Dona nobis pacen domine

GIDOIA
Oraingo honetan isiltasuna egingo dugu eta gure oinarrizko jarrera hartuko dugu kantu zahar bat entzuteko, latinezko eta gaztelerazko abesti bat da, behin eta berriz errepikatzen den otoitz xume bat. «Dona nobis pacen dominun», «Zure bakea» esan nahi du, «Jauna» eta latinez dago, Europa osoko eta beste kontinente batzuetako gazte-taldeek abesten baitute Frantziako herri txiki batean biltzen direnean: Taizé.

Kanta entzutera gonbidatzen zaitut eta bere erritmoak bakez bete zaitzan uztera, fededuna bazara zoaz kanta zure barruan errepikatuz eta otoitz bihurtuz.

Share Button

Horrenbeste maitasuna kutsagarria da

MODALITATEA   Irudikatzea – Begiratzea  EBAL

MUSIKA  Ludovico – Waterways (new)

GIDOIA

Gaur oso berezia den zerbait ulertzen eta bizitzen lagundu nahi dizuet.. Agian pentsatuko duzue ez dela garrantzitsua, ezta interesgarria ere. Hala ere, minutu batzuk eskatuko nizkizueke eta ikusiko duzue nola saiatzea merezi izan duen. Oraingoan proposatu nahi dizuedan gaia ezaguna duzue; Jesusek gurutzeraino egin zuen bidea, alegia. Ez da erraza kontatzen, bere bizitzako tarterik tristeena baita, ez da batere dibertigarria izango, baina merezi duelakoan nago. Prest zaudete? Badakizue nola hil zen Jesus, oso une triste izan zen. Proposatu nahi dizuedana zera da: une triste horretan Jesusi lagundu, zuek bere ondoan egotea gustatuko litzaidake. Pertsona bat gaixo dagoenean edota une txarrak pasatzen ari denean ondoan bidailagun bat behar du, momentu latz horietan nahi duzu Jesusekin egon?

[Jesusena orain dela 2000 urte gertatu bazen ere  eta bakar bakarrik utzi bazuten ere, eta oso gaizki pasatu bazuen ere, gaur gure arten bizirik dirau. Bere bizitza gogoratzen dugunean bere ondoan gaudela sentituko du. Horrelakoetan gure maitasuna heltzen zaio, nahi diozu lagundu? Bere ondoan egon nahi duzue?]

Hasteko oinarrizko jarrera hartuko dugu. Gure irudimena aske utziko dugu, pelikula baten eszena batean sartuko bazina bezala. Jesusekiko maitasuna nahiz hurbiltasuna izan ezik, beste guztia gure irudimena sortutakoa izango da.

Zerbait berezia denez, ondo baino hobeto prestatu gara: trasteak alde batera utzi… bizkarra ondo jarrita… eroso eseri… oinak lurrean ondo jarrita… eskuak belaunetan ipinita… lepoa apur bat luzaturik… begiak itxita… nabaritu zure arnasketa. Horrela, isiltasuna nagusitu delarik gure bihotza entzun ahal izango dugu eta hitz egiteko aukera eskainiko diogu.

(Musika lasaia?)

Eguerdia da, bero handia dago… Jerusalengo kale estu batean zaude, gaur azoka eguna da eta jende asko dago kaleetan. Ematen du jendeak ez zaituela ikusten, ez dute nabaritzen hortxe zaudela, baina zuk bai ikusten eta nabaritzen dituzula,… (isiltasuna).

Bat batean iskanbila sortu da, ondoko kaletik jendea oihukatzen doa, irainak botatzen. Zerbait ari da gertatzen! Erromako soldaduak dira, haserre omen daude. Bizkarrean gurutze bat duen gazte bati oihukatzen diote. Nekaturik eta zauriz beterik egon arren, ez diote laguntzen… hala ere gazte horrek bidean jarraitzen du. (isiltasuna).

Hurbiltzean sorpresa ederra hartzen duzu ikusten duzunean Jesus dela! Ematen du inork ez zaituela ikusten, horregatik aukera aprobetxatzen duzu gehiago hurbiltzeko eta bere ondoan jartzen zara. Ahotsak entzuten dituzu, ikusten duzu nola jipoitzen duten… bidean jarraitu bitartean zu bere ondoan zaude… (isiltasuna)

Nekaturik dagoela ikusten duzu, gorputza minduta duela begi bistakoa da, horregatik besarkatzen duzu, eskutik heltzen diozu eta laguntzen saiatzen zara. Ibili bitartean laguntzen diozu…

Inork ez zaitu ikusten, baina zerbaitek esaten dizu Jesusek badakiela bere ondoan zaudela, gertatzen dena gertatzen dela beti laguntzeko prest zaudela. Mina handia bada ere, irribarre egiten dizula nabaritzen duzu, berarekin egotea eskertu nahi dizu, begiratzen dizu eta indarrak berritu zaizkio bideari ekiteko. Inork ez du ulertzen, inor ez da konturatzen, hala ere Jesus arinago dabil; are gehiago, irribarre txiki bat ere ikusten zaio. Baina, nola da posible? Inork ez du ulertzen; zuek, berriz, bai. Jesusek eta zuk badakizue zer ari den gertatzen. Ibiltzen jarraitzen duzue. (isiltasuna)

Gailurrera heldu zarete, biok dakizue zer datorren orain, zer gertatuko den. Jesus beldur da, ez du hil nahi baina badaki ez dagoela bakarrik, zuk bere ondoan jarraitzen baituzu.

Hemendik aurrera oso arin gertatzen da dena, gurutzea jartzen diote, zerurantz igotzen dute,…hori ikusteak bihotza mintzen dizu. Ez duzu begiratu nahi, hala ere bere ondoan jarraituko duzula ari daukazu.

Bera da begiratzen dizuna, indarrak agortu bazaizkio ere, irribarre bat botatzen dizu eta zuk eskertzen diozu.

Haizeak indarrez jotzen du, denbora aurrera doa eta zu bere ondoan zaude. Bere ondoan zaudelarik, erraztasunez antzeman dezakezu bere mina, zeinen gaizki ari den pasatzen eta horrek bihotza txikitzen dizu. Dena den gero eta animatuago zaude bere maitasuna, barkamena… nabaritzen dituzulako. Harriturik, Jesusek jendeari bota dion begirada aztertzen duzu eta harritzen zara ikustean guztiontzat maitasunez beteriko begirada duela; mindu badute ere, begirada horrek ez du gorrotorik. (isiltasuna)

Indarrak agortu zaizkio eta bat batean zerbait berri antzeman duzu… zuekin badago beste pertsona bat! Jendeak ikusi ezin duen norbait! Aita da! Jesusi besarkada handia ematera dator, ez azkena, baizik eta LEHEN BESARKADA! Jendeak ikusten duenean Jesus hil dela, zuk zerbait gehiago ikusten duzu, zoragarria den zerbait: ikusten duzu nola Aitak besarkatzen duen, nola hartzen duen eta eramaten duen! (Isiltasuna) Urruntzean, biek begiratzen dute atzerantz eta begirada zuzentzen dizute, irribarre egiten dizute eta musu bat bidaltzen dizute. Nabaritzen duzu nola musu hori ailegatzen zaizun eta maitasunez bakeaz betetzen zaituen. Zuk ere barre egiten duzu, badakizu  hemendik aurrera haiek izango direla zure ondoan joango direnak, lagunduko dizutenak. Nabaritu musua, haien hurbiltasuna. (isiltasuna)

Menditik jaitsi zara, astiro zabiltza eta kaleetara bueltatzen zara. Oraingoan ez dira Jerusalengo kaleak, zure auzokoak baizik eta aurpegian irribarre misteriotsua duzularik auzotik zabiltza. Jendeak ez du ulertzen, pozik zaudela antzematen dute. Zuk nabaritzen duzu, nahiz eta ez ikusi,  norbait duzula ondoan. Badakizu zure ondoan dagoela.

Pixkanaka atzamarrak, sorbaldak… mugitzen hasiko gara… begiak zabalduko ditugu.

Idatz dezagun

Sentitu dugunari buruz hitz egin dezakegu, eta marrazki bat edota zerbait idatzi inoiz ahaztu nahi ez dugun zerbait gogoratzeko.

Share Button

GAIXOTASUN SENDAEZINAK DITUZTEN HAURRENGATIK

Share Button

#NoSoyYoEresTú

Share Button

ADISKIDETASUNAREN ARGIA

Share Button

EGIZU ZURE BIZILEKUA NIRE BAITAN

Share Button

Argi asko dago nigan

Modalitatea: bistaratzea                          Evaluación Hara

Musika               Joaquín Rodrigo  Concierto de Aranjuez – 2° Mov Adagio

Gidoia

Bistaratzeko prestatzen gara, oinarrizko jarrerarekin.
Nahi dut imajina dezazun hor goian, zure buruaren gainetik, argi zuriz betetako izar polit bat, argi zuri eder, distiratsu eta distiratsu bat. Argi hori zugana jaisten ikustea nahi dut, ibai leun bat bezala, harik eta buruaren goialdera iristen zaren arte. Eta orain, argi garbi hori buru barrutik eraman eta gorputz osoan behera jaitsi dezazun nahi dut, argi zuri zoragarriz bete arte.
Sentitu argia jaisten aurpegian, lepoan, besoetan, azkeneraino, harik eta nabaritzen duzun arte eskuetara iristen zaizula eta behatz guztiak betetzen dizkizula, banan-banan.
Bularretik, bizkarretik, sabeletik, tripatik behera jaisten zaizun argi hori sentitzen du, eta hanketara iristen da, eta iritsi dela sumatzen duzunean, jaisten jarraitzen du oinetara iritsi arte, eta gero oinetako behatzak ere urez betetzen dituen argia sentitzen du, banan-banan.
Orain, zure bihotzera begiratzea nahi dut. Sentitu argi horrek maitasunez betetzen bazaitu bezala. Maitatua eta maitatua sentiarazten zaitu. Oraindik ere argia iristen zaizu eta jendearekiko maitasunez betetzen zara. Denak maitatzeko indarra sentitzen duzu. Heltzen zaizun maitasun hori hartzen jarraitzen duzu, eta zure gorputzaren mutur bakoitzera betetzen zaitu, eta esker oneko irribarrea sortzen uzten duzu.
Iritsi zaizun argi hori guztia besteei oparitzeko gogoa sentitzen duzu, pertsona desberdinak ukitzen imajinatzen duzu zeure burua, eta zure irribarrea eta halako maitasun bat transmititzen diezu.

Share Button

ZEIN ALDE MARKATU NAHI DUZU?

Share Button

ELKARREKIN GEHIAGO GARA

Share Button

BEGIRATZEARI UTZI ETA IKUSI

Share Button