Barneratu bizipen berriak ezagutzeko

Tristura, bakardadea,… heltzen direnean, zutitzen da bertan murgiltzeko.

Egoera zaila bada ere, adi egoten da, konfiantza dauka, isilik egoten da,…bere baitan duen argi bat aurkitu arte. Argi horri esker gauzak beste era batera uler ditzake.

DENBORA HARTU.

Une batez geure burua
baztertu behar dugu
lagun hurkoarengan pentsatzeko.

Askatasuna nagusi dadila

Berrio-Otxoa ikasle batek hurrengo kanta proposatu digu. Ez dakit Magic Magnok horrela azaltzen duen baina bere kanta otoitz bihur dezakegu, goiz honetan ikastetxe guztiak elkartuko dituen otoitza hain zuzen ere.

“Zorionekoak ezer espero gabe ematen dutenak, ahaztu gabe jasotzen dakitenak”

Maitemintzen ari naiz

Hurrengo bidearen kanta proposatu nahi dizuet. Gure arteko desberdintasunik ez dagoela aldarrikatzen duelako; garen bezalakoak bereziak garelako azpimarratzen duelako eta ezinbestekoa delako geure burua den bezalakoa onartzea. Agian zure ezaugarriren bat aldatuko zenuke gogoko ez duzulako, baina berezitasun hori izan daiteke, hain zuzen ere besteei gustatuko zaiena. (Berrio-Otxoa ikastetxeko ikasle batek proposaturikoa)

“gaixotasunei aurre egiteko biderik onena MAITASUNA da”