MAITASUNA LEKU GUZTIETAN DAGO

(DBHko ikasle batek proposaturikoa)

Zenbaitetan bakarrik zaudela pentsa dezakezu, triste zaude, lagunik eta laguntza gabeko pertsona zarela uste duzu,.. Zuetariko batzuek pentsa dezakezue maitasunik gabe bizitzea posiblea dela, maitasuna ez dela hain garrantzitsua, maitasunak ez duela ezertarako balio,… baina pertsona oker dabiltza. Maitasuna gauza guzien gainean dago eta gure bizitzak argiztatzen ditu. Maitatu eta maitatuko zaituzte, horixe baita zoriontasuna lortzeko erarik eraginkorrena.

Hausnarketa hau egiteko hurrengo bidean oinarritu nintzen, bertan ikusiko duzue maitasuna adierazteko eta erakusteko aukera asko dagoen. GUSTATZEA ESPERO DUT.

[youtube=http://www.youtube.com/watch?feature=player_embedded&v=JuPWlNaGmlA]

MAITASUNA LEKU GUZTIETAN DAGO

Maitasuna lore bat bezalakoa da,
zaindu ezean ihartu egiten da.
Baina zainduz gero,
lorerik politena bihurtuko da.

Bakarrik bazaude, triste
zure ondoan egon nahi duen pertsona alaia
aurkitu behar duzu.

Sinesgaitza bada ere,
guztiok gure bizitzan inoiz tristura ezagutu dugu,
maitasuna duenak zaindu behar du
bizirik iraun dezan.

Nahiz eta asko berandutu gure zain egongo da.

HAUESTERRE-EGUNA

Gaur denboraldi berezi bati hasiera emango diogu; Garizuma alegia. Berrogei egun ditugu Jainkoaren bizitzaren azken egunak, Gurutzerako bidea hain zuzen, ezagutzeko. Inolako dudarik gabe oso bide zaila eta gogorra, MAITE ZAITUT esateko duen era da, besoak zabalduko dizkigu , baldintzarik gabeko besarkada oparitzeko. Ez da presarik, nahiz eta asko berandutu gure zain egongo da.

 [youtube=http://www.youtube.com/watch?feature=player_embedded&v=P_bDak2NSnQ]

HORI BEZALAKO LAGUN BATEKIN IBILTZEA OSO ERRAZA DA.

Zenbait egoera bizitzak oso egoera latzetan jartzen gaitu, horrelakoetan oso zaila izaten da aurrera jarraitzea.. Baina begi distiratsu horiek eta irribarre gardena dituen neska ezagutzea oso atsegina da. Nola da posible?

[youtube=http://www.youtube.com/watch?feature=player_embedded&v=KKJcKCwe7B0]

Me-note: Nori lagundu ahal diot bizitza errazagoa izan dezan? Nork laguntzen dit nire bizitza errazagoa izan dadin?