa, galdera guztien erantzuna… “zeu sortu zaitut, behar zaitut”. Gau horretan ez duzu lorik egiten, aurpegi guztiak biraka dabiltza zure buruan, kale bakoitzeko galderak… ilunabarra ere bai, baina batez ere intuizio hori: “behar zaitut”. |
Gogoeta:Zeure buruari galdetzera bultzatu zaituzten horrelako gauzak edota egoerak, ikusitakoak gogoratzen dituzu? Egoera askotan gure beharra izaten dute (pobrezia, ekologia, familiaren maitasuna, ikasgelako giro ona, etorkinak, hiritartasuna, ondo prestatzeko erantzukizuna, auzoa, arazoak dituzten lagunak…) Badago baten bat konpromisoa edo parte hartzea eskatzen dizuna?
|
MOTA Arreta |
MUSIKA Chopin Nocturno edo AMELIE La valse des monstres |
NOLA EGIN Arreta hotsetan jarrizOinarrizko jarrera hartuko dugu (iraila-1) eta saiatuko gara pianoko pieza honen nota guztiak entzuten. Gure arreta musikan eta bestelako hotsetan jarriko dugu. Entzun baino ez dugu egingo, ezer baloratu barik. Pentsamenduak baldin badatozkigu, pasatzen utziko diegu eta musikara ekarriko dugu berriro gure arreta. Izan ere, pentsamenduak kontrolatzea lagungarria gertatuko zaigu geure bizitza gobernatzeko. (musika edo isilunea) Kanpoko hotsak ere entzungo ditugu hemendik aurrera, musika bigarren mailan utzita. Zaratak besterik ez dugu orain entzuten, horiek baloratu gabe, bakarrik gure arreta zer edo zertan biltzeko erabiliko ditugu. (musika edo isilunea)
|
#MenetarraNaiz. Ivan Marquez
Besarkada baten balioa
#Reimaginar el mundo. Unicef-ek gazteei galdetzen die Covid 19 eta gero nola irudikatzen duten haiek mundua.
Irribarretsu ikusteagatik
POR TI. Ella Baila Sola.
Coldplay
#YoCanto. Viva la Vida (Coldplay)
#MenetarraNaiz H. Andrés
«Ser buena gente nos hace mejores»
Pertsonak trebatzen ditugu, etorkizuna eraikitzen dugu.
![]()

