Sakon-sakonean bizi direnak
AGIAN EZIN DUZU DENA KONTROLATU, BAINA NOLA BIZI DUZU?
MAITEMINDU
BISTARATZEA: LABELLEZA HAUTEMATEA, BIZI-ASMOA, BOKAZIOA
MEDITAZIO-JARRERA:
Garbitu mahaia, jarri eskuak mahai gainean, oinak lurrean sustraituta, bizkarra zuzen, behartu gabe, jarrera duinean. Itxi begiak eta hartu arnasa… (1 min).
Askatu burua kezka, arazo edo planetatik, begiratu zure arnasari eta erabili orainari aingura gisa.
Entzun inguruan dituzun zaratak, ez da ezer gertatzen hor daudelako. Zu, begiratu zure arnasari hasiberriaren adimenez, inoiz egin ez bazenu bezala.
Orain, jarri arreta sudur zuloen eta goiko ezpainen artean dagoen aldean. Ohar zaitez zure biriketatik sartzen eta irteten den aireak masaje txiki bat egiten duela.
BISTARATZEA:
Zure burura ilusioa, desio sakona, amets bat ekarriko dizun zerbait ekartzera gonbidatzen zaitut. Besteekin eta zure buruarekin zerikusia duen hori. Zure baitan lortu nahi duzun premia hori. Nota onak ateratzea baino askoz gehiago da, gehien deitzen zaituen lanbidean aritzea baino askoz gehiago. Zure inguruko gauza materialak lortzea baino askoz gehiago da. Zure bizitza zentzua da, zure helburua bizitzan, zure zertarako. (ETENALDIA).
Horretan pentsatzen duzunean, zure baitan sortzen diren sentimendu positiboak ikus ditzakezu. Poza, maitasuna, gogobetetzea (PAUSA).
Hartu onarpen-jarrera, antolamendukoa (esku-ahurrak gorantz), eta egin hainbat arnasketa kontziente, eta esan zeure buruari oinarrizko onarpen-esaldi batzuk, indarra emateko eta bizi-asmo hori lortzeko, deiari adi egoteko. Adibidez: Ni zaintzen naiz, nitaz arduratzen naiz, besteez, nire senari jarraitzen diot, horrela badakit lasaiago egongo naizela, horrela badakit hurbilago egongo naizela neure zoriona eta ingurukoena sortzetik (PAUSA).
Onartu zure bidea, egin ezazu maitasunez, saiatuz, moldatuz eta harmoniaz.
Pentsamendu hauek zure arnasketarekin bat datozela.
Sentimendu hori zure mundu-ikuskeraren parte izatea ahalbidetzen du.
Entzun, eta ez utzi egunerokoa zure barne-ahotsari itzaltzen materialarekin.
Entzun, begiratu zure bidea, zure bokazioa, zure helburua bizitzan ezagutzeko. Zerbait handia egitera deitua zaude. Ez beldurrik izan, zure bidea delako (PAUSA).
Ez zaude bakarrik bidean, beste askoren bokazioa dela eta, zaindu egiten zaituzte, babestu. Baina, batez ere, beti lagun duzun maitasun-argi bat dago, zer gerta ere. Jesus, beti laguntzen dizu, edozer gertatuta ere (ETENALDIA).
Zure erritmoan 3 arnasketa sakon egitera gonbidatzen zaitut 1, 2,3…
Orain has zaitezke eskuetako eta oinetako behatzak mugitzen eta begiak emeki irekitzen.

ZUK ZERTAN SINESTEN DUZU?
OPARI ERREPIKAEZINA ZARA MUNDUARENTZAT
EZ ZAUDE BAKARRIK
Barrutik sortzen den hitza
MODALITATEA Erlaxazio pasiboa. Evaluación Hara
MUSIKA Granados. Danza española 2 oriental
GIDOIA
(Herbert Benson) Erlaxazioa lortzeko azalpen errazak:
Isiltasunean eseri edo etzan.
Begiak itxi.
Oinak zoruan jarrita, gorputzeko giharrak erlaxatu. Pentsa ezazu hankek eta oinek ohi baino gehiago pisatzen dutela. Sentsazio hori gorputz osoan zehar zabalduko dugu eta arreta jarriko dugu erlaxazioa lortzeko.
Oinekin hasiko gara. Pentsa oso pisutsuak direla, ohi baino askoz gehiago pisatzen dizutela, ezin dituzu mugitu; horregatik zoruan jarriko dituzu. Jarraian nabaritu nola pisu hori mugitzen den, askatasunez, inolako trabarik gabe… aurrera doa. Nabaritu nola nagusitzen den zure gorputz osoan zehar: hanketan, eskuetan, besoetan, tripan eta horrela jarraitu aurpegiko giharretaraino heldu arte.
Arnasa hartu sudurretik. Arnasketari erreparatu, arnasa hartzean esaiozu zeure buruari “bat”, gero “bi” eta horrela
jarraitu… Nahi izanez gero beste hitz bat aukeratzea duzu, adibidez “ESKERRIK ASKO”.
Horrela jarraitu zenbait minututan.
Ez larritu erlaxazio sakonik lortzen ez baduzu. Lasai egon eta itxaron erlaxazioa agertu arte, presaz ibiltzeak ez dizu erlaxazioa lortzen lagunduko. Pentsamendu nahasgarriak sortzen bazaizkizu saia zaitez baztertzen, ez utzi zure arreta bereganatzen eta erreparatu aukeratutako hitzari, arnasketari… Praktikak lagunduko dizu erlaxazioa lortzen.
Idatz dezagun
Zer egin dut? Nola sentitu naiz? Zer ikasi dut?… Aukeratutako hitza…



