Egun ederra

Datorren larunbatean, irailak 21, Alzheimerraren Munduko Eguna da.
Agian gure familiako norbaitek edo gure ezagunen batek izango du gaixotasun hori, eta badakigu gauzak ahaztu egiten zaizkiela, ezin ditugula bakarrik utzi, gure maitasun guztia behar dutela…
«Egun ederra» bideo honen bidez, Alzheimerra nola sortzen den hobeto jakiteko eta sendatzeko ikertzen duten pertsona guztiak aintzatetsi nahi ditugu, baita gaixo horiei laguntzen eta zaintzen diharduten pertsonak eta elkarteak ere.
Bideoa ikusi ondoren, zer gustatu zaigun partekatu dezakegu, edo zerbait galdetu, ondo ulertu ez badugu…

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.