Hori gorputza, hori!

Neska/mutil katxarro izan nahi duzu? Izan behar duzu? Zure gorputza aldatzea gustatuko litzaizuke?Emakume honek berak egindako saikera azaltzen digu. Zer ulertu du? Nola? Nork irakatsi dio?

(Berrio-Otxoa ikastetxeko Batxilergoko ikasle batek proposaturiko bideoa. Mezu honekin helarazi zigun: Bideoa hau ikustea merezi duelakoan nago bati baino gehiagori begiak zabaltzen lagunduko baitio. Ikasleek ez dute bakoitzaren barneko nortasun hori baloratzen. Mila esker.)

Am I Pretty Enough?

Orain dela gutxi lagun batek esan zidan pertsona bikaina ez izateak amorru ematen zuela. Berarentzat da bideo hau:

ZER IRIZTEN DIOZU ZEURE BURUARI? Nork laguntzen dizu errealitatea ikusten? Eta post-it horiek aldatzen”?

Benetan ederra al naiz? Inoiz egin diozu galdera hori zeure buruari?