Nire eskuek zaindu ahal zaituzte

MODALITATEA  Irudikapena   Ebal

MUSIKA  Joaquín Rodrigo  Concierto de Aranjuez – 2° Mov Adagio

GIDOIA

Oinarrizko jarreran jarrita, irudikapena egiten prestatuko gara.

Nahi dut zuk irudikatzea buru gainean oso izar polita duzula, argitasunez beterikoa, oso distiratsua. Nahi dut irudikatzea nola argi hori zugana jaisten den eta nola heltzen den zure bururaino. Orain nahi dut argi berezi hori zure buruan sartzea eta gorputz osotik hedatzea.

Nabaritu nola argi zuri hori aurpegitik pasatzen den, nola ukitzen duen zure ilea, zure lepoa, besoak,…zure eskuetara ailegatu arte. Ondoren nabarituko duzu nola argi horrek zure atzamarrak betetzen dituen.

Nabaritu nola argi hori bularretik pasatzen den, bizkarretik, tripatik, behera doa… hanketara ailegatu arte. Laster oinetara ailegatu da eta bertan behatzak argitasunez beteko ditu.

Orain zure bihotz barruan begiratu, aztertu. Nabaritu nola argi horrek zure bihotza maitasunez betetzen duen.Zure ingurukoek maite zaituztela nabaritzen duzu. Zure bihotzeraino ailegatu den argi horri esker zuk ere ingurukoak maite dituzu, guztiak maiatzeko indarrak dituzu. Ailegatzen zaizun maitasuna hartu egiten duzu, zure gorputz osoan sakabanatu dena, eta irribarretsu agertzen zara, eskerrik asko esateko adierazten duzuna.

Ailegatu zaizun argi hori mundu guztiari oparitzeko beharra duzu, pertsona desberdinak ukitzen imajinatzen duzu zeure burua, zure irribarrea ez ezik, maitasun berezi hori emateko asmoz.

MOTA: Arnasketa

 Ebal. Hara

MUSIKA     Vangelis   1492 Conquest of Paradise

NOLA EGIN

Hiru arnasketa-mailak edo motak ezagutu eta 10 diafragma-arnasaldi egin. (puztukia)

Hiru mailak. Arnasketa osoa.

Ariketa hau arnasketa hobetzeko erabiltzen da.

Hiru mailatan bereiziko dugu arnasaldia: abdominala, torazikoa eta klabikularra. Ikasi behar dugu kontrolatzen airea biriketara sartzen eta biriketatik ateratzen eta bidaltzen nahi dugun lehenengo, bigarren edo hirugarren mailetara une bakoitzeko beharren arabera:

1. Abdominala erregulartasunez eta oxigeno gehiago behar dugunean.

2. Toraziko-abdominala, oxigeno beharra are handiagoa denean.

3. Klabikular-toraziko-abdominala, birikak erabat bete nahi ditugunean.

Identifikatu ahal ditugu gorputz eta buruko sentipenak hiru arnasketa motei lotuta:

Arnasketa abdominalak egonkortasun eta ongizate sentipenak sortarazten dizkigu.

Beste biek, asaldura eta ezinegon egoerak.

-Puztukia

Ariketa honek diafragma giharra erabiltzen irakasten digu. Puztukia puztuko bagenu bezalakoa da ariketa hau: Arnasa hartzean, airea biriken azpiraino iritsi behar da sabela puztuz (puztukia); arnasa botatzean, sabela barnerantz sartu behar dugu (puztukia hustu egiten da). Sabelaldearen mugimendu hau, barnerantz eta kanporantz, diafragma giharrak eraginda da: uzkurtu egiten denean diafragma jaisten da, presioa egiten du sabelaren barnean eta kanporantz ateratzen du. Airea botatzean, giharra erlaxatu egiten da eta igo, eta sabela barnerantz sartzen da. Egin arnasketa mota hau 10 aldiz gutxienez.

 

MODALITATEA Irudikapena                             EBAL

MUSIKA Mozart C Nº 21 piano edo Vangelis Spiral To The Unknow Man

GIDOIA

– «Orain, zuen bizitzako une zoriontsu bat gogoratu behar duzue, agian ikasturte honetan gertatuko zerbait izan daiteke. Nik esatean eseriko zarete eta begiak itxita saiatuko zarete une horren zehaztasun guztiak gogoratzen.: non izan zen, norekin zeunden, zer gertatu zen, zer sentitu zenuen,…?

– Zenbait minutu utziko diegu une zoriontsu hori aukera dezaten.Ondoren begiak ixteko esango diegu.

– Isiltasunean utziko ditugu (goian zehazturiko musika jarriko diegu). Segundo batzuk igarotakoan hezitzaileak hurrengoa esango du: “gogora ezazu une hori, une hartan sentitu zenuen zoriontasuna nagusituko da” Hiru minututan taldea kontzentraturik egongo da. Ondoren begiak zabalduko dituzte eta musika amatatuko dugu.

-Nahi duenak gogoratutakoa kontatzea dauka eta nola bizi duen une hartako zoriontasuna.

Idatz dezagun

Zein une gogoratu dut? Zeri esker izan zen hain zoriontsua, hain berezia? Gerta daiteke orain sentimendu horiek arintzea, baina zer gorde duzu zure bihotzean?